Xuxtarreko sistema hidrauliko historikoa
Xuxtarreko sistema hidrauliko historikoa (persieraz: سازههای آبی شوشتر) sasandar garaiko ureztatze sistema konplexu bat da, Khuzestango Xuxtar uharte-hirian dagoena. Azpiegituren artean daude errotak, zubiak, urtegiak, tunelak eta ubideak.
Xuxtarreko sistema hidrauliko historikoa | |
---|---|
UNESCOren gizateriaren ondarea | |
Kokapena | |
Estatu burujabe | Iran |
Probintzia | Khuzestan |
Irango eskualdea | Shushtar County |
Koordenatuak | 32°03′13″N 48°50′55″E / 32.05372°N 48.84869°E |
Arkitektura | |
Estiloa | Sasanian architecture (en) |
Azalera | 240,4152 ha |
Gizateriaren ondarea | |
Irizpidea | (i), (ii) eta (v) |
Erreferentzia | 1315 |
Eskualdea[I] | Asia eta Ozeania |
Izen-ematea | 2009 (XXXIII. bilkura) |
Webgune ofiziala | |
|
2009an, Unescok Gizateriaren Ondare izendatu zuen.
Ezaugarriak
aldatuDario I.ak abiatu zituen lanak K. a. V. mendean[1], baina sistema hidraulikoa mendeetan zehar aberastu zen, batez ere Sasandar Inperioaren garaian. Elememtu nagusia Gargar ubidea da, hiria urez hornitzen duena tunel eta erroten bidez[1]. Ura iristean, lurren ureztatzea eta landaketa ahalbidetu zuen[1].
Unescok banestutako eremuaren barruan daude Salasel gaztelua, nondik sistema hidraulikoa kontrolatzen den, Kolâh-Farangi dorrea, zeinak uraren maila neurtzen duen, eta Band-e Kaisar urtegi-zubia[1].
Band-e Kaisar
aldatuBand-e Kaisar ("Zesarren urtegia") 500 m luze inguruko erromatar zubi-urtegia zen Karun ibaian zehar. Band-i-Mizan urtegiarekin batera, sistema hidraulikoaren giltzarria zen, ura bildu eta berbiratzen baitzuen ureztatze kanaletara[2]. III. mendean erromatarrek eraikia sasandarrek aginduta[3], ekialderago dagoen erromatar zubi eta urtegia da[4] eta Irango lehen azpiegitura zubi bat urtegiarekin konbinatzen dituena[5].
Zubi hau Pasargada eta Ktesifon lotzen zituen bidean zegoen.
Erreferentziak
aldatu- ↑ a b c d (Frantsesez) Centre du patrimoine mondial. (2017)..
- ↑ Luzera: (Hodge 1992, 85 orr. ); (Hodge 2000, 337f. orr. ); ureztatze sastema: (O'Connor 1993, 130 orr. )
- ↑ (Smith 1971, 56–61 orr. ); (Schnitter 1978, 32 orr. ); (Kleiss 1983, 106 orr. ); (Vogel 1987, 50 orr. ); (Hartung & Kuros 1987, 232 orr. ); (Hodge 1992, 85 orr. ); (O'Connor 1993, 130 orr. ); (Huff 2010); (Kramers 2010)
- ↑ (Schnitter 1978, 28, fig. 7 orr. )
- ↑ (Vogel 1987, 50 orr. )
Bibliografia
aldatu- Hodge. (1992). Roman Aqueducts & Water Supply. London: Duckworth, 85 or. ISBN 0-7156-2194-7..
- O'Connor, Colin. (1993). Roman Bridges. Cambridge University Press, 130 (No. E42) or. ISBN 0-521-39326-4..
- Schnitter, Niklaus. (1978). «Römische Talsperren» Antike Welt 8 (2): 25–32 (32)..
- Smith, Norman. (1971). A History of Dams. London: Peter Davies, 56–61 or. ISBN 0-432-15090-0..
- Vogel, Alexius. (1987). Historische Talsperren. Stuttgart: Verlag Konrad Wittwer ISBN 3-87919-145-X..
Ikus, gainera
aldatuKanpo estekak
aldatu