Xu Mengtao (txinera sinplifikatuz: 徐梦桃; pinyinez: Xú Mèngtáo) (Anshan, 1990eko uztailaren 12a) eski akrobatikoan lehiatzen den kirolari txinatarra da eta Neguko Olinpiar Jokoetan hiru domina lortu ditu airezko jauzietan[1].

Xu Mengtao

Bizitza
JaiotzaAnshan1990eko uztailaren 12a (33 urte)
Herrialdea Txinako Herri Errepublika
Jarduerak
Jarduerakeskiatzaile akrobatikoa
Pisua59 kilogramo
Altuera165 zentimetro

Instagram: taotaoski Olympic.org: mengtao-xu Edit the value on Wikidata

Ibilbidea aldatu

2010eko Vancouverreko Jokoetan puntu kopuru handiena lortu zuen aurreneko jauzian baina bigarrenean erori eta azkenean seigarren postuan amaitu zuen.

2013an Munduko txapelduna izan zen[2] eta 2014ko Sotxiko Jokoetan zilarrezko domina eskuratu zuen[1]. 2018ko Pyenongchangeko Jokoetan bigarren postuan zegoen aurreneko jauzian baina bigarrenean erori eta ez zen finalerako sailkatu. 9. postuan gelditu zen beraz.

2022ko Pekingo Jokoetan urrezko domina eskuratu zuen eta airezko jauzien proban txapelketa irabaztea lortzen zuen aurreneko emakumezko txinatarra izan zen[3]. Talde mistoaren proban hirugarren gelditu zen Txinako taldea.

Txapelketak aldatu

Neguko Olinpiar Jokoak
Urtea Lekua Domina Proba
2014 Sotxi (  Errusia)   Airezko jauziak
2022 Pekin (  Txina)   Airezko jauziak
2022 Pekin (  Txina)   Airezko jauziak talde mistoan
Munduko txapelketak
Urtea Lekua Domina Proba
2009 Inawashiro (  Japonia)   Airezko jauziak
2011 Deer Valley (  AEB)   Airezko jauziak
2013 Voss (  Norvegia)   Airezko jauziak
2015 Kreischberg (  Austria)   Airezko jauziak
2017 Sierra Nevada (  Espainia)   Airezko jauziak
2019 Utah (  AEB)   Airezko jauziak talde mistoan
2019 Utah (  AEB)   Airezko jauziak

Erreferentziak aldatu

  1. a b (Gaztelaniaz) «La china Xu Mengtao logra el oro en 'aerials' y su segunda medalla en Pekín» Mundo Deportivo 2022-02-14 (Noiz kontsultatua: 2022-02-14).
  2. (Gaztelaniaz) «Un chino y una china se llevan los oros en Voss» Mundo Deportivo 2013-03-08 (Noiz kontsultatua: 2022-02-14).
  3. «Xu Mengtao wins China's first women's aerials gold» www.insidethegames.biz 1644854054 (Noiz kontsultatua: 2022-02-14).

Kanpo estekak aldatu