Xipa edo Chipa (guaranieraz: chipa, ahoskera: [ʃi.pa]; gaztelaniaz: chipa, ahoskera: [ˈt͡ʃi.pa]) manioka almidoiz, gazta gogortxoz eta beste osagaiez egindako ogi-opila da. Paraguaiko eta Argentinako ipar-ekialdeko jaki tipikoa da.

Xipa
ogi
Historia
JatorriaParaguai

Zenbait adituk diotenez xipak jesulagunen paraguaitar misioetan bizi ziren guaraniek sortu zuten.[1] Xipa Paraguaiko jaki nazionala da 2014az geroztik, 5.267/2014 zenbakidun dekretu-lege bidez onetsia.[2] Hori dela eta, abuztu hileko bigarren ostiralean Xiparen Egun Nazionala ospatzen da urtero.[3]

Aldaerak aldatu

Hainbat aldaera ditu jaki honek Paraguain eta Argentinan. Paraguain 70 bat aldaera daude.[1] Chipa piru, chipa asador, chipa guasu, chipa so'o (haragizko xipa) eta chipa kesu (gaztazko xipa) dira aldaerarik ezagunenak.

Erreferentziak aldatu

  1. a b (Gaztelaniaz) «Las chiperas celebran el Día Nacional de la Chipa, un alimento nacional de Paraguay» Última Hora 2016-08-12 (Noiz kontsultatua: 2020-04-18).
  2. (Gaztelaniaz) «Ley 5267/2014 que declara a la chipa como alimento nacional del Paraguay» Gaceta Oficial (Asunción) 2014-09-03 (Noiz kontsultatua: 2020-04-18).
  3. (Gaztelaniaz) «¿Por qué se celebra hoy el Día Nacional de la Chipa?» La Nación 2019-08-09 (Noiz kontsultatua: 2020-04-18).