Chipa guasu (guaranieraz: chipa guasu, gaztelaniaz: chipa guazú) labean prestatutako txoklo-pastel (arto-pastel) mota bat da. Xipa deritzon jakiaren hirurogeita hamar aldaeretako bat da eta Paraguaiko sukaldaritzako jaki tradizionaletako bat da.[1]

Chipa guasu
gozopil
Osagaiakartoa

Chipa guasua hainbat eratara egin daiteke: gazia zein apur bat gozoa, baita haragiz betea ere. Haragiz betetako chipa guasuari chipa guasu so'o deritzo guaranieraz. Osagaiei dagokienez, urez, gatzez, koipez (gantzaz zein olioz), Paraguai gaztaz, esnez, arrautzez, tipulaz eta txokloz egina dago.

Hego Amerikako hainbat tokitan prestatzen den txoklo-pastelaren antzeko platera da.

Izena aldatu

Izan ere, chipa guasu guaranierazko izenak xipa handia esan nahi du. Xipa arto- edo manioka-irinez egiten den ogi-opila da.

Erreferentziak aldatu

  1. (Gaztelaniaz) «Las chiperas celebran el Día Nacional de la Chipa, un alimento nacional de Paraguay» Última Hora 2016-08-12 (Noiz kontsultatua: 2022-12-09).

Ikus, gainera aldatu

Kanpo estekak aldatu