Xileno

Bentzenoaren bi hidrogeno metilo-taldez ordezkatuz eratzen den konposatu aromatikoa. Hiru isomero ditu.

Xileno hiru isomero dituen hidrokarburo bentzenikoa da [C6H4(CH3)2]. Bentzenotik lortzen da dimetilazio bidez. Xilenoek 138 eta 142 °C bitartean irakiten dute, eta uretan ez dira disolbatzen. Disolbatzaile eta errekin gisa erabiltzen dira, eta bestelako produktuak sintetizatzeko ere bai. Xileno komertziala isomeroen nahastura bat da. Likido sukoia da, eta harrikatz-alkaternatik edo petroliotik lortzen da.

Erreferentziak Aldatu

Kanpo estekak Aldatu