% 50eko dosi hilgarri

Gai kaltegarri batekin kontaktuan jartzean, mikroorganismo-populazio handi baten erdia hiltzeko behar den kontzentrazioa

Toxikologian % 50eko dosi hilgarria edo LD50 da substantzia kaltegarri batekin kontaktuan jartzean, mikroorganismo-populazio handi baten erdia hiltzeko behar den kontzentrazioa[1]. Substantzien toxuikotasunaren neurria emateko usatzen da. Zenbat eta zenbakizko balio txikiagoa izan orduan eta kaltegarriagoa da substantzia.

Normalean saioak animaliengan egiten direnez honela adierazten da: emandako substantziaren masa animaliaren gorputz-masarekiko ratioa. Eskuarki, miligramo/kilogramo (mg/kg) gisa ematen da. Kasu berezi batzuetan mg-en ordez beste unitate batzuk baliatzen dira, adibidez, nanogramoa toxina botulinikoaren kasuan.

Erreferentziak aldatu

  1. «ZT Hiztegi Berria» zthiztegia.elhuyar.eus (Noiz kontsultatua: 2024-03-31).

Kanpo estekak aldatu


  Artikulu hau medikuntzari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.