Xerocomellus porosporus

Xerocomellus porosporus Boletaceae familiako onddo espezie bat da.[1] Kalitate ertaineko jangarria. Hornigai gisa, arrozarekin, patatekin eta abarrekin erabiltzeko modukoa, edo pureetan eta kroketetan

Xerocomellus porosporus
Sailkapen zientifikoa
ErreinuaFungi
KlaseaAgaricomycetes
OrdenaBoletales
FamiliaBoletaceae
GeneroaXerocomellus
Espeziea Xerocomellus porosporus
Šutara, 2008
Mikologia
 
poroak himenioan
 
txapel ganbila
 
hanka biluzik dago
 
espora oliba-arreak dauzka
 
jangarria da

Oharra: ez fidatu soilik orri honetan ematen diren datuez perretxiko bat identifikatzeko orduan. Inolako zalantzarik izanez gero, kontsultatu aditu batekin.

Sinonimoak: Xerocomus truncatus, Boletus porosporus, Xerocomus porosporus.

Deskribapena

aldatu

Kapela: 2 eta 11 cm bitarteko diametrokoa. Hori-arre kolorekoa, alutazeoa, edo arre-oliba antzekoa, bakanagoa izaten da gorri-arre-marroi kolorekoa purpura koloreko pitzadurekin.

Tutuak: Horixkak.

Poroak: Hori-berdexka argi kolorekoak, gero oliba antzeko kolorekoak.

Hanka: 4 eta 7 cm bitarteko garaierakoa eta 1 eta 1,5 cm bitarteko lodierakoa. Gorria, gorri-more edo gorri-arabarba kolorekoa erdialdean; oro har, pixka bat loditua.

Haragia: Horixka, usaingabea.[2]

Etimologia: Xerocomus terminoa grekotik dator, lehorra, esan nahi duen "xerós" hitzetik eta, buruko ileak, ilea, adatsa, esan nahi duen "kóme" hitzetik. Truncatus epitetoa berriz latinetik dator, moztua, esan nahi duen, "truncatus" hitzetik. Esporen formagatik.

Jangarritasuna

aldatu

Jangarria.[3]

Nahasketa arriskua

aldatu

Xerocomus marekii delakoarekin nahas daiteke, honek kapela gorrixka du eta haragia urdindu egiten zaio. Baita Xerocomus fennicus espeziearekin ere, honek ere kapela gorrixka du eta espora desberdinak.[4]

Sasoia eta lekua

aldatu

Udan. Baso mistoetan.[5]

Banaketa eremua

aldatu

Kanada, Ameriketako Estatu Batuak, Bolivia, Europa, Errusia, Maroko, Himalaiako eremua, Australia, Hegoafrika.[6]

Erreferentziak

aldatu
  1. Euskal Herriko perretxiko eta onddoak, 2013, 2014, 2016, 2017, Fernando Pedro Pérez, Kultura Saila, Eusko Jaurlaritza  •   Bizkaiko Perretxiko eta Onddoak, A.D.E.V.E., 2012  •   Euskalnatura  •   Euskal Herriko Onddoak. 5 tomos, Luis García Bona, Kriselv, 1987  •   Catálogo micológico del País Vasco, Aeranzadi, 1973  •   Mendizalearen Hiztegia [mikologia], Ostadar Mendi Taldea.
  2. (Gaztelaniaz) Bon,Marcel. (1988). Guia de Campo de los hongos de Europa. Ediciones Omega, S. A. Barcelona, 42 or. ISBN 84-282-0865-4..
  3. (Gaztelaniaz) Cetto, Bruno. (1987). Guia de los hongos de Europa. Ediciones Omega, S. A. Barcelona, 515 or. ISBN 84-282-0540-X (T. 2). ISBN: 84-282-0538-8 (O.C.)..
  4. (Gaztelaniaz) Ubillos Javier. (2020). Curso de iniciación a la micología, fichas micológicas. Asociacion cultural “Baxauri” Kultur Elkartea Mikologia, Bajauri, Cofradia Vasca de Gastronomia.
  5. (Gaztelaniaz) Morales Pulido Juan, Carmona Perate José Julián. (1981). Sociedad Micologica Extremeña, Medalla de Extremadura 2019.
  6. Xerocomellus porosporus: GBIF—the Global Biodiversity Information Facility.

Kanpo estekak

aldatu