Xaramela klarinetearen familiako antzinako musikako eta herri-musikako instrumentuen izen generikoa da. Mihi bakunekoak dira, giltzarik gabeak izaten dira, eta batzuek kanpai-formako pabiloia izaten dute. Europan, XIII-XVII. mende bitartean erabili ziren, eta herri-musikan iraun dute gaur arte. Munduko herri askotan erabiltzen dira. Alboka, funtsean, bi xaramela eta bi adar zatiz osaturik dago.

Xaramela moderno bat.

Beste izenakAldatu

Xaramela tokiko euskarazko testuetan[1]: xaramela (xaramel, xaranbel, xanbel, txaranbel); batzuetan txabila, txurunbela, xalin, zahamiola. Tokiko gaztelaniaz: caramillo, churumbela.

ErreferentziakAldatu

  1. Orotariko Euskal Hiztegia, Euskaltzaindia.

Ikus, gaineraAldatu

Kanpo estekakAldatu


  Artikulu hau musikari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.