William Henry Ellis (enpresaburua)

William Henry Ellis (Guillermo Enrique Eliseo ere deitua; 1864ko ekainaren 15a1923ko irailaren 24a) AEBetako enpresaburua izan zen. Esklabo jaioa, Mexiko beltzekin kolonizatzeko proiektu bat garatu zuen, Etiopiako errege izateko plan bat egin zuen eta New Yorkeko burtsan eserleku bat eskuratu zuen.

William Henry Ellis (enpresaburua)

Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakWilliam Henry Ellis
JaiotzaVictoria (Texas)1864ko ekainaren 15a
Herrialdea Ameriketako Estatu Batuak
Lehen hizkuntzaingelesa
HeriotzaMexiko Hiria1923ko irailaren 24a (59 urte)
Hobiratze lekuaSpanish Cemetery (en) Itzuli
Hezkuntza
Hizkuntzakingelesa
gaztelania
Jarduerak
Jarduerakenpresaburua, Cowboya eta itzultzailea
Izengoitia(k)Guillermo Enrique Eliseo

Bizitza goiztiarra aldatu

Ellis 1864ko ekainaren 15ean jaio zen Victorian[1], Texas, Charles Ellis eta Margaret Nelson Ellis esklaboen seme gisa.[1][2] Geroago esan zuen bere gurasoak kubatarrak edo mexikarrak zirela, afrikarren ordez, eta "Guillermo Enrique Eliseo" izena hartu zuen.[1][3] Ellisek gaztelaniaz ondo mintzatzen zuen.[1] Lehenbizi arrantxo batean lan egin zuen, larru-salmentan laguntzaile gisa, eta ondoren merkantziak ikuskatu zituen, ganadua salduz eta kotoia landuz.[4][3]

Karrera eta aktibismoa aldatu

1888an ganadua hazten hasi zen Mexikon.[1] XIX. mendearen amaieran, Alderdi Errepublikanoko kide zen, bereziki Norris Wright Cuneyri lagunduz. Henry McNeal Turnerrengana ere hurbildu zen Ellis. Turnerrek eta Cuneyk Afrikara itzulera mugimendua bultzatu zuten, eta Ellisek, berriz, afroamerikarrak Latinoamerikara kolonizatzen lagun zezaketela pentsatzen zuen, bereziki Mexiko.[1] San Antonion bizi zen bitartean, Ellis ordezkaritza beltzaren defendatzaile bihurtu zen Texasen politikan.

Ondoren, Mexikon Estatu Batuetako hegoaldeko beltzen kolonia bat sortzeko ahalegina egin zuen. Porfirio Díaz herrialdeko presidenteak 1888an onartu zuen plana eta lursailen bat eman zion Ellisi. 1894rako finantzazio akordioa sinatu zen eta Ellisek Tlahualiloko udalerriara 20.000 langile beltz eramatea adostu zuen. Ellisek R. A. “Pegleg” Williams kontratatu zuen, eta 1895ean, 816 emigratzaile transferitu zituzten Alabamatik. Iturri batzuek bidaia bakarra izan zela dioten arren, beste batzuek diote gutxienez 2.000 beltz eraman zituela. Hegoaldeko prentsak kolonia kritikatu eta bizi-baldintza txarrak zirela esan zuen. Ikerketa egin zen eta ondorioztatu zuten baldintzak txarrak zirela, baina ez hain txarrak. Koloniak huts egin zuen, baztanga medio[2], eta AEBko gobernu federalak. inplikatutako familia guztien itzulera finantzatu zuen.[1] Mexikon interesak zituzten meatzaritza enpresetan lanean hasi zen[2]. Ondoren, Ellis arteka-negozioan sartu zen, Bronx hornitzen zuen $10.000.000eko ur-konpainia baten buru zela. Azkenean New York hiriari enpresa saldu zion.[1][3][5]

1902an, Londresen zegoela, Eduardo VIII.a Erresuma Batukoaren koroatzean egon zen. Bertan Etiopiako ordezkaria ezagutu zuen. 1904ean, Ellisek Etiopiako Inperioaren errege izan nahi zuen, geroago "Abisinia afera" deitu zitzaion plana. Ameriketako Estatu Batuetako Estatu Departamentuarekin lan egin zuen, edo beste iturri batzuen arabera, azpijokoan aritu[6]. Robert Peet Skinnerren bisita ofiziala baino hiru aste lehenago Menelik II.aren gortea bisitatu zuen[7], eta zurrumurrua hedatu zen berak lortu zuela Estatu Batuekin itunaren bidea. AEBk itun bat sinatzeko aukera zuenean, berak pertsonalki eramango zuela esan zuen, baina Francis Loomis estatu-idazkariak bere anaia txikia aukeratu zuen, Frederick Kent Loomis. Edonola ere, Ellisek Loomis konbentzitu zuen elkarrekin joateko[6]. Mantxako Kanalean zirela, Frederick Kent Loomis itsasora erori zen eta Ellisek Meneliki ituna eramatea lortu zuen, hainbat oparirekin batera; trukean, Menelikek duke izendatu zuen. Tratatua bera "bi herrialdeen arteko harreman ofizial bat sortzeko bultzada" gisa deskribatu zen bere garaian.[1] Estatu Batuetara itzuli zen 1904an, eta Mount Vernonera joan zen bizitzera, New Yorken. Ellisek New Yorkeko Burtsan aulki bat erosi zuen eta Arte Museo Metropolitarrean parte hartu zuen, baina aulkia saldu behar izan zuen, diru-arazoak direla eta[2].

1923ko irailaren 24an, Ellis Mexiko Hirian hil zen.[1]

Erreferentziak aldatu

  1. a b c d e f g h i j Hales, Douglas. «Ellis, William Henry» Handbook of Texas.
  2. a b c d (Ingelesez) Sullivan, Will. (2017-07-22). William Henry Ellis (1864-1923) •. (Noiz kontsultatua: 2023-09-01).
  3. a b c (Ingelesez) Hales, Douglas. (2003). A Southern Family in White and Blanck: The Cuneys of Texas. Texas A&M University Press ISBN 978-1-60344-683-9. (Noiz kontsultatua: 2023-09-01).
  4. (Ingelesez) Time 1923-10-08: Vol 2 Iss 6. Time Incorporated 1923-10-08 (Noiz kontsultatua: 2023-09-01).
  5. (Ingelesez) Jacoby, Karl. (June 5, 2016). «When Mexicans Feared American Immigration» POLITICO Magazine.
  6. a b (Ingelesez) «Ethiopia» The Strange Career of William Ellis (Noiz kontsultatua: 2023-09-01).
  7. (Ingelesez) «TELLS OF KING MENELIK; W.H. Ellis Gives Description of Visit to Abyssinia's King. African Monarch Prepared to Welcome Consul Skinner and Americans Generally.» The New York Times 1904-01-01 ISSN 0362-4331. (Noiz kontsultatua: 2023-09-01).

Kanpo estekak aldatu