Ireki menu nagusia
Izadi hila, Ehiza tresnak eta txori hilak, Willem van Aelstek egina.
Izadi hila loreekin (1665).

Willem van Aelst (1627ko maiatzaren 16a – 1683 urtean edo ostean)[1] Holandako Urre Aroko artista, izadi hilak margolanetan espezializatua.

BiografiaAldatu

Van Aelst  Delft hirian jaio zen, magistratu ospetsu baten familia batean. Osaba Evert van Alest izadi hilen margolariak irakatsi zion margotzen. 1643 urteko azaroak 9an Delfteko Saint Lukeko taldean maisu sartu zen.

1645 eta 1649 urteen bitartean Frantzian bizi izan zen.

1649 urtean Florentziara joan zen eta bertan  Toscanako Ferdinando II de' Mediciren gorteko margolaria izan zen. Han Guillielmo d'Olanda izenez ezaguna izan zen. Garai hartan Ferninandok beste bi alemaniar margolari ere lanean zituen, hots, Matthias Withoos eta Otto Marseus van Schrieck, azken honek Van Aelsten margolanen eragina izango zuen.

Ferdinandok urrezko domina eman zion Van Aelsti, bere gaitasunen adierazgarri gisa.[2]

1656 urtean Herbeheretara itzuli eta behin betiko Amsterdamen bizi izan zen. Garai hartako izadi hilen margolari ospetsuenetakoa zenez, egoera horrek Prinsengracht-en bizitzea ahalbideratu zion. Antza 1683 urtean edo ostean Amsterdamen hil egin zen, izan ere, bere azken margolana garai horretakoa izan baitzen.

Hainbat ikasle izan zituen, horien artean, Rachel RuyschMaria van Oosterwijck eta Ernst Stuven.[1]

OndareaAldatu

Van Aelsten margolanak hainbat erakunde publikoetan daude, besteak beste Erresuma Batuetako hamairu bildumatan.[3]

ErreferentziakAldatu

  1. a b Aelst, Willem van at RKD
  2. Gould, John (1838).
  3. Pinturak Willem van Aelst at Art UK gune