Ireki menu nagusia

Rachel Ruysch (1664ko ekainaren 3a1750eko abuztuaren 12a) Herbehereko margolaria izan zen. Izadi hilak margotzen zituen eta hauen artean batez ere loreak. Berezko estiloa garatu zuen eta horrek nazioartean ospea eman zion. Sei hamarkada eman zituen arrakasta handiz margotzen; hala bada, Holandako Urre Aroan ongien dokumentatuta dagoen emakume margolaria da.

Rachel Ruysch
Portrait of Rachel Ruysch by Godfried Schalcken.jpg
ganberako margolari

Bizitza
Jaiotza Haga1664ko ekainaren 3a
Herrialdea  Herbehereak
Heriotza Amsterdam1750eko abuztuaren 12a (86 urte)
Familia
Aita Fredrik Ruysch
Ezkontidea(k) Jurriaen Pool
Anai-arrebak
Irakaslea(k) Willem van Aelst
Jarduerak
Jarduerak botanical illustrator Itzuli, margolaria eta marrazkilaria
Lantokia(k) Haga
Amsterdam
Düsseldorf
Amsterdam eta Amsterdam
Lan nabarmenak Vase of Flowers Itzuli
Still Life with Flowers in a Glass Vase Itzuli
Still life with flowers on a marble slab Itzuli
Still-Life with Flowers Itzuli
Kidetza Confrerie Pictura Itzuli
Genero artistikoa natura hila
floral painting Itzuli

Bizitza pertsonalaAldatu

 
Juriaan Pool eta bere emaztea Rachel, ordurako 84 zituela

Rachel Ruysch 1664 urteko ekainaren 3an Hagan jaio zen. Aita Frederik Ruysch zientzilaria eta ama Maria Post zituen, azken hau Pieter Post arkitektuaren alaba. Aita anatomia eta botanika irakaslea zen,[1] baita margolari amateurra ere.[2] Hala bada, animalien hezurdura, mineralak eta hainbat botanika laginak zituen eta Rachelek hauek erabiltzen zituen bere marrazketa trebetasunak lantzeko.[3] Gazte zela, loreak eta intsektuak marrazteari ekin zion, Otto Marseus van Schrieck-en estiloa jarraituz. 

1693 urtean Juriaen Pool erretratugile margolariarekin ezkondu zen eta hamar seme-alaba izan zituzten. Bizitza osoan margolaritzari ekin zion eta nazioarteko hainbat lan egin zituen.[4]

LanakAldatu

Artearen historialarien ustean, Ruysch izadi hilen margolarien artean talentu gehien izan duen margolarietako bat izan da, bai emakumeak eta bai gizonak kontuan hartuta.[5] 86 urte zituenerako, ehunka margolan egin zituen eta horietako 250 dokumentatuta daude.[4] Hala bada, 15  urte zituenetik bere ia bere heriotza eguna arte margotzen aritu izan zen.

EstiloaAldatu

Ruyschek aurreko garaietako tekniken ezagutza handia zuen. Ezagutza honi esker margotzeko trebetasuna asko hobetu zuen.[2]

Bere lanetan kolore distiratsuak darabiltza eta rokoko estilokoak dira;[6] Xehetasun handiz margotzen zuen; lore horri bakoitza detaile guztiekin egiten zituen.[7] Atzeko planoa, gehienetan ilunak izan ohi dira, izan ere hori baitzen XVII. mende bigarren zatiko ohitura.  Berak egindako konposizio asimetrikoek energia ematen zien margolanei.[4]

GaleriaAldatu

ErreferentziakAldatu

  1. keyes, George S. (2004).
  2. a b Mitchell, Peter.
  3. Chadwick, Whitney (1990).
  4. a b c "Rachel Ruysch".
  5. http://www.oxfordartonline.com/subscriber/article/grove/art/T074728?q=rachel+ruysch&search=quick&pos=1&_start=1#firsthit
  6. Vigué, Jordi (2002).
  7. Renraw, R (1933).