Wikiproiektu eztabaida:Amarapedia-Olatu Talka 2015

Olatu Talka prentsaurrekoa aldatu

Datorren astelehenean, martxoak 30 goizeko 11:00etan, Kontxako arkupetan (Londres hotelaren parean) Olatu Talka jaialdiaren aurkezpen prentsaurrekoa egingo da. Honetaz gain, aurrerago beste bi prentsaurreko egiteko asmoa dago, proiektuak mamitzen joan ahala. Lehenengo honetarako duten asmoa zera da: aurkezpen orokorra egitea (helburuak, guneak....) eta gero proiektu jakin batzuen inguruan 3 edo 4 eragilek hitz egitea, labur-labur, 2-3 minutu gehienez. Eskatu digute ea Amarapedia azaltzeko wikilariren bat prest legokeen aurkezpen horretan parte hartzeko. Nire aldetik ez dut arazorik horretan parte hartzeko, baina datorren astean hain justu kanpora noa. Joxemai, Larraizi, Mailopete... Animatuko al zinateke prentsaurrekoan hitz egiteko? Esan bezala, oso laburra izan behar du, proiektuaren nondik norakoak azaldu eta kitto. -Sator (eztabaida) 14:20, 25 martxoa 2015 (UTC)

Ikasleen aurrean ohituta banago ere, jendaurrean hitz egiten lotsa piska bat izaten dut eta hitzak ez zaizkit erraz ateratzen (ez dut balio politikoa izateko, beraz). Barkatu. Larraizi, ea animatzen zaren. - --Joxemai; (erantzunak) 07:17, 26 martxoa 2015 (UTC)
Ni oporretan nago -Larraizi (eztabaida) 14:37, 26 martxoa 2015 (UTC)
Kanpora joateko asmoa genuen datorren asterako baina azkenean planak aldatu behar izan ditugu. Agian inguruan geratuz gero, salto batean joan ninteke prentsaurrekora. Bihar arte ezingo dut konfirmatu hala ere. -Sator (eztabaida) 14:58, 26 martxoa 2015 (UTC)
Kaixo. Olatu Talkako komunikaziotik esan didate azkenean beste eragile batzuk egongo direla prentsaurreko honetan eta egingo den hurrengoan hitz egingo litzatekeela Amarapediari buruz. Maiatzaren hasiera aldera izango litzateke hori. Jakin bezain pronto abisatuko zaituztet.-Sator (eztabaida) 11:31, 27 martxoa 2015 (UTC)


Wikipedia Signpost aldatu

Wikipedia Signpost aldizkarian artikulu bat argitaratzea oso egokia iruditzen zait, batez ere artikulu batzuk beste hizkuntzetara itzulita izatea nahi badugu. Olatu Talkako komunikazio ataletik albiste bat prestatzen ari dira Amarapediaren inguruan orain arte bildu ditugun elementuekin. Albiste horren edukia probestuko nuke haren itzulpena egiteko eta Signpost-erako egokitzeko. Albisteak atalean ere txertatuko genezake 3 hizkuntzetan (eu, es, en) Zer iruditzen zaizue?-Sator (eztabaida) 12:59, 9 apirila 2015 (UTC)

Amara´s essential aldatu

Essentials kopurua aldatu

Nik ondo ikusten dut bai kopurua eta bai hautaketa. Agian Ormaetxearena txertatzeko argazkia beharko luke. -Inagaba (eztabaida) 11:58, 23 apirila 2015 (UTC)


Proposatutako aldaketen arrazoietako batzuk:

  • Amara berri, Amararen barruan landu daiteke
  • Anoeta Kirolguneak bere osotasunean lehentasun historiakoa duela iruditzen zaigu eta bertan gero garatu daitezke Belodromoa, Atano, Txuri Urdin.
  • Koldo Mitxelenak baino, auzoarekiko garrantzi handiago ikusten diogu Easo Politeknikoari batetik Postetxean izan zuelako aurreko egoitza (beste batzuen artean) Amara berri existitzen ez zenean eta lekualdaketarekin Pio XII inguruan "Hezkuntza" gune garrantzitsua bihurtzen lagundu zuelako auzoa nolabait.
  • Baserriak lantzea ezinbestekoa ikusten dugu Amararen jatorria landa gunea zelako eta padurak zuten garrantziagatik
  • Araba Parkea, oraindik ere Amarako parkea bezala ezaguna dena kirolgune, festagune e.a. izan zelako urteetan donostiarrentzako
  • Pio XII. gune "neuralgikoa" auzoan
  • Amara Berri Ikastetxea. bertan biltzen direlako Donostiako eraikin esanguratsuak eta auzoaren izena eramaten duen hezkuntz sistema propio baten sortzaile izan zelako
  • Zorroaga Fundazioa. Benefizientziak donostian izan zuen bilakareraen ispilu delako -Larraizi (eztabaida) 09:26, 24 apirila 2015 (UTC)


Kaixo! Amarapedia's Essentials horren helburua Amarari buruzko oinarrizko artikuluak, dagoeneko eginak daudenak eta kanpotik ikusita esanguratsuak izan daitezkeenak, ahalik eta hizkuntza gehienetara itzultzea eskatzea. Beraz, lehen baldintza artikulua existitzea da. Beste hizkuntza handi baten batean ere egotea (gaztelera, ingelesa, frantsesa, alemana), gainerako hizkuntza guztietarako zubi lana egin dezaten. Beraz, gorriz daudenak eta hizkuntza handi batean ez daudenak baztertu beharko genituzkeela uste dut. Donostia Ospitalea proposatutako zerrendatik ere kenduko nuke.
Bestetik, artikuluak beren hizkuntzara itzuliko dituztenentzat gaia ahalik eta esanguratsuena izan behar du ere. Adibidez, Politeknikoa garrantzi eta lotura handia du auzoarekin, baina atzerriko batentzat zer nolako ekarpena suposatzen du horrek? Koldo Mitxelenak ez du lotura auzoarekin, erakin bati bere izena eramateaz aparte, baina pertsonai aldetik askoz esanguratsuago dela iruditzen zait. Gauza bera Peñafloridako kondearekin.
Adibidez, niri eskatuko balidate Balbriggan-i buruzko artikuluren bat egitea (horixe bailitzateke Amara suediar batentzat, esaterako) 20 minututan, niretzat eta nire komunitatearentzat esanguratsuen eta errazen zaidan hori aukeratuko nuke (hondartza!).
Zerrenda horretako artikuluak oso garrantzitsuak iruditzen zaizkit gutxienez euskaraz sortzea. Hori maiatzaren 30ean izango dugun erronka nagusia izango da eta hori da lortu behar duguna. Baina essentials horiek, kanpokoei begira daude (horregatik ere ingelesezko izen hori).
Nire proposamena jatorrizko proposamenetik Donostia Ospitalea kentzea da eta haren ordez beste bat sartzea. Zalantza dut ere Alberto Ormaetxearekin, inagabak ematen zituen argudioengatik. Amara Berri kentzearekin ados! Beste txoko bat!
Gero arte -Xabier Cañas (eztabaida) 11:02, 24 apirila 2015 (UTC)
larraizi eta aitzolete rekin hitz egin ondoren, Urko abeslariaren artikulua sartu dut Ormaetxearen ordez; Amara-Donostia geltokia Eusko Trenen ordez eta Mentxu Gal lorategiak Koldo Mitxelenaren ordez. Gaztelerara itzuli beharko dira beste hizkuntzetara itzulpena errazteko. Mentxu Gal lorategiak sortu egin behar da baina interesgarri dirudi 30eko ekitaldiaren gunea izango baita.-Xabier Cañas (eztabaida) 16:40, 2 maiatza 2015 (UTC)
Kaixo: Ados Xabier Cañas-ek egindako azken proposamenarekin. Gustatzen zait Mentxu Gal lorategiak Amarako ezinbesteko bihurtzearen ideia. Amaratarrik ba ete hemendik? Zer diozue? —Aurreko iruzkin sinatugabea Aitzolete (eztabaidaekarp.) lankideak idatzi du (data: 2015-05-04, 07:24).

Kategoria aldatu

Kaixo! Amarapediaren inguruan sortzen diren artikuluentzat kategoria bat egitea pentsatzen ari naiz, "Amarapedia proiektuan landutako artikulua", horrela proiektu honetan zenbat artikulu berri egin diren zenbatu ditzakegu. Nola ikusten duzue hau Joxemai eta Larraizi? Agian badago proiektuaren barruan sortutako edo osatutako artikuluak zenbatzeko beste moduren bat. -Xabier Cañas (eztabaida) 08:02, 13 maiatza 2015 (UTC)

Elitzateke kategoria tematikoa izango eta beraz, kategoria nagusietatik aparte, ezkutukoa alegia, izan beharko litzateke. Saiatuko naiz sortzen, esa funtzionatzen duen, commons-en sortu izan ditut eta baina hemen ez. - --Joxemai; (erantzunak) 08:07, 13 maiatza 2015 (UTC)

  Egina. Kategoria ez da azalduko kategoria duten orrietan, baina bai bere ama kategorietan (nik kategoria:Amara soilik gaineratu dut). Kategoria gehiago gaineratzeko, nahikoa kategoria orriaren edizio-orrian kategoriak gehitzea. Beste aukera bat, eztabaida-orrietan Amarapedia txantiloia gehitu eta txantiloia aldatu txantiloia duten orriak Wikiproiektu:Amarapedia zerrendan azal daitezen, ingelesezko Wikipedian egiten den bezala. Baina hori nahiago dut beste batek egitea, lanez lepo nabil eta. - --Joxemai; (erantzunak) 08:16, 13 maiatza 2015 (UTC)
Mila esker!! Oso ondo geratzen da horrela. Bigarren aukera hori saiatu naiteke sortzen baino ez dut erabat ongi ulertu. Ingelesezko adibide bat emango bazenit saiatuko naiteke egiten. Baina tarterik baduzu, hau ez da presazkoa eta gainera sortu duzun kategoriarekin ondo moldatu gaitezke. -Xabier Cañas (eztabaida) 08:46, 13 maiatza 2015 (UTC)

Partehartze dinamikak aldatu

Amarapedian parte hartzeko modu ezberdinak proposatu ditugu. Dinamika bakoitzak bere gunea izango du edizio maratoian. Baina, horretaz gain, funtzionatuko badute aurretik landu behar ditugu. Jendeari oso ondo azaldu behar diogu parte hartzeko dauzkan moduak zeintzuk diren.

Proposatutako dinamikak:

  • Artikuluen edizioa: artikuluak proposatu, idatzi, osatu eta itzuli. Indar berezia jarriko da Amara's Essentials artikuluetan.
  • Argazki erronka: Amarako monumentuei buruzko argazki erronka.
  • Hamaikamara: zenbat hizkuntza daude Amaran? Baietz denak bistaratu Amarapedian.
  • Argazki eskanerra: Amarari buruzko argazki bilketa. Ekarri argazkiak gunera eta bertan eskaneatuko ditugu!
  • Mapatzea: Non dago hori? Erakutsi Amarari buruzko zure ezagutza eta lagundu artikuluak mapan kokatzen.

Orri bat behar genuke goian aipatutako dinamiken berri eman eta jendeak izena eman ahal izateko. Aitzolete (eztabaida) 13:41, 2015 maiatza 17‎.

Iturriak aldatu

Kaixo! Larraizik eta Mailopetek sortutako iturri zerrendarako atal berri bat sortu dut. Oraindik ez ditut taula guztiak txertatu baina arratsaldean tarteren batean egiten joango naiz. Atal horretara loturak egitea falta da, Aurkezpenean, artikuluetan... Norbait egin al ditzake lotura horiek? Hau da Iturrien izena: Wikiproiektu:Amarapedia-Olatu Talka 2015/Iturriak -Xabier Cañas (eztabaida) 12:45, 29 maiatza 2015 (UTC) Kaixo Bitartean artikuluak osatzeko atalean, artikuluak osatzeko azpiatalaren barruan ez dakit modu egokeina den, dena den

Artikuluak osatzeko erreferentziak aldatu

Amarapedia WikITURRIAK http://issuu.com/dk_liburutegiak/docs/wikiturriak/1 -Larraizi (eztabaida) 14:26, 29 maiatza 2015 (UTC)

"Amarapedia-Olatu Talka 2015" orrira bueltatu.