Wikiproiektu:Informatika/Aurreko ikasturteetako proiektuak

Informatikariak Wikipedian programatzen

aldatu

2023-24 ikasturteko Proiektuak

aldatu

  Egina Zinema klasikoko aktore eta zuzendarientzako taulak

aldatu

Maiatzean Euskal Wikipediako biografia-erronkan zinemako aktore eta zuzendarien artikuluak osatzeko taula bat sortzen duten Python programak egin genituen. Ingelesez bakarrik ez, filmen izenburuak espainieraz eta frantsesez ere erakusten dira taula horietan. Gainera filmen taula ordenatu daiteke zuzendariaren arabera edo izenburuaren arabera ere. Wikilarien oharrak entzunda programa horien bigarren bertsio bat gehitu nuen gero:

Inork inoiz horrelakorik erabili nahi baditu...hor daude programatxoak! Maiatzeko erronkan 30 artikulutan gehitu genuen horrelako taula bat. Uztail hasieran Emakumezko aktore onenaren Oscar sariaren irabazleak kategoriako 40 bat aktore landu genituen (1976tik 2023rainokoak).

2022-23 ikasturteko Proiektuak

aldatu

  Egina Eguraldia. Datu meteorologikoak

aldatu
Datu meteorologikoak Wikipedian eta Wikidatan
Paula Ontalvilla, Xabier Irastorza, Galder Gonzalez, Ana Zelaia eta Kepa Sarasola
Proiektu honen helburua erakunde ofizialen behaketa meteorologikoak Wikipediako artikuluen edukia aberasteko erabiltzea da. Wikimedia Commons eta Wikimedia datu-baseetan sartu behar dira horretarako, datu horiek erabiltzeko eta datu horietan oinarritutako kalkuluak egiteko. Eredu gisa Kanadako Weather_observations wikiproiektua erabili da.

  Egina Euskal musikako hainbat albumen datuak Wikidatara igotzea

aldatu
Euskal musika-taldeak eta albumak Wikidatan
Lorea Loinaz, Ane Paniagua, Koldo Etxaniz, Galder Gonzalez, Ana Zelaia eta Kepa Sarasola (wikimedia.eus, 2024)
Euskal musika: Badok.eus Berriako webgunea librea da, horko eduki asko (musikariak batez ere) bazegoen Wikipedian, baina disko bakoitzari buruzko informaziorik ez dago Wikidatan. Diskoen informazioa erauzi, landu eta igotzea aukera polita da. Gutxienez datu hauek: albumaren izenburua, taldearen izena. urtea (?) , musika-generoa eta erreferentzia gisa badok.eus atarian albumeko informazio guztia ikusi ahal izateko helbidea. Ez dugu zertan artikulurik sortu Wikipedian, soilik informazioaren igoera Wikidatan, gero estatistikak egin ahal izateko.

2021-22 ikasturterako erronka batzuk

aldatu
  •   Egina Galder: Six degrees of wikipedia / wikipediako sei graduak
    Wikipediako edozein bi artikulu erlazionatu daitezke sei estekekin? Artikuluen arteko sei wikilink-jauziren bidez gehienez?
    ingelesez grafikoki bisualisatzen dute: Six degrees of Wikipedia
    Euskarazko wikipediarako ere moldatuko dugu?
    Datu-base erraldoi bat muntatu dute (ikus GitHub-en
    Wikipediako dump batetik antolatu behar da. 52 Gb-eko RAM memoria duen konputagailu bat behar da prozesu hori korritzeko.
  • Iñaki Alegria, Xabier Arregi: sudaldaritza-jokoa (app)
    Sukaldaritza wikiliburuan oinarritutako app-joko bat egiteko. APP-REN ESKAKIZUNAK:
    • Oinarria https://eu.wikibooks.org/wiki/Sukaldaritza_liburua/Azala
    • Informazioa egituratu beharko da eta datu-base bat sortu. Proiektu bizia denez inportazio hori automatizatu ahalko da
    • Agian informazioa osatu beharko modu semiautomatikoan (Iñigoren laguntzarekin)
    • Errezetak eskainiko dira maiztasun batekin. Gero modu sakonagoan aztertu ahalko dira
    • Parte sozial bat eduki beharko du: taldeak eta lagun berriak lotzeko zerbait
    • Arkitektura sendo bat beharko du (Egunean behin erreferentzia izan daiteke)
    • Teknologia erabakitzea proiektuaren partea izango da.
    • LEHEN LANAK:
      • Diseinua; sukaldaritzaren inguruko app-en azterketatxo bat
      • Arkitektura: app-aren teknologia eta zerbitzariaren elementuak
      • lehen ariketa: Liburua parseatzea, eta osagaiak eskuratzea


2020-21 ikasturteko proiektuak

aldatu
  • Generoa eta wikidata
    Wikidatan dauden euskaradunen artean (4.000 pertsona edo) (Jaitsi CSV fitxategia)
    • Zein da genero-pariketasunaren portzentajea?
    • Zein da jarduera bakoitzean dagoen genero-pariketasunaren protzentajea?
    • Hobeto egin dezakegu galdera? Emaitzak grafikoki erakutsi ditzakegu sparql galderan bertan?
    • Ikus Wkidatako oinarrizko kontzeptuak. Ikastarotxoa, Galderrek osatua.
  • Oier: generoa eta wikidata
    Aldiri aldizkariko egile guztiei sexu/generoa Wikidatan dauden EHko pertsonen generoa modu erdiautomatiko masiboki jartzea, Izen osoa eta bataio-izena aztertuz.
  • (Kepa, Xabier Arregi eta Olatz Altuna). EHko udalerri guztien infotaulan euskararen erabileraren portzentaje batzuk ematen dira.
  •   Egina (Uxer Ugarte) Euskal Herriko mendien mapa interaktiboa (query.wikidata.org). Euskal_Herriko_mendiak artikuluan erabiltzen da.
     
    Euskal Herriko mendien mapa interaktiboa (query.wikidata.org)
  •   Egina (Josu Loidi) Biblia bertsetetan banatzeko erronka. Wikitekan   Biblia dugu. Testua, kasu gehienetan, atalka banatuta dago, eta atal bakoitzak bertsetak ditu. Honela, s:Biblia/Hasiera#1:3 jartzen badugu, bertset zehatz hori lortzen dugu. Lan hau, ordea, eskuz egin da orain arte. Python sistema bat sor daiteke beste liburuetan bertset horiek guztiak automatikoki ezartzeko? Txantiloi sinple bat da, bere barruan dagoenak lerro haustura sinpleak behar ditu (ez paragrafoak) erakusteko, baina bertset bakoitzak bere atalaren parte dela erakutsi behar du (liburu berberean 1:3, 2:3, 3:3... daude). Hau egitea lortuko balitz, erraza izango litzateke Twitter edo Telegramerako bot bat sortzea ere, Bibliako pasarte bat eskatuta testu osoa itzultzen dizuna.
  •   Egina (Aitzol, Emilio, Marije, Galder, Kepa) UEUko UZTARO aldizkariko artikuluak eta egileak sartu dira Wikidatan semiautomatikoki. Berdin egin daiteke beste aldizkari bateko (Aldiri adibidez) artikulu eta egileekin. Open Refine tresnarekin eginda 2021eko abuztuan. Ikus: Aldiriko artikuluak query.wikidatan, Cooperation between INGUMA and Wikidata databases. Cooperation between INGUMA and Wikidata databases (CLARIAH-EUS, 2021-11-26)
  •   Egina Tolosaldeako pertsonaia garrantzitsuak wikidatan sartzea. Marian Galarraga, Rikardo Arrue Imaz, Feliciano Echaniz, Jose Uria Irastorza, Joseba Ulazia, Joxe Mari Otermin Urtizberea, Pio Montoya, Salbador Garmendia, Migel Arrillaga, Karlos Agirre, Jose Uria Irastorza eta Emeterio Zaldibia.(Ekhi Azurmendi, Asier Alaña))

Aurreko urteetakoak

aldatu