EUmineralbot
Mineralei buruzko euskarazko artikuluak automatikoki sortzeko robota, honen arabera: https://ca.wikipedia.org/wiki/Usuari:MineralBot
Prozesua
aldatuKatalanezko Wikipediako Mineralbot robotak automatikoki sortu zituen hainbat artikulu Mindat webgunean dauden datuak automatikoki erauzita. 2018ko martxotik aurrera Informatika Fakultateko ikasle Xabier Garmendia Xagardi, Theklan eta Ksarasola artean ibili ziren katalanen programak egokitzen Euskal Wikipedian berdin egiteko.[1]
Hasieran EUmineralbot erabiltzailearen lantegian jarri izan ziren lortutako zirriborroak, gero nahi duenak banan-banan zirriborro horiek onartu, egokitu eta argitaratzen joateko. Geroago artikulu berriak sortu ziren (ikus "Mineral Mindat" kategoria). 500 mineral aukeratu ziren www.mindat.org webgune horretako 4.000ren artetik, zeintzuk? Wikidatarekin erraz lotu zitezkeenak; Wikidatan Mindat propietatea zituzten eta Euskal Wikipedian artikulua artean definituta ez zutenak izan ziren.
Artikuluak sortuta artikulu batzuetan oraindik hobekuntza batzuk egin behar izan ziren, Mindat webgunean ez baitzeuden beti espero ziren datu guztiak (formula, kristalak sortzeko modua edo mineral mota). Horrelakoak zuzentzeko, Mindat-en falta zen datua wikidatatik jaso izan zen geroago. Bestalde Lainobeltzek hainbat mineral-izen zuzendu zituen eskuz.
Ondoren, sortutako proba orri guztiak behatu eta 2020an Theklanek terminologia zuzendu eta mineral guztiak igo zituen.
Programen kodea
aldatuErreferentziak
aldatu- ↑ «Adimen Artifiziala eta Euskal Wikipedia.» Informatika Fakultatea (UPV/EHU) (Noiz kontsultatua: 2021-02-08).
Ikus, gainera
aldatu- Mineralbot Katalanezko Wikipedian
- Mineral guztiak euskaraz edo automatizazioaren mugara nola iritsi Prozesuaren azalpena EWKEren blogean
Kanpo estekak
aldatu- Informatikari Euskaldunen Bilkura 2022 aurkezpena: "EUmineralbot: Mineralen informazio erauzketa eta testu sorkuntza Wikipedian". Xabier Garmendia, Galder Gonzalez eta Kepa Sarasola.