Wikipedia eztabaida:Bozketak/2009ko Azal Berria

Nere ustez eta bozketan ikusi denez erabiltzaile bakoitzak azal berriaren inguruko ideia, atalen sailkapena eta ordena, atalen kopurua... etabarren ikuspuntu desberdinak ditugunez eta aurkeztu dudan proposamenak bozka gehien jaso dituenez, proposamen hortako formatu edo estetika oinarritzat hartuz (atalen gaineko izenburua eta bere taula mantenduz, koloreak aldagarriak izan litezke) beste gainontzeko proposamenekin elkartu daiteke, adibidez An13sa edo Josugoniren goi-goiko taula, sail kopurua, sailen ordena etab. Ez dakit zer iruditzen zaizuen nere proposamena baina urte berria hasiaz bat azal berriaren gaian denok adostasun batera iritsi ostean, nolabait otsailaren hasierako eta bixi-bixi azala gauzatuko genuke, honekin ere 50.000 artikuluaren ailegatzea ospatuz. Zuon erantzunen zain. Gero arte.
--Euskalduna esaidak hemen 0:19, 2010ko urtarrilaren 15a (UTC)

Nire ustez Euskaldunaren proposamena aurrera atera denez, proposamen hortako atal bakoitza aztertu beharko genuke: ordena, koloreak, goiko taula... eta proposamen difinitiboa atera, ondoren azala aldatzeko.--An13sa 09:47, 17 Urtarrila 2010 (UTC)
Hala ere data bat jari behar diogu guzti honi. Nire ustez aste hau izan daiteke bukatzeko epea (otsailak 21) -Theklan · Eztabaida · E-maila 12:44, 14 Otsaila 2010 (UTC)
 Alde--Orereta (erantzunak) 13:05, 14 Otsaila 2010 (UTC)
 Alde -- Euskalduna. Nere iritziz, aste hau edo azal berriaz ari garenez patxada gehiagoz otsaileko hilabete osoa. 16:47, 2010ko otsailaren 14a (UTC)


Eredua
Hemen Euskarazko Wikipediako Azal Berriaren oinarria jarri dut, honi guk nahi hainbat froga eta eraldaketa egiteko. Bai eta denon artean atalez-atal eta beheko proposamen eta bozketen arabera adostasun batetara iritsi eta behin-behineko azal bat gauzatu dezagun. --Euskalduna (erantzunak) 17:02, 2010ko otsailaren 3a (UTC)
Bozkatzeko azken eguna: 2010eko martxoaren 16 eta 17 arteko gauerdia.
Egiteko/erabakitzeko falta direnak

Kategoriak

aldatu

Momentuz nik hori horrela utziko nuke eta kategoriak noizbait aldatzen baditugu ba horren arabera kategorizazio berria jarri. Horrekin ez nintzateke kezkatuko. -Theklan · ezt  · @   20:49, 17 Urtarrila 2010 (UTC)

Nik Portugesezko wikipediaren antzera (ptWiki), nahiago dut azala alde batetik bestera hartuko duen kategorientzako zatia. Beste lekuren batean eztabaidatuko beharko genuke (edo aurreragorako utzi) kategorizazio berriarena. Bestetik, Euskaldunaren proposamenean akatsa dago: Filosofia eta Giza Zientziak. Giza Zientziak Humanitateak dira, eta hor sartutako asko (Soziologia, adb.) ez dira Giza Zientzia, Gizarte Zientziak baizik. Hortaz, atal horrek Giza eta Gizarte Zientziak behar luke (filosofia giza zientzien edo humanitateen barrukoa da). --Orereta (erantzunak) 11:44, 22 Urtarrila 2010 (UTC)

  Egina. Aldaketa burutu da.--An13sa 15:47, 3 Martxoa 2010 (UTC)

Goiko aldea

aldatu

Nik lehenengo barra (Ongi etorri wikipediara jartzen duen hori) mantendu, eta bigarrena (Nola lagundu dezakete? etab.) behera mugituko nueke, taula batean jarriz. Bestela, euWikira sartu eta letra gehiegi dago, ez da oso atsegina. Berriz ere, hau eredua: ptWiki. Obrigado, --Orereta (erantzunak) 11:49, 22 Urtarrila 2010 (UTC)

Nik ere bigarren bloke hori behera eramango nuke, ze nahiko estatikoa da eta gehiago gustatzen zait mugimendua daukaten atalak goian agertzea. "Gaurko esaldia" eta "Asteko irudia" atalak pixka bat estutuko nituzke bertikalean, zuriuneak kenduz, lehen begiradan informazio gehiago edukitzeko bistara. Ikusi dudan beste gauza bat da 1024x768 bereizmenean "Euskal Herriari buruzko artikulu nabarmendua" izenburua bi lerrotan egotera igarotzen dela eta ez dela ondo geratzen. Konpon al daiteke hori izenburua nolabait aldatuz?--Assar; (erantzun hemen) 12:30, 22 Urtarrila 2010 (UTC)
Nik ere azkeneko proposamen honekin bat egiten dut. Eta laburtzekotan "EHri buruzko artikulu nabarmendua" edo "Nabarmendutako Euskal (Herriko) artikulua" jarriko nuke. -Theklan ·   ·   00:35, 9 Otsaila 2010 (UTC)
Ados. Nere ustez izenburu egokia "Euskal Artikulu Nabarmendua" edo "Nabarmendutako Euskal Artikulua" litzateke, horrela Euskal Herriz gain euskara, euskal kultura edota euskal gaiei buruzko artikuluak izendatzen baiditugu. -Euskalduna 13:00, 2010ko otsailaren 9a (UTC)

Baina goiko aldean, txikia bada ere, ongi etorriren bat agertu beharko da, ezta? Nik hori ahalik eta txikien eta sinpleen jartzearen aldeko naiz (adb. ona iruditzen zait portugalerazkoa). --Orereta (erantzunak) 13:07, 14 Otsaila 2010 (UTC)

Ni ere Oreretak dioenaren alde. Are eta sinpleagoa (eta zuzenagoa) goiko laburpen atala, hobe. Nik hau proposatu nuen:
Ongi Etorri Wikipediara,
edonork aldatu dezakeen entziklopedia askera.
447.941 artikulu euskaraz orain

baina, portugesezkoaren bidetik are laburragoa izan daiteke:

Ongi Etorri Wikipediara,
edonork aldatu dezakeen entziklopedia askera.

edo horrelako zerbait... --josugoni (erantzun hemen) 15:45, 14 Otsaila 2010 (UTC)

  Alde -- Euskalduna. Bi izenburu edo goiburuak gustatzen zaizkit, halere zehazteko: horiei "Bisita Liburua" atala gehitu eta lehenbiziko izenburuan dagoen bezala artikulu kopurua ezkerraldean Ongietorriaren azpian ongi ikusten dela jartzekoaren aldekoa ere banaiz. 16:52, 2010ko otsailaren 14a (UTC)
  Alde Bigarrenaren, pt:wp-n oinarritutakoaren alde. --Orereta (erantzunak) 20:14, 14 Otsaila 2010 (UTC)

Sinpletasunari begira eta nik Pt.wp-koaren antzekoa proposatu nuen:

 
Ongi etorri Wikipediara,
edonork aldatu dezakeen entziklopedia askera.
447.941 artikulu euskaraz
Asteartea, 2024ko azaroaren 26a
Mugikorrerako bertsioa

--An13sa 09:44, 15 Otsaila 2010 (UTC)

An13sarena egokia iruditzen zait. Agian hainbeste Wikipedia mundu ez dira beharrezkoak (ezkerraldean logoa, atal bakoitzean beste zatitxo batzuk...) baina mugikorrerako lotura garrantzitsua iruditzen zait. Ez da inolako boom-ik egongo baina mugikorretan gero eta gehiago erabiliko denez sustatu ere egin beharko genuke. --Inorbez(erantzunak hemen) 10:17, 15 Otsaila 2010 (UTC)
Horrelako zerbaitekin informazio gehiago sartu dezakegu ia espazio berean.
Ongi etorri Wikipediara,
edonork aldatu dezakeen entziklopedia askera.
447.941 artikulu euskaraz
Asteartea, 2024ko azaroaren 26a
TxokoaEstatistikakLagundu nahi dut
Mugikorrerako bertsioa


  Alde -- Euskalduna. Theklanen proposamen hau lauetan gustukoena dut, artikulu kopurua ezkerraldean baitu, aurreneko begiradan ikusten delarik. 19:50, 2010ko otsailaren 15a (UTC)
  Alde Baina hirugarren taulatxoa (Wikipedian nola lagundu dezaket?, Nora jo dezaket? jartzen duen hori) behera mugituko nuke, eta ahal dela sinplifikatu. --Orereta (erantzunak) 14:16, 4 Martxoa 2010 (UTC)

  Iruzkina: Dataren atalean, (e) letra -parentesi artean- gehitu behar da. Orain 2010ko jartzen du; horrela izan behar luke: 2010(e)ko martxoaren 4a. --Orereta (erantzunak) 14:22, 4 Martxoa 2010 (UTC)

  Egina Dataren "e" hori proposamenetan jasota. --Orereta (erantzunak) 17:05, 6 Martxoa 2010 (UTC)


↓ BOZKETA ↓

Ongi Etorri Wikipediara,
edonork aldatu dezakeen entziklopedia askera.
447.941 artikulu euskaraz orain

Ongi etorri Wikipediara,
edonork aldatu dezakeen entziklopedia askera.

 
Ongi etorri Wikipediara,
edonork aldatu dezakeen entziklopedia askera.
447.941 artikulu euskaraz
Asteartea, 2024(e)ko azaroaren 26a
Mugikorrerako bertsioa

Ongi etorri Wikipediara,
edonork aldatu dezakeen entziklopedia askera.
447.941 artikulu euskaraz
Asteartea, 2024(e)ko azaroaren 26a
TxokoaEstatistikakLagundu nahi dut
Mugikorrerako bertsioa

Ongi etorri Wikipediara,
edonork aldatu dezakeen entziklopedia askera.
447.941 artikulu euskaraz
Harremanetan jarri   Dohaintzak
15:39 UTC
Asteartea, 2024ko azaroaren 26a
Mugikorrerako bertsioa

WAP


Aldaketak hizkuntzen atalean

aldatu

Hizkuntzen atalean aldaketa batzuk egin dizkizut itxura mantenduz. Kodea bakarrik aldatu dut gauza asko itzuli gabe zeudelako eta salto batzuk ere agertzen zirelako. Gaizki zegoena zuri esatea eta azaltzea nekagarria iruditu zait eta horregatik egin ditut ezer esan gabe. Arazorik badago edo ukitu behar ez zen zerbait ezabatu badut barkatu eta esan mesedez. --Inorbez(erantzunak hemen) 12:20, 22 Urtarrila 2010 (UTC)

Nere iritziz egokiena honela ikusten dut:
Wikipedia:Txokoa/azalaren proposamena (2009)/Euskalduna/Hizkuntzak
  Alde -- Euskalduna 17:10, 2010ko otsailaren 14a (UTC)

Euskarazkora lotura kendu beharko da, ezta? --Orereta (erantzunak) 20:15, 14 Otsaila 2010 (UTC)Beste wikipedietan ere ageri dira... --Orereta (erantzunak) 20:23, 14 Otsaila 2010 (UTC)

Nik nahiago banaketa normalizatuago bat: 50.000, 100.000, 500.000 eta 1.000.000. -Theklan ·   ·   20:19, 14 Otsaila 2010 (UTC)
  Alde Eta zentratuta jarriko nituzke. --Orereta (erantzunak) 20:27, 14 Otsaila 2010 (UTC)
Zentratuta jartzea ez da irakurmenerako onena. Zentratua kontuz erabili behar da, batez ere azalean. --Inorbez(erantzunak hemen) 08:28, 23 Otsaila 2010 (UTC)
Nagusiak ipini beharko genuke, ez Nagusienak. Nagusia zentzu honetan gorena edo da, eta ezin da nagusia baino gehiago izan. --josugoni (erantzun hemen) 22:38, 23 Otsaila 2010 (UTC)

  Egina. Aldaketa proposamenean burutu da.--An13sa 15:37, 3 Martxoa 2010 (UTC)

Gazteleraren ordez, gaztelania jarri beharko genuke. Euskaltzaindiaren 53. arauan (begiratu hemen) hizkuntzari gaztelania edo espainiera deritzo, ez gaztelera. (Hala erabaki genuen gaztelania artikuluan ere).--Orereta (erantzunak) 14:26, 4 Martxoa 2010 (UTC)

Berdin vietnamerarekin (vietnamiera okerra da) eta ukrainerarekin (ez ukraniera).--Orereta (erantzunak) 14:28, 4 Martxoa 2010 (UTC)

  Egina. Akatsak zuzenduta.--An13sa 18:59, 4 Martxoa 2010 (UTC)

Lotura

aldatu

Izenburuaren kutxatxoaren eskuinaldean azaltzen den wikibolaren irudiari lotura kendu diot. Honela, ezin da irudian klikatu.--An13sa 13:41, 14 Otsaila 2010 (UTC)

Eguneko esaldia

aldatu

Atal hau zuzenean kendu egingo nuke, proposamenean adibide gisa jarri nuen. --Euskalduna(esaidak hemen) 13:00, 2010ko urtarrilaren 29a (UTC)

Bai, Wikiesanak proiektua indartu bitartean agian ez da oso egokia atal hau egotea... -Theklan ·   ·   00:33, 9 Otsaila 2010 (UTC)
Ados. --Orereta (erantzunak) 23:59, 13 Otsaila 2010 (UTC)

  Egina. Aldaketa proposamenean burutu da.--An13sa 15:39, 3 Martxoa 2010 (UTC)

1152 x 864 pixel

aldatu

Nire pantaila-bereizmena 1152 x 864 pixel da eta ez da bat ere ondo ikusten. Ez dakit oso arraroa bada bereizmen hau erabiltzea. Ez dut uste. Ezer erabaki baino lehen probak egin beharko lirateke emaitza ikusteko: bereizmen desberdinekin, nabigatzaile desberdinekin... Baliteke jende askok, nik bezala gaizki ikustea. --Inorbez(erantzunak hemen) 09:47, 31 Urtarrila 2010 (UTC)

Nik ondo ikusten dut, eta nire bereizmena 1280x800 da. Orain Ubuntu+FFekin ikusten nago, baina gogoratzen dudanez WindowsXP eta Firefoxekin ere oso ondo ikusten da. -Theklan ·   ·   00:32, 9 Otsaila 2010 (UTC)
Nik behintzat ondo ikusten dut:Windows Media (kaskarra) eta Firefox. -Euskalduna 13:02, 2010 otsailaren 9a (UTC)
Windows Media? Hori bideoak ikusteko da, txo! -Theklan ·   ·   12:17, 9 Otsaila 2010 (UTC)
Windows Vista esan nahi nuen: ordenagailua blokeatzeko eta programak ez funtzionatzeko balio du.-Euskalduna 19:03, 2010 otsailaren 9a (UTC)
Beherago esaten diren aldaketekin ("Euskal Herriari buruzko artikulu nabarmendua" eta "Urteurrenak atala") hobeto ikusiko litzateke. Izenburu luzea duten ataletan ez da dena lerro batean sartzen eta, Fitxategi:Wikibar2.png irudia dela eta. Hemendik goitik Marklar eta An13sak proposatutakoaren alde (Marklaren kasuan aurka izango litzateke). --Inorbez(erantzunak hemen) 12:07, 14 Otsaila 2010 (UTC)

Euskal Herriari buruzko artikulu nabarmendua

aldatu

Azal berria aldatzea bozkatu baino lehen, Euskaldunak hemen Euskal Herriari buruzko artikulu nabarmendua sortzea proposatu zuen. Batzuk alde, batzuk kontra. Bozkatuko al dugu? -- Marklar 10:37, 13 Otsaila 2010 (UTC)

Beste aukera bat hilabetero "Nabarmendutako artikulua" euskarazko edo Euskal Herriko munduarekin lotuta egongo litzatekeen artikulu bati lekua erreserbatzea izango litzateke. Hau da, "Nabarmendutako artikulua" atala bakarrik izan ("Euskal Herriari buruzko artikulu nabarmendua" kenduz) eta bertan noizean behin (hilabetero?) esandako artikulua jarri. Agian erabaki salomonikoegia? --Inorbez(erantzunak hemen) 13:05, 14 Otsaila 2010 (UTC)
Nik ez nuke horrelakorik zehaztuko. EHri buruzko artikulu onak badaude, proposa daitezke eta seguru aukeratuko direla (askotan gertatu den bezala). --Orereta (erantzunak) 15:25, 14 Otsaila 2010 (UTC)
  •   Neutrala Agian portadara eramanez gero funtzionatuko luke Atarian funtzionatu ez zuenak. Hala ere hilabetean behineko maiztasunarekin berrituko litzateke. Agian hobe da hilabetean behin Euskal artikulu on bat portadara eramatea, jendea animatzeko. -Theklan ·   ·   12:41, 14 Otsaila 2010 (UTC)
  Alde -- Nere ustez nork artikulu hoberena sortzeko lehia sortuko luke eta horrekin batera Euskal gaiei buruzko artikulugintzari bultzada handia emango lioke. Nere ustez Euskal Atlasean beharbada "ezkutuan" zegoen, azalean jarri beharko litzateke. Euskalduna 16:38, 2010ko otsailaren 14a (UTC)
  1.   Aurka . Euskarazko wikipedia entziklopedia unibertsala da eta, beraz, bere azalak unibertsaltasun hori erakutsi behar du. -- Marklar 10:37, 13 Otsaila 2010 (UTC)
  2.   Aurka. Marklarekin ados eta gainera orain arte Atari:Euskal Wikiatlasa atalean bazegoen euskal artikulua aukeratzeko bozketa, baina azken 5 hilabeteen ez zuen inork behin ere bozkatu eta itxi beharra izan zen.--An13sa 10:45, 13 Otsaila 2010 (UTC)
  3.   Aurka Berez ideiaren aurka ez nago, baina parte hartze faltagatik kendu genuen atal hau. Gainera, artikulu kaskarrak ere nabarmendu genituen (ez ditugu nahikoak EHri buruz nabarmentzeko, nire ustez).--Orereta (erantzunak) 23:58, 13 Otsaila 2010 (UTC)
  4.   Aurka Aurrekoek esan dutenagatik.--Assar; (erantzun hemen) 18:58, 14 Otsaila 2010 (UTC)
  5.   Aurka --josugoni (erantzun hemen) 22:50, 3 Martxoa 2010 (UTC)

  Egina. Bozketa honen ezezko emaitzaren arabera Euskal artikulu nabarmenduaren atala azal berriaren eredutik kendu dut.--Euskalduna esaidak hemen 19:44, 2010ko martxoaren 4a (UTC)

Urteurrenak atala

aldatu

Urteurrenen atalean Urteurrenak - Gaur bezalako egun batean... izenburua luzeegia geratzen da eta Urteurrenak jartzearekin nahikoa dela uste dut.--An13sa 20:50, 13 Otsaila 2010 (UTC)

  Alde --Orereta (erantzunak) 23:55, 13 Otsaila 2010 (UTC)
  Alde--josugoni (erantzun hemen) 00:55, 14 Otsaila 2010 (UTC)
  Alde--An13sa 10:02, 14 Otsaila 2010 (UTC)
  Alde -- Marklar 11:29, 14 Otsaila 2010 (UTC)
  Alde -- Theklan ·   ·   12:41, 14 Otsaila 2010 (UTC)
  Alde -- Euskalduna 16:38, 2010ko otsailaren 14a (UTC)
Irudia erdian jarri gabe eskuinean jarri daiteke? Eskuineko zutabea apur bat laburtuko litzateke eta erditik kentzean garrantzi gutxiago izango luke, lagungarri bat baita. --Inorbez(erantzunak hemen) 08:34, 23 Otsaila 2010 (UTC)

  Egina. Aldaketa proposamenean burutu da.--An13sa 15:40, 3 Martxoa 2010 (UTC)

Asteko irudia

aldatu

Posible da asteko irudia zutabe bertikalean jarri gabe horizontalean jartzea? "Euskal Herriari buruzko artikulu nabarmendua" kentzea erabakitzekotan ezker zutabea laburregi geratuko litzateke eta horrelako xehetasunak ingelesek ez dituzte ausaz egiten.

Gainera, irudiaren deskribapen zehatzago bat gehitu beharko litzateke ondoan. Honekin zera esan nahi dut, ikusten denaz gain nork atera edo margotu zuen, noiz, jatorria, istoriorik badu (labur-labur)... Ez luke behar asko emango eta interesgarria iruditzen zait. --Inorbez(erantzunak hemen) 12:23, 14 Otsaila 2010 (UTC)

Nik uste zailagoa dela hori egitea eta gainera diseinu orokorra hausten dela. Horren ordez "Ba al zenekien?" atal bat jarriko nuke zutabea betetzeko. Katalanek hori egindako azken artikuluetako bitxikeriekin osatzen dute. Ni pozik arduratuko nintzateke horietako batzuk egiten joateaz. -Theklan ·   ·   12:43, 14 Otsaila 2010 (UTC)
Nik ere zaila ikusten dut (batzuetan ez dugu zergatik izan behar argazkiaren xehetasun askorik). Hala ere, ados nago saiatu behar garela oraingo azalean gertatzen dena ekiditen: hau da, segun eta zatiak (albisteak, artikulu nabarmendua...) luzeagoak edo motzagoan izan, orduan edukirik gabeko zatiak agertzen dira. Hori ekidin behar da, beste hainbat azaletan egiten duten bezala. --Orereta (erantzunak) 13:04, 14 Otsaila 2010 (UTC)
Ez dut xehetasunak jartzea proposatzen. Ikusten denaz gain nork atera edo margotu zuen, noiz, jatorria, istoriorik badu (labur-labur) jartzea proposatzen dut. Irudi oin bat baino gehiago baina testu bat baino gutxiago. Oraingo Iparragirreren adibidearekin:
Jose Maria Iparragirreren Indalecio Ojangurenek ateratako argazkia.Iparragirre euskal olerkari ezaguna izan zen, "nazio olerkigile"tzat hartua. Bereak dira, besteak beste, Gernikako Arbola eta Agur Euskalerria kantuak.
Kasu honetan ez dago datarik ezta argazkiaren istorio interesgarririk beraz ezer ez. Ez dut zailtasunik ikusten. Theklanek zailagoa dela dioenean ez dut deskribapenari buruz hitz egiten ari dela ulertzen, kokapenari buruz baizik. Ez dakit.
"Ba al zenekien?" atal bat asko gustatuko litzaidake. --Inorbez(erantzunak hemen) 13:22, 14 Otsaila 2010 (UTC)
Argazkiaren informazio hori jartzearen aurka. Letra gehiegi izateko arriskua, nire ustez errelebantziarik gabea azal baterako. --Orereta (erantzunak) 15:15, 14 Otsaila 2010 (UTC)
Argazkia kutxa horizontalean jartzeak argazki bertikalekin toki gehiegi hartzea eta pantaila panoramikoetan hutsune handiak agertzea ekarriko luke. Testua ere ez nioke gehiegi jarriko, nire ustez argazkia bera da garrrantzitsua atal honetan, ez beste xehetasunak, ni konforme orain ematen den informazioarekin. Theklanek esan duen aukerak gehiago konbentzitzen nau.--Assar; (erantzun hemen) 19:00, 14 Otsaila 2010 (UTC)
  Alde Asteko irudia atala mantentzeko alde nago. -- Euskalduna 19:50, 2010ko otsailaren 14a (UTC)

  Egina.--An13sa 12:24, 6 Martxoa 2010 (UTC)

Asteko irudiaren izenburuaren azpian datorren esaldia (Irudi hau Euskal WikiAtlas atarian aukeratu da asteko argazki gisa. Parte har ezazu hurrengo argazkiak aukeratzen!) kenduko nuke. --Orereta (erantzunak) 17:10, 6 Martxoa 2010 (UTC)

Bazenekien...

aldatu

Badago Wikipedia:Bazenekien. Lehenagoko proposamen bat izango zen eta hortik hasi gaitezke. 27 bitxikeri inguru ditu eta gustatu zaizkit. --Inorbez(erantzunak hemen) 19:45, 15 Otsaila 2010 (UTC)

Ikutu batzuk eman beharko zaizkio, baina polita da nire ustez. Hor joan gaitezke jartzen goian agertzen diren berriak, egin ditugun artikuluetako gauza nabarmenekin edo. -Theklan ·   ·   00:45, 23 Otsaila 2010 (UTC)
Bai. Adibidez irudia eskuinaldera eraman beharko da puntuekin arazoak ematen baititu. Batzuk ez dakit guztiz zuzenak diren ere. "...Gernikako bonbardaketa biztanleria zibilari egin zitzaion lehen erasoa izan zela?" jartzen du, baina Durangokoa ez zen lehenagokoa? Ukitu batzuekin ondo geratuko litzateke. --Inorbez(erantzunak hemen) 08:26, 23 Otsaila 2010 (UTC)
Beno, batzuentzat lehenbizikoa Gernikakoa izango zen, besteentzat Durangokoa, besteentzat 1911an italiarrek Libian turkiarren aurkako gerran lau granada bota eta hainbat jende zauritzean, besteentzat 1849an Austria-Hungariako inperioak veneziar hiritarrei globoetatik lehergailuak jaurtitzean etab, etab... eta harritzen nahiz Lehen Mundu Gerran ere halakorik burutu ez izana. Gernikako bonbardeaketak denen gaineko ospea bereganatu zuen, batez ere Espainiako Bigarren Errepublikak bere helburuentzako etekinak ateratzeko asmoz Gernikako gertakizun hori erabat bereganatu baitzuen. --Euskalduna 22:55, 2010ko otsailaren 24a (UTC)

Behin atala jarrita nik ondo ikusten dut. Izenburu bezala agian "Bazenekien..." hobeto geratuko litzateke esaldi guztiak "...testua testua" formatuarekin hasten baitira. --Inorbez(erantzunak hemen) 09:18, 5 Martxoa 2010 (UTC)

  Egina--An13sa 12:25, 6 Martxoa 2010 (UTC)

Bisita-liburua

aldatu

Goiko aldean, ongi etorriko zatian, "Bisita liburua" dioen hori kenduko nuke. Txokoa dugu, enbaxada... Ez dut uste bisita-libururik behar dugunik. --Orereta (erantzunak) 15:23, 14 Otsaila 2010 (UTC)

Nik aldiz nere iritziz utzi egingo nuke, ideia guztiarekin jarri bainuen, nere ustez Bisita Liburua (Katalunierazko Wikipediatik hartu nuen) ez da Enbaxada gisakoa, Enbaxadan Euskarazko ez dakitenek edozein gaiei buruz euren mezuak uzten dituzten (Txokoan jarri beharrean), Bisita Liburuan aldiz Euskaraz edo beste hizkuntzetan lankide edo edozein bisitarik Euskarazko Wikipedia edo gure eguneroko lanari buruzko iritziak, zorionak (edo kexak) eta bestelako mezuak uzten ditu. Nik uste jendearen mezu horiek irakurtzeak soilik guri eguneroko lan hontan bultzada eman eta artikuluak sortzeko gogoa indartuko ligukela, nori ez zaio gustatzen bere lanari buruzko zorionik irakurtzea? --Euskalduna (esaidak hemen) 16:36, 2010ko otsailaren 14a (UTC)

  Alde -- Euskalduna 16:38, 2010ko otsailaren 14a (UTC)
  Neutrala -- Ez dakit funtzionatuko duen. -Theklan ·   ·   15:39, 14 Otsaila 2010 (UTC)
  Neutrala -- Jartzen bada, proba modura jarriko nuke eta denbora batez utzi (sei hilabete, urtebete), ikusteko ea inork erabiltzen duen. Erabilera txikia badauka, kendu egingo nuke.--Assar; (erantzun hemen) 19:03, 14 Otsaila 2010 (UTC)
  Aurka --Orereta (erantzunak) 19:53, 14 Otsaila 2010 (UTC)
  Aurka --An13sa 09:47, 15 Otsaila 2010 (UTC)
  Aurka -- Oreretarekin bat. - Marklar 18:21, 15 Otsaila 2010 (UTC)

  Egina. Aldaketa proposamenean burutu da.--An13sa 15:42, 3 Martxoa 2010 (UTC)

Kategoriak letra xehez

aldatu

Aupa! badakit bukatzen joan behar garela, baina kontu bat: Kategoriak minuskulaz jarriko nituzke. Hau da, Matematika eta Natura Zientziak beharrean, Matematika eta natura zientziak. Badakit detaile bat dela soilik, baina ondo baderitzozue... --Orereta (erantzunak) 10:59, 12 Martxoa 2010 (UTC)

  Neutrala -- Bi moduetara ados nago.--Euskalduna; (esaidak hemen) 14:58, 2010ko otsailaren 14a (UTC)
  Neutrala -- Hasierako letra larriz jarriko nuke eta besteak berdin dit: Natura zientziak, baina ez natura zientziak. -Theklan ·   ·   23:30, 16 Martxoa 2010 (UTC)

Beste hizkuntzetako Wikipedia nagusiak atala

aldatu

Esaldia luzea da eta ez da ondo geratzen munduko bolaren eta wikibolaren artean. Nik murrizketa hau proposatzen dut:

  • Beste hizkuntzetako Wikipedia nagusiak ---> Wikipedia nagusiak

--An13sa 14:19, 12 Martxoa 2010 (UTC)

  Egina--An13sa 19:38, 12 Martxoa 2010 (UTC)
"Bozketak/2009ko Azal Berria" proiektu orrira bueltatu.