Wikipedia:Txokoa/Politikak/2010eko martxoa

Ezkerreko barra aldatu

Kaixo frogatxo bat egin dut Euskarazko Wikipediako ezkerreko barra edo sidebar-ean. Honela, bilaketa kutxatxoa goian azaltzen da eta nabigazioa atala behean. Nire ustez honela informazioa bilatzen ari denarentzat erosoagoa da. Nik gaia hemen azaltzen dut. Honela hobeto geratzen da edo lehen bezala? Botako dut atzera froga? --An13sa 20:23, 1 Martxoa 2010 (UTC)

Nigatik ondo dago. Aizue, zertan geratu zen azal berriaren kontua?--Assar; (erantzun hemen) 20:55, 1 Martxoa 2010 (UTC)
(Goikoari lotua). Ondo legoke eztabaidak bukatu arte itxarongo bagenu Txokotik kentzeko... --Orereta (erantzunak) 22:34, 1 Martxoa 2010 (UTC)
Niri ez zait gustatzen... baina beno, ohitzeko kontua izango da. Gainera nik botoi gehigarriak ditudanez ba oso behean agertzen zait beste guztia. -Theklan ·   ·   21:00, 2 Martxoa 2010 (UTC)

Azal berria aldatu

Denbora dexente daramagu azalaren inguruan hemen eztabaidatzen. Amaitu beharko dugu ezta?--An13sa 13:56, 2 Martxoa 2010 (UTC)

Egiteke. Nik sekulako gogoa diot gai honi. Azal berriko atalen inguruko proposamen asko daude. Nere ustez Azal Berriaren eztabaida orrialdean bertan eredu bat ezarri eta proposamen horien arabera atalez-atal denon arteko adostasunean oinarrituz Azal Berria behin-betiko eraldatu eta argitaratu behar genuke. Noski, hau nere proposamena da, gero administratzaileen esku dago gai hau behin-betiko nola bideratu. --Euskalduna; (esaidak hemen) 15:00, 2010ko martxoaren 2a (UTC)
Nik ya jarriko nuke. Nahiko argi geratu da zerekin dagoen jendea ados eta zerekin ez. Bestela ez dugu inoiz bukatuko. -Theklan ·   ·   21:01, 2 Martxoa 2010 (UTC)
Beno, nere ustez nahiko argi atal batzuk daude, beste batzuk ordea oraindik dantzan dabiltzela uste dut, adibidez, goikalderako 3/4 proposamen daude, jendea ez da batengatik garbi azaldu. Halere, nere iritziz hobekiena atal bakoitzean bozketa bat ireki, denentzat epe berbera jarri, eta behingoz atal bakoitzeko emaitza ongi dakigula ondoren behin-betiko azala martxan jarri beharko litzateke. -Euskalduna 21:36, 2010ko martxoaren 2a (UTC)
Seguruak diren aldaketak (Eguneko esaldia, Urteurrenak atala) egin ditzakezu? Aurrera pausu bat emateko. --Inorbez(erantzunak hemen) 23:40, 2 Martxoa 2010 (UTC)

Bai. Ziurtatutako aldaketak gaur bertan ereduan gauzatzen saituko naiz. --Euskalduna(esaidak hemen) 14:25, 2010ko martxoaren 3a (UTC)

Beno, An13sak aurre hartu dit, azal berriaren eredua bozketa, erabaki eta eraldaketa berrien esperoan oraingoz honela dago.
Bestalde behealdean jarri nuen "Wikimediaren beste proiektuak" hori txapuza xamar eta oker batzuekin dagoela ikusi dut, eta jartzekotan hobekiago idatzia jarri beharko litzatekela uste dut. Nere iritziz gaur egungo azalean dagoen antzera oso ongi dago. --Euskalduna(esaidak hemen) 20:40, 2010ko martxoaren 3a (UTC)
Lana pixka bat aurreratu dut. Bozketa ondorengo eztabaida orrian egiteke/erabakitzeke dauden gauzak kutxa batean sartu ditut, errazago ikusteko.--An13sa 19:56, 3 Martxoa 2010 (UTC)
"Ba al zenekien?" atala gehitu diot froga gisa... ea zer iruditzen zaizuen. --Euskalduna(esaidak hemen) 01:28, 2010ko martxoaren 5a (UTC)

Bandalismoa aldatu

Badakit noizbait hitz egin duzuela, baina agatik edo besteagatik bandalo nahikotxo dabil (gainera nahiko lotsagabeak), denbora batez posible litzateke IP anonimoei "aurreikuspena" egitea derrigortzea? badakit wikipedia batzuetan erabiltzen dela eta agian, froga moduan bada ere, saia gintezke.

Zer deritzozue? Miriku 17:36, 22 Martxoa 2010 (UTC)