Wikipedia:Txokoa/Politikak/2009ko urria

Proposamena: Euskal artikulu nabarmendua aldatu

Egunon denoi.
Galiziar Wikipedia ikusi berri dut (gureak baino 8.000 artikulu gehiago ditu baino estatistikako zenbaki eta kopuru askotan gure Wikipediaren antza handian du) eta honen azal nagusian "Sobre Galicia" atala ikusi berria dut, hain zuzen ere Galizia eta Galiziar Gaiei buruzkoa. Proposamen bat egin nahiko nuke: Euskal Wikipediaren azalean atal berri bat irekitzekoa, Euskal Artikulu Nabarmendua izenburupean. Bertan hilabetean behin Euskal Herria edo Euskal Gaiak jorratuko lituzkeen artikulua nabarmenduko litzateke, honela Artikulu Nabarmenduaren atalarekin ederki koordinatu litzateke, bai denboraz: biak ere hilabete osoan aurkeztutako artikulu multzo bat bozkatu ondoren argitaratuko liratekelarik, bai lanez: atal berri hau artikulu nabarmenduaren atalarekin koordinatuz gero kudeatzeko lana erraztuko litzateke. Nere ustez atal hau Asteko Irudiaren behekaldean itsatsirik joan beharko luke (Wikipedia atalaren gainekaldean), gaurko egunez hemen beste atal bat gehitzeko leku sobera dagoelakoan bainago.

Honela era berean Euskal Wikipediaren azalak atal bat irabazteaz gain beste osotasun eta "bixitasun" bat irabaziko luke.
Gero arte.Euskalduna 11:54, 2009ko urriaren 3a (UTC)

Proposatutakoa ez al da Euskal Wikiatlasaren hilabeteko artikulua? -- Marklar 10:16, 3 Urria 2009 (UTC)
Bai, hori bera. Hortaz gain, nere proposamena Euskal Wikipediaren azalean ere ager dadila da.
Euskalduna 13:24, 2009ko urriaren 3a (UTC)
Ez al dio inor gehiagok eskaera honi buruzko erantzun edo iritzirik eman nahi?
Euskalduna 15:15, 2009ko urriaren 8a (UTC)
Ni Txokoaren forma/banaketa berri honekin ez naiz oso ondo konpontzen (gai berriak jarri direla konturatzekoan)... Horrez gain, gaiari lotuz: zerbait egin behar da gaur egun Euskal WikiAtlaseko hilabeteko artikulua denarekin, aspaldian ez baitu inork parte hartzen. Aukera bat hori kentzea litzateke (nabarmendutako artikuluak, oro har, aukeratzearekin nahikoa delako); eta bestea Euskalduna lankideak dioena. Zuk zer proposatzen duzu, besterik gabe Nabarmendutako Artikuluak aukeratzen dugun bezala, Euskal Naabermendutako Artikuluak ere aukeratzea? Ideia, berez, ona da. Baina zalantzak ere baditut: zergatik orain parte hartuko dugu, orain arte hori oso geldi egon bada? Badugu euskal gaiei loturiko kalitatezko artikulu nahikorik? Barka zalantzak bakarrik jartzeagatik. Ondo izan, --Orereta (erantzunak) 14:43, 8 Urria 2009 (UTC)

Esaten jarraituko dut: Txokoaren forma berri hau nahaste bat da. Eztabaidak ezin dira ondo jarraitu. ABer, nire ustez hori litzateke Wikiatlasekoa artikulua azalan jartzea. Ez da teknikoki zaila, noski, baina artikulu hori hilabetean behin aldatzen da beste guztia astean behin egiten dugun bitartean. Bestetik, egia da parte-hartze eskasa duela eta artikulu asko hor nabarmentzen ditugula bina agian portadan agertzeko modukoak ere ez direla. -Theklan · ezt  · @   15:02, 8 Urria 2009 (UTC)

Txokoa horrela antolatzea nola erabaki zen? Jende askok parte hartu zuen erabakitzen? Niri ere ez zait batere gustatzen eta. Nabarmendutako artikuluaren kontuarekin, Theklanekin ados. --Orereta (erantzunak) 15:22, 8 Urria 2009 (UTC)
Orereta: ikus hau. --Unai (esan) 15:32, 8 Urria 2009 (UTC)
Mmm.. Uztailaren 24tik abuztuaren 7ra, ezta konturatu ere. Onartu behar... --Orereta (erantzunak) 15:38, 8 Urria 2009 (UTC)
Nik ez nuke beste Euskal nabarmendutako artikulurik gehituko azalean. Nahikoa arazoa dugu nabarmendutako artikulua kalitatezkoa izatearekin... Gainera, "betiko" nabarmendutako azalean euskal gaikoa ere izan daiteke, arazorik gabe. Nahi duzuenok, euskal gaiko artikuluak proposatu ditzakezue, eta bozkatzean aukeratuak (ala ez) izango dira. (PS: nik ere ez dut gogoko txokoaren antolaketa hau, eta hala bozkatu nuen) --josugoni (erantzun hemen) 17:57, 8 Urria 2009 (UTC)

Nere ustez Euskal Gaiari buruzko Artikulu Nabarmendua azalean jartzeak kalteak batere ez, baina abantailak denak ditu: jendearen partaidetza handituko luke euskal gaiekiko artikuluak sortzeko, Euskalatlasean soilik agertzea erabiltzaile eta bisitarientzat nahiko ezkutuan uzten baitu. Euskal Wikipediaren helburuetakoen artean bat Euskal Herria eta Euskal Kultura munduan ezagutzea dela pentsatzen dut (Wikipedia euskaldunok nor garen eta euskara zer den ezagutarazko sekulako nazioarteko plataforma edo lehioa da). Galizierazko Wikipediaren azala horretan eredugarria dela iruditzen zait.
Bestalde, Euskal Wikipediak Wikipedietako bertsio guztien artean Euskal Herriari buruzko artikulu kopuru gehiena eduki "beharko" lukeen Wikipedia litzateke, zoritxarrez sekulako hutsuneak ditu, ez artikulu arrunt edo esangura gutxikoen inguruan, bai oinarrizko artikuluetan, adibide gisa gaur San Mames Barriari buruzko inolako euskarazko artikulurik ez zegoela ikusi dut eta proiektu hori 2007an jakinerazi zen (orain 2 urte), bai ordea gazteleraz, ingeleraz eta italieraz. Neretzat hori lotsatzekoa bada, Euskal Herrian euskara jokoz kanpo edo "gaurkotasunetik" hat dagoelako islada emaiten baitu. Nola jarri liteke edo nola saia gintezke horri nolabaiteko konponbidea jartzen?
Nik uste Euskal Gaiei buruzko Artikulu Nabarmendua azalean jendearen aurrean ipiniz, ez orain arte bezela EuskalAtlasean "ezkutatua" (Euskalatlasa bikainarekiko begirune osoz). Gabon. --Euskalduna (esaidak hemen) 22:33, 2009ko urriaren 10a (UTC)

Txantiloi bat sortu dut hemendik aurrera, artikulu bat Nabarmendutako Artikuluen bozketan sartu aurretik kalitate maila bat izan dezan. Txantiloia bozketan sartu behar dugun artikuluaren eztabaida orrian sartuko genuke eta osatzen joan. Txantiloian aldaketak egin daitezke, baina uste dut ondo dagoela. Txantiloian hobetu beharreko hainbat atal agertzen dira (ortografia, kalitatea, luzera...) eta behin horiek hobetuta artikulua Nabarmendutako artikuluen bozketan sartuko litzeke. Froga bezala Mel Gibson artikuluko eztabaida orriarekin egin dut.--An13sa 18:12, 16 Urria 2009 (UTC)

Gaurko efemeridea zuzendu aldatu

- 1981 - Anwar Al Sadat Egiptoko presidentea Kairoko desfile militar batean hil zuten (h. 1918).- jartzen du eta bukaera data jaiotzarena da. Ondo izan!Koro 07:18, 6 Urria 2009 (UTC)

Blokeatu erabiltzaile bandaloak aldatu

Atzo hiru egunerako blokeatutako "Asier987" erabiltzaileak kontu berriak egin ditu (gaur goizeko bandalismoan ikusten denez). Kontu horien artean "56a" "56b" "Asier roncero" eta "Hththt" daude. Ez dut uste denbora baterako blokeatzea nahikoa denik, behintzat orain arte umemokoak Euskarazko Wikipediarekiko erakutsitako jarrera ikusita. Zariquiegui 07:47, 6 Urria 2009 (UTC)