Wikipedia:Bozketak/Artikulu nabarmenduak/Proposamenak/Txertoekiko aurkakotasuna

Txertoekiko aurkakotasuna aldatu

Nork proposatua: Theklan (eztabaida) 17:48, 8 apirila 2021 (CEST) (Bozketa epea: 2021-04-08 egunetik 2021-05-08 egunera arte)[Erantzun]

 Bozkatu

  1.  Alde. --Theklan (eztabaida) 17:48, 8 apirila 2021 (CEST)[Erantzun]
  2.  Alde. --GorkaAzk (eztabaida) 15:31, 16 apirila 2021 (CEST)[Erantzun]
  3.  Alde Artikulu bikaina! -Josu (eztabaida) 23:20, 21 apirila 2021 (CEST)[Erantzun]
  4.  Alde. -Oraina (eztabaida) 22:19, 25 apirila 2021 (CEST)[Erantzun]
Iruzkina: @Theklan: Ez naiz testuaren mamira edo formara sartu; oso landua dirudi, dudarik ez, baina arazo hauek ikusi dizkiot hasi aurretik, eta aipatu nahi ditut ezer baino lehen. Txertoekiko_aurkakotasunari_aurre_egiteko_moduak aktibismo ekintza bat da argi eta garbi eta ez da neutrala. Orain arte ez dut uste inoiz ikusi dudanik, ezta nazien inguruko artikulu batean ("Nola borrokatu naziak" edo holako zeozer); WPko artikuluak ez dira preskribatzaileak, deskribatzaileak baizik, non eta ez den (salbuespena eginez guk hala erabaki genuelako) osasuneko artikulu batzuetan (suizidioa eta abar) laguntzarako telefono bat jartzea, txapel esteka bat artikulu hasieran.
Beste arazo bat ere badu, orain bai, mamiari erreparatuz, azaletik bada ere, arreta deitu didalako: irabazi ekonomikoak. Txertoen inguruko auzi handi bat nazioarteko korporazioen interbentzioa da, oso interes sare konplexuak, eta milioiak daudela jokoan. Ez dago dudarik konpainia gehienek dirutzak egiten dituztela, askotan (edo gehienetan) diru publikoaz. Aldiz, puntu horretan ez da gai hori ia ukitzen.
"Norbanakoen askatasuna" atalak ez ditu garatzen norbanakoen askatasuna aldarrikatzen dutenen argudioen zati bat, nahitaezkotasuna planteatzearen arriskuak, estatuaren interbentzioaz pertsonen gainean... argudio horiek aipatu behintzat egiten dira, eta hemen ez dira garatzen. -Iñaki LL (eztabaida) 23:41, 7 maiatza 2021 (CEST)[Erantzun]
Bigarren zatian ados, argudioak hedatu daitezke, bereziki erlijioaren zatian (frantsesez askoz hedatuagoa dago). Interes ekonomikoak eta askatasun indibidualak aipatzen dira, atal bana daukate, baina nahi baduzu gehiago ere hedatu daiteke ete. Hala ere, "Txertoekiko aurkakotasunari aurre egiteko moduak" ikertutako gai bat da, eta Munduko Osasun Erakundeak lantzen duen gai bat. Hau da, "Berotze globala" artikuluan "Neurriak eta Irtenbideak" atala dugun bezala, hemen ere aurkakotasun horri (osasun publikoko arazo izendatu dagoena nazioarte mailan) nola aurre egin agertzen da, eta horren inguruan egin diren ikerketak. Theklan (eztabaida) 23:51, 8 maiatza 2021 (CEST)[Erantzun]
  1.  Aurka. Goaian aipatu problemak konpontzen ez diren bitartean. -Iñaki LL (eztabaida) 23:41, 8 maiatza 2021 (CEST)[Erantzun]

Emaitza aldatu

Txertoekiko aurkakotasuna artikulua kalitatezko artikulu izateko proposatu zenez eta bere bozketa epea amaitu denez, Euskarazko Wikipediako lankideek bere garaian onartu zituzten irizpideei jarraituz, azken emaitza ondorengo hau da: 4 boto alde, 1 boto aurka, 0 boto neutral eta 0 boto baliogabe.
Beraz, artikulua nabarmen gisa ez onartzea erabaki da.