Whakaari/White uhartea
Whakaari/White uhartea (maorieraz faˈkaːɾi ahoskatua), normalean White uhartea edo Whakaari deitua, Zeelanda Berriako andesitazko geruza-sumendia da, Ipar uhartetik 48 kilometrotara dagoena.[1][2] Taupō eskualde bolkanikoaren zati da, jarduera bolkaniko handiko eskualde bat, hegoaldean Ruapehutik, Taupō eta Rotorua barrutien bidez, Whakaariraino hedatzen dena. Gertuen dauden hiriak Whakatane eta Tauranga dira.
Whakaari/White uhartea | |
---|---|
Datu orokorrak | |
Garaiera | 321 m |
Prominentzia | 321 m |
Geografia | |
![]() ![]() | |
Koordenatuak | 37°31′12″S 177°10′57″E / 37.52°S 177.1825°E37°31′12″S 177°10′57″E / 37.52°S 177.1825°E |
UTC ordua | UTC+12:00 |
Estatua | ![]() |
Region of New Zealand | Bay of Plenty eskualdea |
Ur-gorputza | Bay of Plenty eskualdea |
Leku geografikoa | Zeelanda Berria |
Mendizaletasuna |
Uhartearen maorierazko toponimo osoa Te Puia edo Whakaari da, euskaraz "sumendi dramatikoa" esan nahi duena. James Cook kapitainak 1769ko urriaren 1ean White (euskaraz: «zuri») izendatu zuen, beharbada zerion lurrun zuriagatik. Baina, beharbada, behin uhartea estali zuten guano-biltegiegatik ere izan liteke.[3]
Uhartea zirkularra da ia, 2 kilometroko diametrokoa, eta itsas mailatik 321 metroko altuerara igotzen da. Hala ere, hau itsaspeko mendi askoz handiago baten tontorra besterik ez da, 1600 m inguruko itsas hondotik.
2019ko abenduaren 9an, uhartea bisitatzen ari ziren turisten artean hainbat hildako eta zauritu eragin zituen erupzioa gertatu zen.[4]
ErreferentziakAldatu
- ↑ http://www.stuff.co.nz/science/7425606/Visitors-warned-off-erupting-volcano
- ↑ http://www.nzherald.co.nz/nz/news/article.cfm?c_id=1&objectid=10825800
- ↑ Scheffel, Richard L; Wernert, Susan J.. (1980). Reader's Digest natural wonders of the world. Reader's Digest Association ISBN 0-89577-087-3. OCLC .7274806.
- ↑ https://www.elmundo.es/internacional/2019/12/09/5dede725fdddff23358b458e.html
Kanpo estekakAldatu
Artikulu hau Zeelanda Berriko geografiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |