Ruapehu (ingelesez ˈruːəˌpeɪhuː eta maorieraz ˈɾʉaˌpɛhʉ ahoskatua) Zeelanda Berriako andesitazko geruza-sumendi aktiboa da, Ipar uhartean dagoena. Gainera, uharte horretako mendirik garaiena da, eta tontor nagusiak (Tahurangi izenekoa) 2.797 metroko altuera du,[1] Te Heuheu (2.755 m) eta Paretetaitonga (2.751 m) bigarren mailako bi tontorrekin. Ohakunetik 23 kilometro ipar-ekialdera eta Taupō aintzirako hegoaldeko kostaldetik 40 kilometro hego-mendebaldera dago, Tongariro Parke Nazionalaren barruan.

Ruapehu
Ruapehu Dawn n.jpg
Datu orokorrak
Mendirik altuenaTahurangi (en) Itzuli
Garaiera2.797 m
Prominentzia2.797 m
Geografia
Koordenatuak39°17′S 175°34′E / 39.28°S 175.57°E / -39.28; 175.5739°17′S 175°34′E / 39.28°S 175.57°E / -39.28; 175.57
MendikateaNorth Island Volcanic Plateau (en) Itzuli
Region of New ZealandManawatu-Wanganui eskualdea
District of New ZealandRuapehu District
Leku geografikoaIpar uhartea
Mendizaletasuna
Lehen igoera1879

Erupzioen ondorioz, sumendiak laku bat dauka bere kraterrean. Bere hegaletan, Ipar Uharteko glaziar eta eski-pista handienak daude.

Lehen erupzioa duela 250.000 urte gertatu zen gutxienez. Bere historian, erupzio handiak berrogeita hamar urte inguruko aldearekin gertatu dira, 1895, 1945 eta 1995/96 urteetan.[2]

KlimaAldatu

      Datu klimatikoak (Iwikau (eski-estazioa), 1.626 m.)      
 Hila   Urt   Ots   Mar   Api   Mai   Eka   Uzt   Abu   Ira   Urr   Aza   Abe   Urtekoa 
Batez besteko tenperatura maximoa (°C) 16.6 16.5 14.8 11.7 8.7 6.0 5.1 5.8 8.0 9.8 12.2 14.4 10.8
Batez besteko tenperatura (ºC) 11.9 12.0 10.4 7.7 5.2 2.9 1.9 2.2 4.0 5.5 7.6 10.0 6.8
Batez besteko tenperatura minimoa (°C) 8.1 8.3 6.9 4.7 2.8 0.7 -0.4 -0.3 1.1 2.5 4.0 6.6 3.8
Euria (mm) 154 129 120 141 162 164 173 182 191 211 191 190 2,008
Euri egunak (≥ 1.0 mm) 12 10 10 11 12 12 13 14 14 15 13 14 150
Hezetasuna (%) 77 79 80 86 89 92 89 88 87 85 81 82 85
Iturria: Climate-data.org[3]

ZinemaAldatu

Ruapehu mendiaren magaletan filmatu zituzten Peter Jacksonek zuzendutako The Lord of the Rings trilogia zinematografikoaren Emyn Muil filmeko eszenak. Mordor eta Orodruingo eszenak ere bertan grabatu zituzten.[4] Erebor, Mendi Bakartia, ere irudikatu zuen The Hobbit saileko filmetan.

ErreferentziakAldatu

  1. (Ingelesez) GNS Science. Volcano Fact Sheet: Ruapehu Volcano. .
  2. (Ingelesez) New Zealand Department of Conservation. Central North Island Volcanoes. .
  3. (Ingelesez) Climate-data.org – Climate Data for Cities Worldwide. .
  4. Sibley, Brian. (2002). The Making of the Movie Trilogy The Lord of the Rings. Houghton Mifflin.

Kanpo estekakAldatu

  Artikulu hau Zeelanda Berriko geografiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.