Metadatuak (greziarretik μετα, meta, haratago eta latinetik datum, ematen dena) datuei buruzko datuak dira, datuen izaera edo kokapenari buruzko informazioa ematen dutenak. Adibidez, liburutegi batean liburuen katalogoa osatzen duten fitxetan agertzen den informazioa metadatuak dira.

Hitzaren jatorria aztertzean, “Metadatu” terminoaren esanahia “datuetatik haratago” dagoena dela esan daiteke. Helburu zehatz bat dute: informazioa era egokian ulertu, bilatu, aukeratu eta bilatzeko lagungarriak izatea[1].

MotakAldatu

Bost metadatu mota daude:

  • Administratiboak: Informazio errekurtsoen gestio eta administrazioan erabiltzen dira.
  • Deskriptiboak: Informazio errekurtsoak errepresentatzeko erabiltzen dira.
  • Zaintzakoak: Informazio errekurstoak babesteko erabiltzen dira
  • Teknikoak: Sistemen funtzionamenduari edo metadatuen portaerari buruzkoak.
  • Erabilerakoak: Informazio-baliabideekin egiten den erabilera mailari eta motari buruzkoak

SailkapenaAldatu

Metadatuak hiru irizpideren bidez klasifikatzen dira:

EdukiaAldatu

Metadatuak edukiaren arabera zatitzea da ohikoena. Baliabide bera deskribatzen duten metadatuak eta baliabidearen edukia deskribatzen dutenak bereiz daitezke. Bi talde horiek gehiagotan zatitu daitezke, adibidez, edukiaren zentzua deskribatzen duten metadatuak eta edukiaren egitura deskribatzen dutenak edo baliabidea bera deskribatzen dutenak eta baliabidearen bizi-zikloa deskribatzen dutenak bereizteko.

AldakortasunaAldatu

Aldakortasunaren arabera, metadatu aldaezinak eta aldagarriak bereiz daitezke. Aldaezinak ez dira aldatzen, ez du axola baliabidearen zein zati ikusten den, adibidez fitxategi baten izena. Aldagarriak zatika aldatzen dira, adibidez bideo baten edukia.

FuntzioaAldatu

Datuak funtzioen hiru geruzetako baten zati izan daitezke: subsinbolikoak, sinbolikoak eta logikoak. Datu azpisinbolikoek ez dute esanahiari buruzko informaziorik. Sinbolikoek datu subsinbolikoak deskribatzen dituzte, hau da, zentzua gehitzen dute. Datu logikoek datu sinbolikoak ondorio logikoak ondorioztatzeko nola erabil daitezkeen deskribatzen dute, hau da, ulermena gehitzen dute.

HelburuakAldatu

Metadatuen erabilerarik ohikoena bilatzaileentzako kontsultak fintzea da. Informazio gehigarria erabiliz, emaitzak zehatzagoak dira, eta erabiltzaileak eskuzko filtrazio osagarriak aurrezten ditu.

Tarte semantikoak arazoa sortzen du: erabiltzaileak eta ordenagailuak ez dute elkar ulertzen, azken horrek ez duelako ulertzen datuen esanahia. Baliteke metadatuek komunikazioa ahalbidetzea, datuak nola erlazionatuta dauden adieraziz. Horregatik, ezagutzaren irudikapenak metadatuak erabiltzen ditu informazioak kategorizatzeko. Ideia berak adimen artifiziala errazten du, ondorioak automatikoki ateratzen baititu.

Metadatuek lan-fluxua errazten dute, datuak formatu batetik bestera automatikoki bihurtuz. Horretarako, beharrezkoa da metadatuek datuen edukia eta egitura deskribatzea.

Metadatu batzuek datu-konpresio eraginkorragoa ahalbidetzen dute. Adibidez, bideo batean softwareak hondoko lehen planoa bereizten baldin badaki, konpresio-algoritmo desberdinak erabil ditzake eta, horrela, konpresio-kuota hobetu.

Aplikazioaren beste ideia bat datuen aurkezpen aldakorra da. Xehetasun garrantzitsuenak adierazten dituzten metadatuak badaude, programa batek aurkezteko modurik egokiena aukera dezake. Adibidez, telefono mugikor batek irudi batean pertsona bat non dagoen badaki, pantailako neurrietara murrizteko aukera du. Era berean, nabigatzaile batek bere erabiltzaile itsuari diagrama bat ukimen edo irakurrita aurkeztea erabaki dezake.

Non aurkitu daitezke metadatuakAldatu

Dokumentuak deskribatzeko estandarrakAldatu

Dokumentuak deskribatzeko estandar ohikoenak hauek dira:

ISBD (International Standard Bibliographic Description)Aldatu

Liburutegietako bildumak osa ditzaketen baliabide argitaratuen elementu ohikoenak deskribatzeko eta identifikatzeko baldintzak zehazten dituen araua da.

liburu bat aurkitzeko erabiltzen diren baliabideetako bat deskribapen bibliografikoa da. Bertan zenbait metadatu aurkitu daitezke adibidez:  D.L. SS. 804-2002   ISBN 84-95589-44-3

Sailkapen kodea ere izaten da errazago aurkitzeko

RDA (Resource Description and Access)Aldatu

Liburutegietan, dokumentazio-zentroetan eta museoetan erabiltzen da, adibidez. RDA, Anglo-Amerikako Katalogazio Arauen Bigarren Edizioko (AACR2) oinordekoa da, liburutegi anglosaxoientzat 1978tik indarrean dagoen estandarra.

RDA, katalogo berri bat da da. Hau aurreko modeloak gainditzeko izan zen sortua. Gainera guztiz lotuta dago internetekin, Linked Data eta web semantikoa dituelarik.

IIM (Information Interchange Model)[2]Aldatu

IPTC-ek (International Press Telecommunications Council) sortua, informazio trukaketak errazteko da.

Argazkien kasuan dokumentaziorako interesa duten metadatuak hauek dira:

  • Edukiari buruz: titularra, argazki-oina, kategoria, kategoria osagarria eta gako-hitzak.
  • Lokatiboak: hiria, probintzia-estatua, herrialdearen kodigoa, herrialdearen izena eta data.
  • Ardura: egilea eta agentzia

DC (Dublin Core Metadata System)[3]Aldatu

Dublin Core Metadata System-a, Online Computer Library Center enpresak sortu zuen 2009. urtean. Sistema hau, metadatuen dokumentuak deskribatzeko estandarren barnean sartzen da.

Oso erabilia da Liburutegi digitaletan eta oro har interneten. Estandarr honen helburua, teknologia inteligenteen irakurketa arina eta erraza da, (bilatzaileak, datu base handiak…).

ISO arauen barnean egiaztatzen du sistema hau.

Ezaugarri nagusiak:Aldatu
  • Dokumentu elektronikoen oinarrizko elementuak deskribatzen ditu, hauen berreskurapena errazteko eta teknologia inteligenteak errazago irakurtzeko.
  • 15 etiketa ditu, bat ere ez da derrigorrezkoa, errepikatu daitezke eta ordenak ez du importa.
  • 3 zatitan banatuta: Edukia (Dokumentua), Jabetza intelektuala (Egilea), instanziazioa (Mota)

Kanpo estekakAldatu


  1. «RDF and Metadata» www.xml.com . Noiz kontsultatua: 2020-05-11.
  2. (Ingelesez) Home Page - IPTC. . Noiz kontsultatua: 2020-05-11.
  3. «DCMI: Home» www.dublincore.org . Noiz kontsultatua: 2020-05-11.