Vlora kargaontzi bat izan zen. 1960an eraiki zuten Anconako ontzioletan, eta 1995ean desguazatu zuten Turkian[1]. Ezaguna da, berak eraman zituelako milaka eta milaka albaniar Italiara. Gaur eguneko datuen arabera, ezaguna egin zuen bidaialdi bakarrean 10.000-20.000 bidaiari inguru eraman zituela uste da.

Vlora kargaontziko errefuxiatuak Bariko portuan 1991eko abuztuaren 8an.

Barirako bidaia (1991)

aldatu

Testuingurua

aldatu

Albanian Enver Hoxharen sozialismoa erori joan zen Ramiz Alia oinordekoaren eskutik, 1990eko hamarkada hasieran. Sobietar Batasunean Glasnost eta Perestroikaren garaiak ziren. 1989ko iraultzek ez zuten eragin handia izan Albanian baina Sobietar Batasunaren desegitearen ondorioz, albaniarrek eragin nabaria jazo zuten. Lehen hauteskundeak 1992. urtean ospatu ziren, baina trantsizio garai hura ez zen batere erraza izan, eta sistema komunista kolapsatu egin zen. Albania gerra zibil baten atarian izan zen 1997an[1].

Ontziratzea (abuztuak 7)

aldatu

1990eko hamarkadan milaka albaniarrek alde egin zuten sorterritik etorkizun hobe baten bila eta horrek Vloraren okupazioa eragin zuen. Milaka lagun joan ziren Durreseko portura itsasontzira igo eta alde egiteko asmoz. Barkura igo zirenak 10.000 eta 20.000 tartean izan zirela uste da[1].

Itsasoan (abuztuak 8)

aldatu

Itsasontziari ez zizkioten egin oraindik behar zituen konponketa guztiak, eta hala eta guztiz ere, portutik Itsaso Adriatikora atera behar izan zen, milaka eta milaka lagun zeramatzala. 55 mila nautiko egin zituzten 36 ordutan, eta Bari hiri italiarrera iritsi ziren[1].

Denborarekin, baldintza ezberdinekin gehienak Albaniara deportatu zituzten.

Erreferentziak

aldatu
  1. a b c d Ordoki, Zuhaitz. (2017-02-19). «Vlora kargaontziaren historia» Zuzeu CC-BY-SA lizentzia.

Kanpo estekak

aldatu