Vladislav Larin
Vladislav Vladimirovitx Larin (errusieraz: Владислав Владимирович Ларин, vɫədʲɪˈsɫaf ˈɫarʲɪn ahoskatua; 1995eko urriaren 7a -) Errusiako taekwondolaria da, Munduko eta Europako txapelduna eta bost aldiz Sari Nagusiko serieen irabazlea.[1]
Vladislav Larin | |
---|---|
![]() | |
Bizitza | |
Jaiotza | Kotkatjärvi (en) ![]() |
Herrialdea | ![]() |
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | errusiera |
Jarduerak | |
Jarduerak | taekwondolaria |
Jasotako sariak | ikusi
|
![]() ![]() |
Tokioko 2020ko Udako Olinpiar Jokoetan esku hartu, eta urrezko domina lortu zuen +80[2] kiloko sailean. Bakun jokatutako Europako 2015eko jokoetan zilarrezko domina lortu zuen +80 kiloko sailean.
2015 eta 2019 artean, hiru domina lortu zituen Taekwondoko Mundu Txapelketan, eta, 2016 eta 2019 artean, Taekwondoko Europako Txapelketan hiru domina.[3]
Bizitza goiztiarra
aldatuVladislav Larin 1995eko urriaren 7an jaio zen Kareliako Kotkozero herrian. Bost urte zituela, bere familia Petrozavodskera joan zen bizitzera, Kareliako hiriburura. 5 urte zituela, eskuko lesio luze bat jaso aurretik, gimnasia artistikoa landu zuen, eta bertan behera uztea eskatu zuen. 2002an taekwondora aldatu zen, Petrozavodsk Estatuko Unibertsitateko Kultura Fisikoko, Kiroletako eta Turismoko Institutura joan, eta ikasketak amaitu zituen; bertan taekwondoa praktikatzen zuen.[4]
Bizitza pertsonala
aldatu2020ko abuztuaren 16an, bederatzi aldiz taekwondo-poomseko Errusiako txapeldun izandako Anastasia Karnovitx errusiarrarekin ezkondu zen[5]. Haien ezkontza Karelian izan zen.[6]
Nazioarteko emaitzak
aldatuUdako Olinpiar Jokoak | |||
---|---|---|---|
Urtea | Lekua | Domina | Kategoria |
2020 | Tokio (Japonia) | +80 kg | |
Munduko Taekwondo Txapelketa | |||
Urtea | Lekua | Domina | Kategoria |
2015 | Txeliabinsk (Errusia) | –87 kg | |
2017 | Muju (Hego Korea) | –87 kg | |
2019 | Manchester (Erresuma Batua) | –87 kg | |
Europar Jokoak | |||
Urtea | Lekua | Domina | Kategoria |
2015 | Baku (Azerbaijan) | +80 kg | |
Europako Txapelketa | |||
Urtea | Lekua | Domina | Kategoria |
2016 | Montreux (Suiza) | –87 kg | |
2018 | Kazan (Errusia) | –87 kg | |
2021 | Sofia (Bulgaria) | +87 kg |
Erreferentziak
aldatu- ↑ "Larin, Vladislav" TaekwondoData
- ↑ Vladislav Larin Olympedia
- ↑ "Vladislav Larin TaekwondoData.com-en. (Ingelesez)
- ↑ https://rus.team/people/larin-vladislav-vladimirovich (Errusieraz)
- ↑ (Errusieraz) «Ларин, Владислав Владимирович» ТАСС (Noiz kontsultatua: 2021-08-04).
- ↑ https://stolicaonego.ru/news/chempion-mira-po-thekvondo-iz-karelii-vladislav-larin-zhenilsja-foto/ (Errusieraz)