Vladimir Propp
![]() |
Artikulu edo atal hau ez dator bat formatu hitzarmenekin. |
Vladimir Jakovlevitx Propp (San Petersburgo, 1895ko apirilaren 29agreg. /apirilaren 17ajul. - Leningrado, 1970eko abuztuaren 22a) eruditu sobietarra izan zen eta ipuin errusiar ospetsuen oinarrizko osagaiak identifikatu eta analizatu egin zituen, besteak beste.
Vladimir Propp | |
---|---|
![]() | |
Bizitza | |
Jaiotza | San Petersburgo, 1895 |
Herrialdea | ![]() ![]() |
Heriotza | San Petersburgo, 1970eko abuztuaren 22a (74/75 urte) |
Hezkuntza | |
Heziketa | San Petersburgoko Estatu-Unibertsitatea |
Hezkuntza-maila | Doctor of Sciences in Philology (en) ![]() |
Doktorego ikaslea(k) | Leo Klejn (en) ![]() Nikolay Butinov (en) ![]() M. P. Cherednikova (en) ![]() Mikhail Shakhnovich (en) ![]() Julia Abramovna Dobrovol'skaja (en) ![]() |
Hizkuntzak | errusiera alemana |
Jarduerak | |
Jarduerak | antropologoa, hizkuntzalaria, idazlea, unibertsitateko irakaslea, literatura-kritikaria, literatura historialaria eta filologoa |
Enplegatzailea(k) | San Petersburgoko Estatu-Unibertsitatea (1932 - 1970) |
Lan nabarmenak | Morphology of the Folk Tale (en) ![]() |
Jasotako sariak |
Bere Ipuinen morfologia 1928an argitaratu egin zen errusieraz, baina Literaturaren teoriaren historian bere biziko garrantzia izango zuen liburu hori nahiko ezezaguna izan zen Mendebaldean, ingelesez itzulpena, Morphology of the Folktale, 1928an argitaratu zuten arte.
Vladimir Proppek Errusiako hainbat Ipuin herrikoi analizatu zituen, maitagarrien ipuinak batez ere, eta ipuinetan behin eta berriro errepikatzen ziren hainbat elementu aurkitu zituen. Errepikatzen ziren elementu horiek egitura jakin bat ematen zieten narrazio herrikoi guztiei. Behin eta berriro tradiziozko ipuinetan topa daitezkeen elementuei “Vladímir Proppen funtzioak” izena ematen zaie gaur egun.
Proppek Errusiako ipuinak aztertu bazituen ere, ikusi da munduko beste tradiziozko ipuinetan ere kontuak oso antzekoak direla.
31 elementu errepikakor antzeman daitezke maitagarrien ipuin herrikoietan. Elementu guztiak ipuin guztietan agertzen ez diren arren, bere oinarri-oinarrizko funtzioak ipuin gehienetan antzeman daitezke eta, kasu askotan, elementuen ordena berdina edo oso antzekoa izaten da.
Proppen teoria ipuinen morfologiaren egituraren analisian oinarritzen da. Bere ikasketaren aurreko sailkapenak kritikatzen du. Proppek, bere sailkapena egiterakoan, gutxi gorabehera 100 ipuinen analisia egin zuen eta bertan behin eta berriro agertzen ziren elementuen multzo bat aurkitu zuen. Horiek dira Proppen funtzioak.
Proppen funtzioakAldatu
31 osagai antzeman zituen Proppek Errusiako tradiziozko ipuinetan. 31 osagaiak Errusiako tradiziozko maitagarrien istorioetan antzeman zituen.
Nahiz eta ipuin guztietan osagai guztiak agertu ez, oinarrizko funtzio batzuk beti aurki daitezke. Errusiatik kanpo antzeko azterketak egin denean osagai batzuk nazioartekoak direla ikusi da.
Tradiziozko errusiar ipuinetan antzematen diren osagaiakAldatu
- 1) Urruntzea. Familiako kide bat urruntzen da.
- 2) Debekua. Heroiari zerbait debekatzen diote.
- 3) Arau-urratzea. Araua, legea, ohitura urratzen da, hausten da.
- 4) Ezaguera. Antagonistak kontaktuan jartzen da heroiarekin, protagonistarekin.
- 5) Informazioa. Antagonistak biktimari buruzko informazioa lortzen du.
- 6) Engainua. Antagonistak heroia engainatzen du heroiaren ondasunak bereganatzeko, heroia bera bereganatzeko.
- 7) Konplizitatea. Biktima engainatuta izaten da eta erasotzaileari laguntzen dio bere atsekabean.
- 8) Gaiztakeria. Antagonistak familiako kide bati kalte egiten dio.
- 9) Bitartekoa. Egindako kaltea publikoa egiten da. Heroiari eskaera bat egiten zaio eta alde egiteko eskatu edo alde egitera behartzen dute.
- 10) Onarpena. Heroiak alde egitea, partitzea erabakitzen du.
- 11) Abiatzea. Heroiak alde egiten du.
- 12) Proba. Emaile batek heroiari proba bat egiten dio, non laguntza magiko baterako prestatzen dio.
- 13) Heroiaren erreakzioa. Heroiak gainditzen edo huts egiten du jarritako proba horretan.
- 14) Oparia. Heroia objektu magiko bat jasotzen du.
- 15) Bidaia. Heroia beste erreinu batera eramaten dute eta bertan heroia bilatzen dagoen objektua topatzen da.
- 16) Borroka. Heroiak eta bere antagonistak elkarren aurka borrokatzen dute.
- 17) Marka. Heroia markatuta geratzen da.
- 18) Garaipena. Heroiak antagonistari lehia irabazten dio.
- 19) Zuzenketa. Hasierako gaiztakeria konpontzen da.
- 20) Itzultzea. Heroia etxera itzultzen da.
- 21) Jazarpena. Heroiari jarraitzen diote.
- 22) Sorospena. Heroiari laguntzen diote.
- 23) Nortasuna. ezkutatuz itzuli. Heroia bere etxera edo beste leku batera itzultzen da bere nortasuna ezkutatuz.
- 24) Papera egin. Heroi faltsu bat berarenak ez diren lorpenak bereganatzen ditu.
- 25) Zeregin zaila. Heroiari zeregin oso zail bat proposatzen zaio.
- 26) Betebeharra. Heroia betebehar zaila burutzen du.
- 27) Ezagutza. Heroia ezagutu dute.
- 28) Benetako nortasuna ezagutu. Faltsua, gezurtia, ebidentzian geratzen da.
- 29) Itxuraldatzea. Heroia itxuraz aldatzen da.
- 30) Zigorra. Antagonistak zigortua izaten dira.
- 31) Ezkontza. Heroia ezkontzen da eta tronura igotzen da.
Tradiziozko errusiar ipuinetan antzematen diren zazpi esferakAldatu
Funtzio edo osagai hauetan 7 aktante agertzen dira:
- 1) Erasotzailea.
- 2) Emailea. Objektu magikoa ematen dio heroiari.
- 3) Osagarria. Heroia laguntzen duena.
- 4) Printzesa eta bere aita.
- 5) Agindu-emailea.
- 6) Heroia.
- 7) Antagonista.
LanakAldatu
Vladimir Jakovlevitx Proppen lana, jatorriz errusieraz idatzita, batez ere ingelesezko itzulpenengandik ailegatu zaigu. Horra itzulpen ezagunenak:
- Morphology of the tale, Leningrado. 1928.
- Historical Roots of the wonder tale , Leningrado. 1946.
- Russian Epic Song , Leningrado. 1955–1958.
- Popular Lyric Songs, Leningrado. 1961.
- Russian Agrarian Feasts, Leningrado. 1963.
Argitaratutako artiluluen artean, hauek izango dira itzal handiena lortu zutenak (jatorriz errusieraz):
- "The Magical Tree on the tomb".
- "Wonderful Childbirth".
- "Ritual Laughter in folklore".
- "Oedipus in the light of folklore" in Folklore and Reality, Leningrado. 1976.
Vladimir Propp hil eta gero bi liburu hauek argitaratu ziren:
- Problems of comedy and laughter, Leningrado. 1983. (Amaitu gabe zegoen lana, hala eta guztiz ere argitaratu zuten).
- The Russian Folktale, Leningrado. 1984. Leningradoko Unibertsitatean emandako ikastaro baten apunteekin osatutako lana.