Vladimir II.a Monomako

Vladimir II. Monomako» orritik birbideratua)

Vladimir II.a Monomako (errusieraz: Влади́мир II Все́володович Монома́хtranslit.: Vladimir II Vsevolodovitx Monomaj; * 10531125eko maiatzaren 19a) ekialdeko eslaviar agintaria izan zen, Kieveko Printze Handi tituluaren jabea.

Vladimir II.a Monomako

Txernigoveko printzea



Kieveko printzea

Bizitza
JaiotzaPereiaslav (en) Itzuli, 1053
HerrialdeaKieveko Rusa
Lehen hizkuntzaAntzinako ekialdeko eslaviera
HeriotzaKiev1125eko maiatzaren 19a (71/72 urte)
Hobiratze lekuaSanta Sofia katedrala
Familia
AitaVsevolod I of Kiev
AmaMonomahinya
Ezkontidea(k)Eufimia (en) Itzuli
Gytha of Wessex (en) Itzuli  (1074 -
Seme-alabak
Anai-arrebak
LeinuaRurik leinua
Hezkuntza
HizkuntzakAntzinako ekialdeko eslaviera
Jarduerak
Jarduerakidazlea, buruzagi militarra eta politikaria
Sinesmenak eta ideologia
Erlijioakristautasun ortodoxoa
Eliza ortodoxoa

Biografia aldatu

Vladimir 1053an jaio zen. Kieveko Vsevolod I.aren semea, bere lehengusu Sviatopolk II.aren ondorengotzan hartu zuen Kieveko Printze Handi titulua, 1113an. Jada hirurogei urte zituen tronura igo zenean, baina hala ere bere erresumari ospea itzuli zion eta eta barne arazoak konpontzen jakin zuen fakzio desberdinak anaituz. Kiev eta Novgoroden Vladimirren boterea eztabaidaezina izan zen, eta bigarren mailako hainbat printzerritan piztutako altxamenduak garaitzea lortu zuen, Tmutarakaingo printzerria kumandarrek konkistatu bazuten ere. Guztiarekin, haiekin zuen muga finkatzea lortu zuen izandako arazoak saihesteko. [1]

"Irakaspen"(Pouchénie Vladímira Monomaja) bat idatzi zuen, bere seme-alabei eskainia, eslaviar literaturako lehen lanetariko bat. Printzeei Ispilu edo Irakaspen bat zuen barne, garaiko literaturan nahiko ohikoa den generoa.[1] Testamentu moral bat da, non Monomakok printze baten betebeharrak azaldu eta  duke baten printzipio moralak definitzen baititu, bere bizitza adibide gisa jartzearekin batera.

Honetaz gain, Vladimirrek antolatzaile eta administratzaile aparta izateagatik lortu zuen izen ona. 1108an Vladimir hiri gotortua sortu zuen Kliazma ibai ertzean,[2] belaunaldi baten buruan Ruseko hiriburu bilakatuko zena.

Honetaz guztiaz gain, Vladimir gerlari eta negoziatzaile ona izan zen. Errege izendatua izan baino lehen ere, paper garrantzitsua bete zuen mugako estepa defenditzeko printzeen artean egin ziren bileretan, (1097-1100), haien arteko ika-mikei amaiera emanez (1103). 1111n Salnitsako gudua zuzendu zuen kumandarren kontra. Bere erregetzan zehar, kanpainak egiten jarraitu zuen, LivoniaFinlandia eta beste herrialde batzuen aurka. 1125eko maiatzaren 25ena hil zen, Kieven.

Kremlingo armategian Monomakoren txanoa kontserbatzen da. Kondairaren arabera, Konstantino Monomako enperadore bizantziarrak oparitu zion Vladimirri.

Ezkontzak eta ondorengotza aldatu

Ingalaterrako Harold II.aren alaba Gytharekin ondorengo semeak izan zituen:

Emazte bizantziar ezezagun batekin izandako ezkontzatik:

Familia aldatu

Erreferentziak aldatu

  1. a b Carsten Goehrhe, Manfred Hellmann, Richard Lorenz, Peter Scheibert.
  2. Op. Cit; 56. orr.