Vitelio
Artikulu honek erreferentziak behar ditu. Hemen erreferentzia egiaztagarriak gehituz lagun dezakezu. |
Aulo Vitelio Germaniko (latinez: Aulus Vitellius Germanicus; Erroma, 15eko irailaren 24a - ib., 69ko abenduaren 22a) Lau enperadoretako urtean hirugarren enperadorea izan zen, apirilaren 17tik hil zen arte.
Vitelio | |||||||
---|---|---|---|---|---|---|---|
![]() | |||||||
69ko apirilaren 17a - 69ko abenduaren 20a ← Oton - Vespasiano →
| |||||||
Bizitza | |||||||
Jaiotza | Nuceria (en) ![]() | ||||||
Herrialdea | ![]() | ||||||
Heriotza | Erroma, 69ko abenduaren 22a (54 urte) | ||||||
Heriotza modua | giza hilketa: summary execution (en) ![]() | ||||||
Familia | |||||||
Aita | Luzio Vitelio | ||||||
Ama | Sextilia | ||||||
Ezkontidea(k) | Petronia (en) ![]() Galeria Fundana (en) ![]() | ||||||
Seme-alabak | ikusi
| ||||||
Haurrideak | ikusi
| ||||||
Jarduerak | |||||||
Jarduerak | politikaria eta militarra | ||||||
Sinesmenak eta ideologia | |||||||
Erlijioa | Antzinako Erromako erlijioa | ||||||
![]() ![]() |
Vitelio 48an kontsula izan zen, eta 60an Afrikako prokontsula ere izan omen zen. 68an, Galbak, denon harridurako, Germania Beherrea probintziako armadaren buruan kokatu zuen. Berehala ospe handia eskuratu zuen beheko ofizialen eta soldaduen artean, haren eskuzabalarengatik eta permitibitatearengatik, zeinek, azkenean, diziplina suntsitu zuten.
Vitelio bera alferra eta apetatsua zen, konspiratu eta zelatatu baino jan eta edan nahiago zituena. Enperadore izendatzea Zezinari eta Valenteri, Rhin ibaiko bi legioen buruei zor zien. Bi gizon hauek matxinada antolatu zuten, eta 69ko hastapenean, soldaduek enperadore aldarrikatu zuten.
Erromako mundu osoak onartu ez bazuen ere, Senatuak ohiko ohore inperialak eman zizkion Vitelioren armada garaitutakoan. Izendatze jaietan, kaosa eta triskantza nagusitu ziren Erroman. Dalmazia eta Iliriako armadek euren jenerala zen Vespasianoren alde jo zutela jakin zen bezain pronto, Vitelioren jarraitzaile asko desertatu zen.
Vitelio postua uzteko prest agertu arren, Pretoriar Guardiak ez zion laga: Enperadorearen ikurrak Konkordiaren tenplura eramaten ari zela, jauregira bueltarazi zuten. Vespasiano Erroman sartzean, Vitelio ezkutaleku zikin batean sartutakoan hil egin zuten.
Viteliok zuzen gobernatzeko nahia erakutsi zuen. Alabaina Zezina eta Valenteren eskuetan zegoen. Horiek enperadorearen gehiegikeriak bultzatu zituzten euren onura bilatzeko asmo bakarrean.
Viteliok, Germaniako gobernua bere gain hartu baino lehen, zor handia pilatu zuen (bere apustu egiteko ohituraren ondorioz). Enperadore izateak aukera eman zion zor masibo hori kentzeko. Suetoniok esan zuen Viteliok, noizbait maileguren bat eman, zergaren bat eskatu edo emandako ondasun edo zerbitzuengatik beren dirua eskatu ziotenak hil zituela.[1]
Vespasiank Valente jenerala garaitu zuenean, tregua eskaini zion Viteliori, baina Vespasianoren anaia Sabino, eta Quntio Atico kontsulak negoziatzera joan zirenena, hil egin zituzten. Orduan, Vespasianoren armada, ez bera pertsonalki, aurrea egin eta Erroman sartu ziren abenduaren 20an. Vitelio ihes egiten saiatu zen, baina jauregian ezkutatua aurkitu zuten. Harrapatu eta hirian paseatu zuten, jendeak iraindu eta kolpeak ematen zoin bitartean. Azkenena, kako batetik zintzilikatu eta Tiber ibaira bota zuten bere gorpua.[2]