Bumioso

Vimioso» orritik birbideratua)

Bumiosomirandesez— edo VimiosoportugesezPortugalgo ipar-ekialdeko kontzeju mugakidea da, Bragançako Barrutian kokatuta dagoena.

Bumioso
Portugalgo udalerria
Administrazioa
Estatu burujabe Portugal
Portugalgo barrutiaBragantza
Posta kodea5230
Geografia
Koordenatuak41°34′N 6°31′W / 41.57°N 6.52°W / 41.57; -6.52
Map
Azalera482 km²
MugakideakTrabazos, Rábano de Aliste, Alcañices, Bragantza, Macedo de Cavaleiros, Miranda do Douro eta Mogadouro
Demografia
Biztanleria4.669 (2011)
Dentsitatea9,69 bizt/km²
Informazio gehigarria
Telefono aurrizkia273
Ordu eremuaUTC±00:00
cm-vimioso.pt

5.315 biztanle zituen 2001ean. Euretako batzuk miranderaren hiztunak dira, Angueira eta Vilar Seco-ko fregesietan bizi direnak. Caçarelhos-en ere hiztun bakan batzuk daude, azken hamarkadotan herri horretan erabilera orokorra ez bada ere.

Geografia aldatu

 
Vimiosoko eliza.

Iparraldean Alcañices (Zamorako probintzia), ekialdean Miranda do Douro, hegoaldean Mogadouro, mendebaldean Macedo de Cavaleiros eta ipar-mendebaldean Bragança udalerri mugakide ditu.

Bestela, Mirandako goi-ordokian kokatuta dago, "Terra Fria transmontana" izeneko ingurunean, Miranda, Bragança eta Vinhais-ekin batera. Udalerri gorabeheratsua da, Angueira, Maçãs eta Sabor-eko ibar sakonek gurutzatua.

Banaketa administratiboa aldatu

Fregesiak aldatu

  1. Algoso
  2. Angueira
  3. Argozelo
  4. Avelanoso
  5. Caçarelhos
  6. Campo de Víboras
  7. Carção
  8. Matela
  9. Pinelo
  10. Santulhão
  11. Uva
  12. Vale de Frades
  13. Vilar Seco
  14. Vimioso

Demografia aldatu

Biztanleriaren bilakaera (1801-2011)[1]
1801 1849 1900 1930 1960 1981 1991 2001 2011
1 831 5 555 11 086 11 484 12 782 8 500 6 323 5 315 4 669

Ondare arkitektonikoa aldatu

  • Algoso: Solar dos Távoras, gaztelua (XIII. mendea), pelourinho (XVI. mendea), São João eliza eta kapera (XVII. mendea).
  • Angueira: Gago eta Cocoiako kastroak.
  • Argozelo: S. Bartolomeu kapera, Terronha eta Cerro Grandeko kastroak.
  • Caçarelhos: Capela Joanina.
  • Carção: Sabor ibaiaren gaineko zubi erromatarra eta Carçãoko kastroa.
  • Vimioso: Eliza (XVI.-XVII. mendekoa), pelourinho (Ertaroa), Batoqueira eta Vale de S. Migueleko kastroak.

Ikus, gainera aldatu

Erreferentziak aldatu

Kanpo estekak aldatu