Villa Rosalba jauregitxoa

Villa Rosalba jauregitxoa (gaztelaniaz: Palacete Villa Rosalba) Mercosurrek Paraguaiko Asuncion hiriburuan duen eraikinetako bat da. Mercosurreko Berrikuspen Auzitegi Iraunkorraren lehenengo egoitza izan zen. Asunciongo ondare historikotzat hartzen da.

Villa Rosalba jauregitxoa
Kokapena
Estatu burujabe Paraguai
Hiriburu barrutiHiriburu Barrutia
HiriaAsuncion
Arkitektura
EstiloaArkitektura neoklasikoa

Historia aldatu

Villa Rosalba 1919an inauguratu zen José Emilio Pérezen familia-etxea gisa. 1943ko otsailaren 23an Paraguaiko botere betearazleak Gerra eta Marina Ministerioari baimena eman zion eraikina erosteko Indar Armatuen Komandoburuaren egoitza izateko. Horrela izan zen 1987ra arte.

1996 eta 2004 bitartean Paraguaiko Justizia Militarraren Auzitegi Gorenaren egoitza izan zen. 2005eko ekainaren 19an Paraguaiko Errepublikak eta Mercosurrek Berrikuspen Auzitegi Iraunkorraren egoitza bertan ezartzea adostu zuten. 2016an Mercosurreko Berrikuspen Auzitegi Iraunkorrak egoitza utzi zuen eta Asunciongo beste eraikin batean ireki zituen ateak.

Kanpo estekak aldatu