Viktor Amadeo II.a Savoiakoa

Viktor Amadeo II.a Savoiakoa (italieraz: Vittorio Amedeo II di Savoia; Turin, 1666ko maiatzaren 14an - Moncalieri, 1732ko urriaren 31n) 1675-1732 bitartean Savoiako dukea, 1713-1720 bitartean Siziliako erregea eta 1720. urtetik 1732. urtera Sardiniako erregea izan zen.

Viktor Amadeo II.a Savoiakoa

King of Sardinia and Duke of Savoy (en) Itzuli

1720ko otsailaren 20a - 1730eko irailaren 3a

King of Sicily (en) Itzuli

1713 - 1720
Duke of Savoy (en) Itzuli

1675eko ekainaren 12a - 1730eko irailaren 3a
Karlos Emanuel II.a Savoiakoa - Karlos Emanuel III.a Sardiniakoa
monarka

Bizitza
JaiotzaTurin1666ko maiatzaren 14a
Herrialdeaezezaguna
HeriotzaMoncalieri eta Rivoli1732ko urriaren 31 (66 urte)
Hobiratze lekuaBasilica of Superga (en) Itzuli
Heriotza moduaberezko heriotza: istripu zerebrobaskularra
Familia
AitaKarlos Emanuel II.a Savoiakoa
AmaMarie Jeanne of Savoy
Ezkontidea(k)Ana Maria Orléansekoa  (1684ko maiatzaren 6a -
Anna Canalis di Cumiana (en) Itzuli  (1729 -
Bikotekidea(k)
Seme-alabak
LeinuaSavoiako etxea
Hezkuntza
Hizkuntzakfrantsesa
italiera
Jarduerak
Jarduerakpolitikaria
Jasotako sariak
Graduageneralissimo (en) Itzuli
Sinesmenak eta ideologia
Erlijioakatolizismoa

savoia.blastness.com…
Find a Grave: 84592229 Edit the value on Wikidata

Savoiako ohiko politika-moldea aldatu zuen: Espainiaren eta Frantziaren mendekotasunetik irten zen, eta Europako potentzia handien aurrean burujabetzari eusten jakin zuen.

Biografia aldatu

Savoiako Karlos Manuel II.aren eta haren bigarren emazte Maria Joana Savoiakoaren semea izan zen. Bederatzi urte zituela, aita hil zitzaion, eta amak hartu zuen erregeordetza Viktor Amadeo adin-nagusitasunera heldu bitartean. 1684. urtean jabetu zen aginpideaz, eta kanpo-politikagintza malgua bideratu zuen. Urte berean, 18 urte bete baino hilabete batzuk lehenago, Frantziako Luis XIV.a erregearen alaba Ana Maria Orleansekoarekin ezkondu zen.

Augsburgeko Ligan (Aliantza Handia ere deitua) parte hartu zuen Frantziaren aurka, baina frantsesen aurka Staffardako (1690) eta Marsagliako (1693) guduak galdu ondoren, koalizioa bertan behera utzi eta Luis XIV.ari bakea eskatu behar izan zion 1696an. Turingo bakearen ondorioz (1696) berreskuratu zituen Pinerolo eta Cassale, eta alaba Maria Adelaida Borgoinako dukearekin ezkonarazi zuen.

Espainiako Ondorengotza Gerra garaian, Frantziako erregearen alde egin zuen hasieran, baina 1703. urtean Turin berreskuratzen lagundu zion austriar erregegaiaren alde jarri zen. 1706an, bere lehengusu Eugenio Savoiakoak lagunduta, Frantziako armada garaitu zuen Turinen, Piemonte askatu eta Frantzia inbaditu zuen. 1707ko uztailean Toulon setiatu zuen, baina atzera egin behar izan zuen, eta, frantsesek garaitua, Savoia galdu zuen. Jarrera neutrala hartu zuen orduan, eta Utrechteko hitzarmenetan (1713) Milanerriko parte bat, Monferrato eta Sizilia eskuratu zituen (Siziliako errege izendatua izan zen 1713an), eta Savoia berreskuratu. Sizilia, ordea, austriarren mendeko Sardiniaren truke aldatu zuen 1720an.

Harrezkero, Savoiako etxearen mendeko estatuen barne-antolakuntzaz arduratu zen, eta gobernu absolutista ezarri zuen. 1730. urtean, Karlos Manuel semearen eskuetan utzi zuen aginpidea.

Erreferentziak aldatu

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Viktor Amadeo II.a Savoiakoa