Vicente Cutanda

margolari espainiarra

Vicente Cutanda Toraya (Cella, Teruel, 1850-Toledo, 1925) margolari espainiarra izan zen. Aita Vicente Cutanda y Jarauta botanikari ospetsua izan zen. Euskal Herrian bizi izan zen. Bere obra asko errealismo soziala erakusten dute, esaterako Labe Garaiak lantegiaren bizimodua. Bere obraren beste joera margolaritza historikoaren inguruan sortu zuen.[1]

Vicente Cutanda

Bizitza
JaiotzaMadril, 1850
Herrialdea Espainia
HeriotzaToledo, 1925 (74/75 urte)
Familia
AitaVicente Cutanda y Jarauta
Hezkuntza
Hizkuntzakgaztelania
Jarduerak
Jarduerakmargolaria eta marrazkilaria
Lantokia(k)Espainia
Genero artistikoaerretratua

Biografia aldatu

Seme bakarra izan zen baina, hala ere, bere haurtzaroa ez zen erraza izan. Arkitektura ikasketak hasi zituen baina laster utzi zituen, Madrilen margolaritza ikasteko. Bere lehen lanarekin, Un mercado de Ávila, Bosch etxearen erakusketan parte hartu zuen. Joaquín Sorolla eta Mariano Fortuny handiak ezagutu zituen. 1884an Toledoko Langileen Kooperatiba Elkartearen marrazki-irakaslearen lanpostua irabazi zuen. Toledo hiriak bere biografian garrantzi handia izan zuen, bai hiriaren paisaiei esker baita ere han ezagutu zituen pertsoneei esker. Lan finko izan zuenean bere betiko neskalagunarekin ezkondu zen, Luisa Salazar nafarrarekin alegia.

1887an Arte Ederren Erakusketa Nazionalean hirugarren domeina irabazi zuen Salbatzailearen oinetan margolanarekin. Toledoko giroarekin aspertuta Erromako Regio Instituto delle Belle Arteren ikasketa bekaren leihaketara aurkeztu zuen, lehen postua lortuz. Leon III.a aitasantuaren “Rerum novarum” (1891) entziklikak eragin handia izan zuen margolariarengan: une horretan langileen aldeko lanak hasi zituen. 1900. urtean Segovian klaseak eman zituen eta 1903 eta 1904an Logroñoko Arteak eta Lanbideak Eskolaren zuzendaria izan zen. Berriro ere Toledon Arte Industrialen Goi Mailako Eskolaren zuzendaria izan zen.

Euskal Herrian noiz egon zen ez dago oso garbi baina bai behin baino gehiagotan izan zela. Azken buruan emaztea nafarra zen. Bisita Horien adierazlea ere bere margolan ospetsuena da, Langile greba bat Bizkaian izenburukoa, 1892an egina. Lan hori Pradoko museoak erosi zuen.

Teknikak aldatu

Vicente Cutanda teknika desberdinetan espezialista izan zen: arkatzez egindako marrazkiak, grabatuak, olioak, urmargolanak edo akuarelak... Bere nagusitasuna, dena dela, olioaz erakutsi zuen.

Sariak aldatu

Beste artean hauek izan ziren garrantzitsuenak:

  • 1887: Arte Ederren Erakusketa Nazionalean hirugarren domeina, Salbatzailearen oinetan margolanarekin.
  • 1892: Arte Ederren Erakusketa Nazionalaren lehen mailako domeina, Langile greba bat Bizkaian margolanarekin.

Obra aldatu

  • Autorretrato
  • Una huelga de obreros en Vizcaya, 1892, Pradoko museoa
  • Un mercado de Ávila
  • A los pies del Salvador, 1887, Pradoko museoa (Zaragozako museoan utzita)
  • Ensueño / Virgen obrera, 1897, óleo sobre lienzo, Toledo, Santa Cruz museoa
  • Retablo de la crucifixión
  • Hasta la muerte
  • Humanidad
  • Toledano
  • Lagarterana
  • Responso del mar
  • Epílogo, 1895, Pradoko museoa (A Coruñako Arte Ederren museoan utzita)
  • Alegría y amargura
  • Regreso de Cuba
  • Soldados de paz
  • Niñas atravesando un puente
  • Niños jugando en el jardín
  • El puente de Toledo de Madrid
  • El adiós del maquinista
  • Llegada del primer tren
  • El pulso de los ferrones
  • Arte y trabajo
  • Preparativos del 1º de mayo
  • El pintor Ricardo Arredondo, 1896, Museo del Prado

Iruditegia aldatu

Erreferentziak aldatu

  1. Enrique Lafuente Ferrari: Breve Historia de la Pintura Española, II. liburukia, Madril: AKAL, 1987, 510 or. ISBN 84-760-0182-7.

Kanpo estekak aldatu