Venezuelako geografia

Venezuelako geografia
Venezuelako mapa topografikoa
Venezuelako mapa topografikoa.
Azalera'
Osoa 912.050 km²
Lehorra 882.050 km²
Ura 30.000 km²
Latitudea 8°0'N
Longitudea 66°0'W
Mugak
Brasil 2.200 km
Guyana 743 km
Kolonbia 2.050 km
Itsas erreklamazioak
Ondoko eremua 15 itsas milia
Ekonomia-eremu esklusiboa 200 itsas milia
Jurisdikziopeko urak 12 itsas milia
Muturreko garaierak'
Puntu beherena 0 m (Karibe itsasoan)
Puntu gorena 5.007 m (Pico Bolívar)

Venezuela Hego Amerikako ipar-ekialdean dago. Iparraldean Karibe itsasoarekin du muga, ekialdean Guyanarekin, hegoaldean Kolonbia eta Brasilekin eta mendebaldean Kolonbiarekin. 912.050 km²-ko azalera du.

Eskualde naturalak aldatu

Hiru alderdi nagusi bereiz daitezke Venezuelako lurraldean:

Orinoko ibaiaren (2.063 km) arroko lautada alubial zabala da, Venezuelako azalera osoaren ia heren bat hartzen duena. Iparraldean Andeekin muga egiten du, hegoaldean Orinocorekin eta ekialdean Ozeano Atlantikoarekin (Orinokoren delta) mendi gazteak. Orinoco ibaiak eta Andeetatik iristen zaizkion adarrek ureztatzen dute.

Orinocoren hegoaldean hedatzen den egitura orografiko zaharra da. Ibai horren eskuinaldeko adarren higadurak agerian utzi ditu granitozko haitz handiak, tepui deituak, gainaldeko sabanako zelaian nabarmentzen direnak (Auyan-Tepui, 2.500 m). Guyanako Curipira, Parima eta Pacaraimako mendikateek Orinoko eta Amazonas ibaien banalerroa eratzen dute, eta Venezuelaren eta Brasilen arteko muga egiten. Pacaraimako mendikateko Roraima mendia da alderdi horretako gailurra (2.810 m).

Venezuela itsasaldea 2.813 km inguru luze da. Hautsia da eta, handik hurbil, Venezuelaren mendean dauden uharteen artean, Margarita uhartea da handiena (920 km²). Bestalde, gaur egun Guyana estatuaren mendean dagoen zati handi bat, Esekibar Guyana hain zuzen ere, beretzat eskatzen du Venezuelak.

Hidrografia aldatu

Venezuelak bi isurialde nagusi ditu: Karibe itsasokoa eta Ozeano Atlantikokoa[2]. Karibeko isurialdeko ibaiak (Unare, Yaracuy, Tocuyo, Neverí, Aroa, Manzanare) motzak eta emari irregularrekoak dira. Salbuespena Kolonbian sortu eta Maracaiboko aintziran isurtzen den Catatumbo ibaia da. Atlantikoko isurialdean Orinocoren arroa nabarmentzen da, herrialdeko uraren 4/5 jasotzen duena. 2.140 kmko luzeran Los Llanosko (Meta, Arauca, Cinaruco eta Apure) eta Guyanako ibaiek (Ventuari, Cuchivero, Suapure, Aro, Caura eta Caroní) elikatzen dute[2]. Casiquiare ibaiak Orinoco eta Amazonasen arroak lotzen ditu.

Herrialdean bi aintzira handi daude: Maracaiboko aintzira mendebaldean, Karibe itsasora irekitzen dena, eta Valenciako aintzira, endorreikoa, iparraldean.

Klima eta landaredia aldatu

Klima ekuatoriala du hegoaldean eta tropikala erdialdean eta iparraldean. Hegoaldean euri asko izaten da urte osoan, eta baso tropikalak estaltzen du lurraldearen parte hori. Los Llanosen ez da euririk abendutik apirilera, eta sabanako landaredia hazten da, zuhaitzak ibaietako ertz hezeetan baino ez baitira izaten. Iparraldean mendiek zerikusi handia dute klimaren gorabeheretan, ez baitiote haizeari sartzen uzten. Hala, iparraldeko behealdeko lurrak oso beroak eta lehorrak dira. Hori dela eta, jende gehiena 1.000-2.000 m arteko altitudean bizi da. Euri-sasoian (ekaina-azaroa) ibaiek gainezka egiten dute, eta lurraldeko behealdeak urpean geratzen dira.

Datu orokorrak aldatu

Kokapena: Hego Amerikako ipar-ekialdean, ekuatoreak zeharkaturik. Karibe itsasoaren eta Ozeano Atlantikoaren ertzean, Kolonbia, Guyana eta Brasilen artean.

Koordenatu geografikoak:

8°00′N 66°00′W / 8.000°N 66.000°W / 8.000; -66.000

Azalera:

  • osoa: 912.050 km²
  • lehorra: 30.000 km²
  • ura: 100.210 km²

Herrialdearen mugak:

denetara: 4.993  km

Erresuma mugakideak:

Itsasbazterra: 2.800 km

Lurraldea: Andeak eta Maracaiboko herbehereak ipar-mendebaldean; Llanos erdialdean (llanos); Guyanako mendigunea hego-ekialdean.

Muturreko garaierak:

  • puntu beherena: Karibe itsasoa, 0 m
  • puntu gorena: Pico Bolívar, 5.775 m

Baliabide naturalak: petrolioa, gas naturala, burdina, urrea, bauxita, beste mineral batzuk, hidroelektrizitatea, diamanteak.

Lurren erabilera: (2001)

  • lur landuak: %2,95
  • labore iraunkorrak: %0,92
  • beste: %96,13

Lur ureztatua: (1998) 540 km²

Arrisku naturalak: Uholdeak; luiziak; harri jauziak; aldian behingo lehorteak.

Erreferentziak aldatu

  1. Los Andes Venezolanos Venezuelatuya.com
  2. a b Information about Venezuela: Geography Venezuela-us.org

Kanpo estekak aldatu