Valeria Ros

Bizkaitar aktorea

Valeria López-Tapia Velasco (Getxo, Bizkaia, 1986ko urriaren 5a), Valeria Ros izen artsitikoaz ezagunagoa, bizkaitar irrati-esataria, umoregilea, gidoilaria, aurkezlea eta bakarrizketa egilea da.

Valeria Ros

Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakValeria López-Tapia Velasco
JaiotzaGetxo1986ko urriaren 5a (38 urte)
Herrialdea Bizkaia, Euskal Herria
Hezkuntza
HeziketaSalamancako Pontifize Unibertsitatea Ikus-entzunezko komunikazio
Escuela Universitaria de Artes TAI (en) Itzuli antzezpen
Hizkuntzakgaztelania
Jarduerak
Jarduerakkomediantea, gidoilaria, irrati-esataria, telebista aurkezlea eta bakarrizketalaria

valeriaros.com
IMDB: nm8999291 Twitter: VALValeriaRos Edit the value on Wikidata

Bizitza

aldatu

2004 eta 2009 bitartean Ikus Entzunezko Komunikazioa ikasi zuen Salamancako Pontifize Unibertsitatean. eta Zinema eta telebistarako emanaldia Madrilgo TAI Eskolan. 13 urte zituenean festa bat antolatu zuen etxera, eta gurasoek zigortu egin zuten, Dublingo (Irlanda) ikastetxe batean sartuta.[1]

Lan ibilbidea

aldatu

Valeriak Madrilen garatu du bere ibilbide profesionala, umorista gisa.[2] Hainbat hiritan bizi izan da, hala nola Londresen, New Yorken, Helsinkin eta Dijonen. Interpretazio-ikastaroak egin ditu, eta ekoizpen-etxeetan eta publizitate-agentzietan lan egin du.[3]

Comedy Central telebista-kateko Central de cómicos saioan hasi zen umore-bakarrizketari.[4] Kolaboratzailea eta esataria lanetan jardun du Cadena SER irratian.[5] Astero La lengua moderna irratsaioa aurkezten du Quequé komikoarekin batera, literaturan, musikan, kirolean eta telebistan adituak diren gonbidatuen partaidetzarekin.[6][7] Javier del Pinok aurkeztutako A vivir que sueño dos días saioan kolaboratzaile lanetan hasi zen 2017an.[8] Ignatius Farray protagonista duen El fin de la comedia lanean ere parte hartu du.

2018ko otsailaren hasieratik, LocoMundoren kolaboratzailea da, Quequék aurkezten zuen umorezko albistegia.[9] 2018. urtearen amaieran kolaboratzaile gisa kontratatu zuten Lo siguiente, La 1 kateko late night saioan.[10][11]

2019ko uztailean La Sexta telebista-kateko Zapeando saioan kolaboratzenhasi zen.[12]

2023an Akelarre saioa aurkezten hasi zen ETB2 katean.[13]

2024an TV1 katean David Brincanok aurkeztutako La revuelta saioan kolaboratzaile lanetan hasi zen.[14]

Erreferentziak

aldatu
  1. «VALERIA ROS - MONÓLOGO» Entradium.
  2. (Gaztelaniaz) 20minutos. (2021-12-04). «Así fueron los inicios de Valeria Ros: de estudiar en un internado de monjas en Dublín a cómica» www.20minutos.es - Últimas Noticias (Noiz kontsultatua: 2024-10-06).
  3. ilovebilbao. (22 de maig de 2018). «Disfruta de una tarde de risas con Valeria Ros en el Luckia Casino Bilbao» Ilovebilbao.com.
  4. Valeria Ros. «Valeria Ros» La Factoria del Show.
  5. SER, Cadena. «Últimas noticias sobre Valeria Ros» Cadena SER.
  6. SER, Cadena. (19 de juny de 2018). «'La Lengua Moderna', con Quequé y Valeria Ros» Cadena SER.
  7. Sánchez, Martín. (2 de maig de 2019). «La SER apercibe a Valeria Ros por un chiste sobre la sexualidad de Malú» Merca2.es.
  8. La Cadena SER apercibe a Valeria Ros por un chiste sobre la sexualidad de Malú – Guia de la Radio. .
  9. «'LocoMundo' (91): Apocalipsis» EL TERRAT 3 d'abril de 2019.
  10. vertele.eldiario.es. (2 de gener de 2019). «Valeria Ros desvela que fue despedida de Lo Siguiente: "Me dijeron que la comedia no funcionaba"» vertele.
  11. «La macabra broma de Valeria Ros sobre Raquel Sánchez Silva | Bluper» www.elespanol.com.
  12. «Valeria Ros debuta en Zapeando 'picando' a los zapeadores: "Estoy morena, ¿verdad?"» LaSexta 16 de juliol de 2019.
  13. (Gaztelaniaz) SL, TAI GABE DIGITALA. (2023-02-15). «‘Akelarre’, un «programa de humor» que ha levantado ampollas» naiz: (Noiz kontsultatua: 2024-10-06).
  14. «MSN» www.msn.com (Noiz kontsultatua: 2024-10-06).

Kanpo estekak

aldatu