Valentin Solagaistua

politikari espainiarra

Valentin Solagaistua Canales (Getxo, Bizkaia, 19372011ko maiatzaren 9a) euskal herritar politikaria izan zen. Eusko Abertzale Ekintza alderdiko idazkari nagusia izan zen trantsizioan eta Euskadiko Alderdi Sozialista - Euskadiko Ezkerrako Sopelako udal taldeko bozeramailea bere bizitzako azken urteetan.

Valentin Solagaistua

Bizitza
JaiotzaGetxo, 1937
Herrialdea Bizkaia, Euskal Herria
HeriotzaAlgorta2011ko maiatzaren 9a (73/74 urte)
Hezkuntza
Hizkuntzakgaztelania
Jarduerak
Jarduerakpolitikaria
KidetzaEuskadi Ta Askatasuna
Sinesmenak eta ideologia
Alderdi politikoa Espainiako Langile Alderdi Sozialista
Eusko Abertzale Ekintza

Bizitza politikoa aldatu

Frankismo garaian ETAko kide izan zen. Militantzia horren harira, lau urtez egon zen kartzelan,eta zigorra bukatutakoan erbestera jo zuen Venezuelara. Bertan, Eusko Abertzale Ekintzako zenbait buruzagi historikoekin jarri zen harremanetan, tartean Pello Irujo edo Gonzalo Nardiz, azkenean alderdian sartuz. Geroago, alderdiko idazkari nagusia bihurtuko zen.[1]

Francoren heriotzaren ondoren bueltatu zen Euskal Herrira, era EAEko idazkari nagusia izan zen ia bost urtez. Bere alderdiaren ordezkari gisa hartu zuen parte, Euskal Herriko oposizio antifrankistaren zenbait erakundetan.[2][3] Xibertako elkarrizketetan ere hartu zuen parte, 1977an gertatu zirenak hainbat indar abertzaleren artean, Telesforo Monzónek deituta. Ondoren, Adolfo Suarezekin amnistia eskatzeko batu zen hainbat alkateren delegazioko kide ere izan zen.[4]

EAEk Espainiako 1977ko hauteskunde orokorretan jasotako emaitza txarren ondoren, bertan, Solagaistua Bizkaiko hautagaia izan zelarik,[5], EAE Altsasuko Mahaia deitu zitzaion akordioa sinatu zuen, ezkerreko beste indar abertzale batzuekin batera (ESB, HASI eta LAIA) Herri Batasuna koalizioari hasiera emanez. 1979ko Espainiako hauteskunde orokorretan, Solagaistua, Herri Batasuneko Bizkaiko hautagaia izan zen, baina ez zen aukeratua izan.

EAEren V kongresuan,1979ko uztailean ospatu zena, bi barne-korronteren talkaren ondoren, Solagaistuak dimisioa aurkeztu zuen, eta bere lekua Josu Aizpuruak hartu zuen.[6] Nahiz eta idazkari nagusi moduan dimititu, Getxoko zinegotzi[7] eta Bizkaiko batzarkide izaten jarraitu zuen, 1979ko udal eta foru hauteskundeetan aukeratu baitzuten.

Geroago, Euskadiko Alderdi Komunistara pasa zen,era Ezker Batuan parte hartuz, azken alderdi honetako hautagai izan zen 90. hamarkadako hainbat hauteskundetan. Euskadiko Alderdi Sozialista - Euskadiko Ezkerra alderdira pasa zen geroago, eta Sopelako alkategai eta ondoren bere taldeko eledun izan zen 2007ko hauteskundeetan.[8]

2003an, Getxo, historia de sus gentes (Getxo, bere jendearen historia) liburua kaleratu zuen.[9]

2011ko maiatzaren 11ko goizaldean hil zen, gaixotasun baten ondorioz.[10]

Erreferentziak aldatu