Valentín Berriotxoa museoa

Elorrion dagoen museoa

Valentin Berriotxoa Museoa edo Elorrioko Elizburu kaleko Santa Ana komentuan kokaturiko museoa da. Bertan San Balendin Berriotxoakoaren bizitzarekin loturik dagoen objektu eta agirien bilduma bitxia erakusten da.

Valentín Berriotxoa museoa
Kokapena
Herrialdea Euskal Herria
Probintzia Bizkaia
HerriaElorrio
Arkitektura
Deskribapena

Hasieran santuaren jaiotetxean egon zen Museoa, baina 1966. urtetik aurrera Elorrioko Santa Ana komentuko areto batzuetan dago. 2003. urtean, gaur egun ikus ditzakegun instalazioak inauguratu ziren. Museoan santuaren bizitzaren zenbait aldiren berri jakingo dugu: bere familiarekin Elorrion igaro zituen umetako urteak eta Logroñoko Apaizgaitegian izan zuen prestakuntza-prozesua. Ondoren, Filipinetara egin zuen bidaia dator, eta Tonkinen (Vietnam) burutu zuen misio-jarduera, harik eta 1862. urtean martiri bilakatu eta haren erlikiak Bizkaira etorri arte. Bisitaldia amaitzeko, Santuaren beatifikazio eta kanonizazio prozesua jasotzen duten panel batzuk ikusi ahal izango ditugu. Ibilbide osoan zehar agiriak, argazkiak, mapak, testu autografoak, pinturak, urrezko piezak eta jantziak ikus daitezke, eta bai San Inaziorekin batera Bizkaiko patroia den San Balendin Berriotxoakoaren bizitzarekin eta lanarekin zuzenean loturik dauden gauza batzuk.

Kanpo estekak aldatu