Uxue Kerejeta

Musikaria

Uxue Kerejeta (Zumarraga, Gipuzkoa, 1999) musikaria da; trikitilaria, panderojolea eta abeslaria. Gitarra eta pianoa ere jotzen ditu. Hainbat txapel eskuratu ditu trikiti lehiaketetan.

Uxue Kerejeta
Bizitza
JaiotzaZumarraga, 1999 (24/25 urte)
Herrialdea Gipuzkoa, Euskal Herria
Hezkuntza
Hizkuntzakeuskara
gaztelania
Jarduerak
Jarduerakmusikaria, trikitilaria, tambourinist (en) Itzuli eta piano-jotzailea

Biografia aldatu

Uxueri txikitatik gustatu izan zaio abestea, eta oso gazte hasi zen trikitia jotzen; aurrerago, panderoa; ondoren, gitarra; eta pianoa. Hainbat txapel eskuratu ditu trikiti munduan, hainbat taldetan jo izan du, eta Gaztea Cover lehiaketan finalera heldu eta publikoaren saria irabazi izanak ezagun bihurtu zuen. Ikasketetan ere musika aplikatzen du, eta musika terapiako masterra egina du. Orain, bakarlari moduan hasi da kontzertuak ematen, eta musika proiektu batean ere murgilduta ibili da.

Musikoterapia masterra egin zuen Madrilen.

Erreferenteak aldatu

Musika munduan betidanik izan du erreferente bere trikiti eta pandero irakaslea, Edurne Iturbe. Panderoaren munduan, Maurizia Aldeiturriaga ere izan du erreferente. Musika tresna honetan, gainera, ez dago besteetan adina erreferente. Maurizia plazetara atera zen lehendabiziko emakumeetako bat izan zen. Ines Osinaga ere erreferente du. Sexua eta sexualizazioaren inguruko abestiak jorratzen ditu, gainera euskal musikaren bidez. Musikatik harago, bere ama erreferente. Beste erreferente bat Oihane Vicente da; asko laguntzen eta erakusten dion laguna.[1]

Trikitilari eta panderojole ibilbidea aldatu

Herriko jaietan igo zen lehen aldiz trikitiarekin oholtza gainera, lagun talde batekin. Ilusio eta pasio handiarekin jo zuela oroitzen du, txapelketetan, ordea, beti igo izan da panderoarekin; erosoago sentitzen da.

Txapelketei dagokienez, trikiti kontzertu batean, Uxuek 12 bat urte zituela, Edurne Iturbek txapelketetan parte hartzea proposatu zion,Andoni Oruesagastirekin batera. Animatu egin ziren eta lehenengo txapelketa Zaldibarkoa (Bizkaia) izan zen.Ondoren, Aramaion (Araba) kanporaketa aurreko bat egin zen, eta finaleraino heltzea lortu zuten. Esperientzia horri esker, beste hainbatetan parte hartu dute, eta zortzi-bederatzi txapel inguru lortuak dituzte.[2]

Sariak aldatu

  • Gaztea Cover lehiaketan finalera heldu eta publikoaren saria irabazi zuen, horri esker ezagun bihurtu zen.[3][4]

Erreferentziak aldatu

  1. Ladron, Joseba Arratibel. ««Rock izar bat bezala sentitu nintzen»» Berria (Noiz kontsultatua: 2022-12-19).
  2. «Trikitilari harrobiko harribitxiak» Otamotz 2018-07-26 (Noiz kontsultatua: 2022-08-04).
  3. «Uxue Kerejetak publikoaren saria irabazi du Gaztea Cover lehiaketan» Otamotz 2022-06-14 (Noiz kontsultatua: 2022-08-04).
  4. «Uxue Kerejetak Gaztea Cover lehiaketako finalean parte hartuko du gaur gauean» Otamotz 2022-06-14 (Noiz kontsultatua: 2022-08-04).

Kanpo estekak aldatu