Urriko herria

jende kokaleku historikoa

Urriko herria Nafarroa Garaian dagoen Burdin Aroko baskoien herri harresituaren aztarnak dira, Urri edo Eurri mendian daudenak.

Urriko herria
Kokapena
Herrialdea Euskal Herria
Probintzia Nafarroa Garaia
UdalerriaIbiriku eta Eguesibar
Koordenatuak42°49′05″N 1°32′16″W / 42.8181615°N 1.53784122°W / 42.8181615; -1.53784122
Map
Altitudea625 m eta 666 m, itsas mailaren gainetik
Arkitektura
Azalera32.400 m²

Kokapena aldatu

Urri mendia Eguesibarren dago, eta beraz, baskoien hiri garrantzitsuena izan zen Iruñetik gertu. Haran horren kontzeju gertuena Ibiriku da. Udalaren hegoaldean zegoen, herria eta Taxoareko mendikatea artean. Urrutik ondo bereizi egiten da ordoki baten gainean baitago. Gertutik Urbil eta Auzketa errekak igarotzen dira. Egun ingurua zereala landatzeko erabiltzen da.

Mendiaren tontorra garbi dago eta igotzeko erraza da[1]. Hegoaldetik, herriaren gune altuenetik, Iruñeko hiriaren ondo ikusten da, baia eta Iruñerritik Agoitzeko sakonunerako daraman pasabidea[2].

Ezaugarriak aldatu

Esparrua inguratzen zuen harresia ia galduta dago eta bakarrik hegoaldean gorde da zati bat. Gainerakoa baliteke lubeta artifizialaren azpian egotea. herria bi esparruk osatzen zutela uste da: akropolia eta herria bera. Iparraldeko esparrua aztarna gutxiago eman ditu eta beraz, uste da, abereak gordetzeko edo biltegi moduan erabili zela[1].

Datuak aldatu

  • Izena: Urri (Eurri zenbait dokumentuetan)
  • Herria: Ibiriku , Eguesibar
  • Garaia: Burdin Aroa batez ere. I. eta II. Burdin Aroko[3] eta erromatar garaiko aztarnak ditu.[4]
  • Altitudea: 668 m itsas mailaren gainetik.
  • UTM koordenatuak:
    • x: 619.501
    • y: 4.741.584
  • Baskoien lurrak


Hurbilen dagoen hurrengo aztarnategia, Sarrigurengoa da, 4,5 km.tara. [4]

Historia aldatu

Herri honen inguruan oso informazio gutxi dago. Defentsarako prestatuta zegoen eta, zentzu horretan, geografikoki oso kokapen egokia zen. Amparo Castiellak ikertu zuen 1977. urtean bere doktore tesirako, eta geroago 90. hamarkadan. Beranduago, Javier Armendarizek ikertu zuen.[4]

Muinoa inguratzen zuen harresitik aztarna batzuk besterik ez dira geratzen hegoaldeko hegalean. Gainerakoa, agian, muinoa inguratzen duen lur-lubetaren azpian egon daiteke, artifizialki sortuta. Bi barrutik osatuko zutela uste da. Javier Arméndariz ikerlariak bi alde bereizi ditu: mendiaren goiko partea horma batek zatituko luke, hegoaldean, garaienenean, herria eta etxebizitzak egongo ziren, akropoli antzeko multzoa izanik; iparraldean aktibitate ekonomikoak garatzeko eta abereak gordetzeko espazioa izan zitekeen.[5]

Aztarnen bilatzaile ilegalek zulo asko utzi dituzte inguruan eta zerbait aurkitu badute, ez dugu horren berri.

Kultura materiala aldatu

Aurkitu diren materialak gehien batean Burdin Arokoak dira: zeramika eta burdin-zepak.

Ikus, gainera aldatu

Euskal Herriko kastroak

Erreferentziak aldatu

  1. a b (Gaztelaniaz) Urrutia, Javier. «Mendikat → Eurri (668 m)» www.mendikat.net (Noiz kontsultatua: 2023-04-11).
  2. «Rutas arqueológicas por Navarra: CASTRO DE URRI – EURRI (Ibiricu, Egües)» Rutas arqueológicas por Navarra 2011-02-16 (Noiz kontsultatua: 2023-04-11).
  3. (Gaztelaniaz) Castiella Rodríguez, Amparo. (1986). «Nuevos yacimientos protohistóricos en Navarra» Trabajos de arqueología Navarra 5: 133-173. ISSN 0211-5174..
  4. a b c (Gaztelaniaz) Armendáriz Martija, Javier. (2008). De aldeas a ciudades. El poblamiento durante el primer milenio a.C. en Navarra. Nafarroako Gobernua ISBN 978-84-235-3101-1..
  5. (Gaztelaniaz) Urrutia, Javier. «Mendikat → Eurri (668 m)» www.mendikat.net (Noiz kontsultatua: 2023-02-17).

Kanpo estekak aldatu