Ur hiriko zutoihala edo estandartea sumeriar artelan bat da, k.a. XXVI. mendekoa.

Ur hiriko zutoihala
Jatorria
Sortzailea(k)ezezaguna
Sorrera-urteaK.a. 2500
IzenburuaStandard of Ur
MugimenduaSumeriera
Aurkikuntza lekuaRoyal Cemetery at Ur (en) Itzuli
Aurkikuntza data1927
Honen izena daramaUr
Aurkitzailea edo asmatzaileaLeonard Woolley (en) Itzuli
KulturaSumerra
Ezaugarriak
Materiala(k)zurra
Kokapena
LekuaBritish Museum
BildumaBritish Museum
Inbentarioa1928,1010.3 eta 121201
Koordenatuak30°57′41″N 46°06′22″E / 30.9615°N 46.1061°E / 30.9615; 46.1061
Map
JabeaBritish Museum

Titakadura teknikarekin eginda dago.

Leonard Woolley arkeologoak topatu zuen 1920ko hamarkadan, antzinako Ur hiriko Errege Nekropolian, gaur egungo Bagdad hiriaren hegoaldean.

Londreseko British Museum-ean dago.

Ezaugarriak eta funtzioa aldatu

Estandartea egurrezko kutxa bat da, forma trapezoidalekoa. Aurreko eta atzeko panelak 21,59 cm. luze eta 49.53 cm. zabal dira. Panel bakoitzean mosaiko bat zegoen, maskor, kornalina eta lapis lazuliz osatuta. Hauek betun bidez itsasten ziren egurrean.

Aurkitu zenean, alboetako panelak suntsituta zeuden, denboraren eraginez, eta aurreko eta atzeko panelak zapalduta zeuden, gainean zeukan lurraren pisuagatik. Egurra deseginda zegoen, betuna desagertua eta mosaikoa solte. Guk ezagutzen duguna artelanaren berreraikuntza bat da.

Artelanaren erabilera ez dago argi eta azalpen asko eman dira: musika tresnak gordetzeko kaxa, altzari baten zatia...

 
Gerraren aldea
 
Bakearen aldea

Artelanaren panel nagusiak "Gerraren aldea" eta "Bakearen aldea" deitzen dira.

Gerraren aldean garaipen militar bat agertzen da. Lau gurpileko gerra gurdiak ikus daitezke, etsaiak zapaltzen. Baita soldaduak ere, armekin.

Bakearen aldean erregea eta hainbat pertsona ikus daitezke edaten eta hitz egiten, musikari batek musika jotzen duen bitartean. Animaliak eta tributuak ere ikus daitezke, bankete baterako izan daitezkeenak.

Kanpo estekak aldatu