Ireki menu nagusia

Untzi Museoa

Untzi Museoa (Donostia)» orritik birbideratua)

Untzi Museoa Donostiako portuan dagoen museoa da, Euskal Herriko itsas ondarea eta historia zaintzeko, aztertzeko eta hedatzeko asmoz 1991n sortua. Eta helburu horiek lortzeko, hainbat arlo jorratzen ditu museoak, hala nola hezkuntza ekintzak, ikerketa, argitalpenak, erakusketen ekoizpena zein itsas ondarea babeste eta berreskuratzea.[1]

Untzi Museoa
Untzi museoa 0001.jpg
Untzi Museoa hemen kokatua: Donostiako Parte Zaharra
Untzi Museoa
Untzi Museoa
Untzi Museoa (Donostiako Parte Zaharra)
Berezko izena Untzi Museoa
Koordenatuak 43° 19′ 23″ N, 1° 59′ 28″ W / 43.32294°N,1.99111°W / 43.32294; -1.99111Koordenatuak: 43° 19′ 23″ N, 1° 59′ 28″ W / 43.32294°N,1.99111°W / 43.32294; -1.99111
Herrialdea  Gipuzkoa
 Euskal Herria
Hiria Donostia, Donostialdea
Helbidea

Kaiko pasealekua, 24

20003 Donostia
Donostiako portua
Postakodea 20003
Irekitze data 1991
Posta elektronikoa mnaval@gipuzkoa.eus
Webgunea http://www.untzimuseoa.eus

EraikinaAldatu

Museoaren egoitza, Kontsulatuaren dorretxea, XVIII. mendeko eraikina da. Kaiko Tenientearen etxe eta biltegi gisa erabili zen urte askoan, eta kartzela txiki bat zuen. Itsas salbamenduko zentroa eta itsas eskola ere izana da. XX. mendean Estatuaren eskuetara pasa zen, eta azkenik, 1980ko hamarkadan Gipuzkoako Foru Aldundiaren jabetza bihurtu zen, eta hor Untzi Museoa kokatzea erabaki zuten.

Museoaren funtsak 7000 piezatik gora dira eta tipologia oso zabala dute, besteak beste, grabatuak, margoak, argazkiak, kartelak, postalak, itsas mapak, planoak, itsasontziak, etnografia eta industri ondareko objektuak.

Eraikinak hiru solairu ditu, lehenengoan eta bigarrenean erakusketak egin ohi dira eta hirugarrenean itsas gaietan espezializatutako liburutegia eta artxiboa daude.

OrdutegiaAldatu

  • Asteartetik larunbatera: 10:00 – 14:00 eta 16:00 – 19:00.
  • Igande eta jaiegunetan: 11:00 – 14:00

Astelehenetan, itxita.

ArgitalpenakAldatu

Museoak ikerketa bultzatzen du eta  Itsas Memoria izeneko aldizkaria argitaratzen du bi urtean behingo maiztasunarekin. Lehenengo zenbakia 1996an kaleratu zen. Bestalde, erakusketa bakoitzarekin batera monografiak argitaratu izan dira baina arazo ekonomikoen ondorioz, azken urteetan argitalpenak euskarri digitalean egiten dira.

ErreferentziakAldatu

  1. (Gaztelaniaz) «El vigía del patrimonio marítimo vasco. Untzi Museoa celebra el veinticinco aniversario de su inauguración», El Diario Vasco, 2016-05-30. Noiz kontsultatua: 2016-06-06.

BibliografiaAldatu

Museoak Euskadi Museos. Kultura Saileko Museo Zerbitzua, 1995

Kanpo estekakAldatu

Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena:
Donostia