United Fruit Company

United Fruit Company (UFC) (1899-1970) fruta tropikalen (batez ere banana eta ananak) ekoizpenean eta salerosketan nabarmendu zen Amerikako Estatu Batuetako multinazional bat da. Erdialdeko Amerikan eta Karibean sail handiak zituen, eta han ezaguna zen Mamá Yunay izenaz (mamá izenak «ama» esan nahi du gaztelaniaz, eta Yunay, berriz, United hitzaren gaztelaniazko ahoskeratik dator).

United Fruit Company
Datuak
Mota multinazionala
Herrialdea Ameriketako Estatu Batuak
Gobernantza
Egoitza New Orleans
Historia
Sorrera 1899
Sortzailea
Desagerpena 1970

Botere izugarria zuen Erdialdeko Amerikako herrialdeetan. Izan ere, Ameriketako Estatu Batuetako gobernuaren laguntzarekin, sistema demokratikoak kentzea eta diktadura zapaltzaileak ezartzea bultzatzen zuen aurka egiten zioten herrialdeetan. Erregimen haiek banana errepublika izenaz izan dira ezagunak.

Legez kanpoko hainbat ekintza egin ditu bere historian zehar, adibidez 1928an Kolonbian: lan baldintza hobeak eskatzen zituzten nekazarien protesten aurrean, konpainiak bertako agintariek manifestazioa tiroka zapaldu zezaten lortu zuen, eta manifestari asko hil zituzten.

United Fruit Companyren botereaAldatu

1930ean, United Fruit Company iparramerikar enpresak 100 itsasontzi, 1600 milia burdinbide et zerbitzu telegrafikoak zituen. Hiru milioi hektarea plantazio zituen Costa Rican et Guatemalan. Bere kaiak zituen, hotelak eta bulegoak portu garrantzitsu guztietan. Hamarkadaka faktoriak eta langileentzako herriak eraiki zituen eta euren aginpidea Standard Oil petrolio konpainiarekin bakarrik alderatu zitekeen.


Kanpo estekakAldatu