Banana errepublika

Banana errepublika Hego Amerikako eta Erdialdeko Amerikako hainbat herrialde mespretxuz izendatzeko erabiltzen den terminoa da. Hala ere, kontzeptua zabaldu eta demokrazia eskaseko gobernu batek agindutako eta enpresa atzerritar edo multinazionalen eskaera zein interesei men egiten dien edozein herrialderi erreferentzia egiteko erabiltzen da.

Kontzeptuaren jatorriaAldatu

Banana errepublika kontzeptua O. Henry umoregile estatubatuarrak sortu zuen, Hondurasi erreferentzia eginez. Erdialdeko Amerikako herrialde horretan, United Fruit Company eta Standard Fruit konpainiek bananaren ustiaketa kontrolatzen zuten, banana herrialdeko produkturik garrantzitsuena zelarik.

Hondurasko gobernuak bananaren ekoizpenaren gaineko zergak igotzea erabaki zuen. United Fruit konpainiak, horren aurrean, presidentearen aldaketa bultzatu zuen, praktikan Hondurasko agintea bere gain hartuz.

Batzuen ustez, halaber, Jacobo Arbenz Guatemalako presidentearen aurkako estatu kolpea , 1954an, banana konpainiek bultzatu zuten. Susmo horren atzean, Arbenzek banana konpainien lurrak nazionalizatu izana dago.

Ikus, gaineraAldatu

Kanpo estekakAldatu

  • (Ingelesez) Cabbages and Kings - O. Henryren eleberria, non kontzeptua lehen aldiz erabili baitzen.