Herritarren Batasun Erradikala
Herritarren Batasun Erradikala[1] (gaztelaniaz: Unión Cívica Radical, UCR) Argentinako alderdi politikoa da, Leandro N. Alemek 1891n sortu zuena.
Herritarren Batasun Erradikala | ||
---|---|---|
Datuak | ||
Mota | alderdi politikoa | |
Herrialdea | Argentina | |
Ideologia | Erradikalismoa, sozialdemokrazia eta Third Way (en) | |
Jarduera | ||
Kidetza | Internazional Sozialista | |
Agintea | ||
Lehendakaria | Alfredo Cornejo (en) | |
Egoitza nagusi | ||
Historia | ||
Sorrera | 1891ko ekainaren 26a | |
Sorlekua | Buenos Aires | |
Koloreak | ||
webgune ofiziala |
UCRk hainbat ideologia dituzten taldeak biltzen ditu, hala nola krausismoa, federalismoa, liberalismoa, nazionalismoa,[2] desarrollismoa eta sozialdemokrazia, besteak beste. Laikotasuna defendatzen duen ideologia izan du bereizgarri, inspirazio berdinzalekoa, sustraiak federalismo tradizionalean eta autonomismo alsinistan dituena, eta rol erabakigarria izan du gizonezkoen derrigorrezko sufragioa eta sekretua konkistatzeko eta herrialdean demokrazia liberala ezartzeko, XX. mendean zehar Argentinako klase ertainen adierazgarri izateaz gain. COPPPALeko kidea da eta 1996tik Internazional Sozialistako kidea da.[3]
Hamar aldiz iritsi zen herri-hautaketaz Nazioko Lehendakaritzara: Hipólito Yrigoyen (1916-1922 eta 1928-1930), Marcelo T. de Alvear (1922-1928), Agustín P. Justo (1932-1938), Roberto M. Ortiz (1938-1942), Arturo Frondizi (1958-1962), José María Guido (1962-1963), Arturo Illia (1963-1966), Raúl Alfonsín (1983-1989) eta Fernando de la Rúa (1999-2001).
Buruzagiak
aldatu- (1891–1896) Leandro N. Alem
- (1896–1897) Bernardo de Irigoyen
- (1897–1930) Hipólito Yrigoyen
- (1930–1942) Marcelo T. de Alvear
- (1942–1946) Gabriel Oddone
- (1946–1948) Eduardo Laurencena
- (1948–1949) Roberto J. Parry
- (1949–1954) Santiago H. del Castillo
- (1954–1957) Arturo Frondizi
- (1971–1981) Ricardo Balbín
- (1981–1983) Carlos Raúl Contín
- (1983–1991) Raúl Ricardo Alfonsín
- (1991–1993) Mario Aníbal Losada
- (1993–1995) Raúl Ricardo Alfonsín
- (1995–1997) Rodolfo Terragno
- (1997–1999) Fernando de la Rúa
- (1999–2001) Raúl Ricardo Alfonsín
- (2001–2005) Ángel Rozas
- (2005–2006) Roberto Iglesias
- (2006–2009) Gerardo Morales
- (2009–2011) Ernesto Sanz
- (2011) Ángel Rozas
- (2011) Ernesto Sanz
- (2011–2013) Mario Barletta
- (2013–2015) Ernesto Sanz
- (2015–2017) Jose Manuel Corral
- (2017–2021) Alfredo Cornejo
- (2021–2023) Gerardo Morales
- (2023–egun) Martín Lousteau
Erreferentziak
aldatu- ↑ «Datorrenerako termometroa» Berria 2019-08-11 CC BY-SA 4.0 lizentziapean.
- ↑ Álvarez Guerrero, Osvaldo. (1983). Política y ética social. Yrigoyen y el krausismo: orígenes ideoloǵicos de la UCR. Fuerte General Roca: Editorial de la Patagonia.
- ↑ «Debuta De la Rúa en el consejo de la Internacional Socialista» La Nación 1999-1-12.
Kanpo estekak
aldatuArtikulu hau Argentinako politikari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |