Amaia Iraundegi

Aktorea

Amaia Iraundegi Gimenez (Donostia, Gipuzkoa, 1994) gipuzkoar aktorea da.[1] Zurriolako Antzerki Eskolan ikasitakoa, haurra zela hasi zen aktore lanetan ETB 1eko Martin telesailean, 2003an, eta telesaileko protagonistetako bat izan zen 2009an amaitu zen arte, Janis Manterolaren paperean.[2] Gerora 2012ko Bi eta bat telesailean parte hartu zuen.[3] 2013an Umezurtzak telefilmean agertu zen.[4] Telebistan egindako lanaz gain hainbat film laburretan zein antzezlanetan parte hartu du.[5]

Amaia Iraundegi
Bizitza
Jaiotza Donostia, 1994 (26/27 urte)
Herrialdea  Gipuzkoa, Euskal Herria
Hezkuntza
Heziketa Nafarroako Unibertsitatea
Hizkuntzak euskara
gaztelania
ingelesa
frantsesa
Jarduerak
Jarduerak aktorea eta ingeniaria
Lan nabarmenak Martin

Aktore lanetik kanpo, Ingenieritza Industriala ikasi du Nafarroako Unibertsitateko Campus Teknologikoan, eta gaur egun Xabet enpresako langilea da.[6][7][8]

LanakAldatu

FilmakAldatu

Urtea Izenburua Papera Oharrak
2013 Umezurtzak Maria Telefilma
2015 El amigo imaginario Mo Film laburra
2016 Post mortem Erizaina Film laburra

TelebistaAldatu

Urtea Izenburua Papera Katea Oharrak
2003-2009 Martin Janis Manterola Bengoetxea ETB 1 Pertsonaia nagusia (97 atal)
2012 Bi eta bat Bego ETB 1 13 atal

AntzerkiaAldatu

  • Aldamio etxea izango da gureaǃ (2018, Zurriola Antzerki Eskola)
  • Barrexerka (2018)

BestelakoakAldatu

ErreferentziakAldatu

  1. «Profesionala -Euskarazko zinearen gordailua» -Euskarazko zinearen gordailua Noiz kontsultatua: 2020-05-26.
  2. (Gaztelaniaz) «La serie 'Martin' estrena este sábado su séptima temporada en ETB1» FormulaTV Noiz kontsultatua: 2020-05-26.
  3. Berria. «Beteranoekin batera, senide, bizilagun eta auzokide berriak» Berria Noiz kontsultatua: 2020-05-26.
  4. «Umezurtzak filmea» bizkaiairratia.eus Noiz kontsultatua: 2020-05-26.
  5. (Gaztelaniaz) «Aldamio etxea izango da gurea!, Zurriola Antzerki Eskola» www.donostiakultura.eus Noiz kontsultatua: 2020-05-26.
  6. «ETBko 'Goenkale' eta 'Martin' telesailetan egindako lanez» www.eitb.eus Noiz kontsultatua: 2020-05-26.
  7. Iraundegi Gimenez, Amaia. LinkedIn - Amaia Iraundegi Gimenez. Linkedin.
  8. «Xabet, modu berri bat enpresei beren digitalizazio prozesuetan laguntzeko» SPRI 2018-06-12 Noiz kontsultatua: 2020-05-26.