Mikel Aranburuzabala Gutiérrez (Bilbo, 1952ko urtarrilaren 29a) bizkaitar zinema-zuzendari artistikoa da. Arkitekto teknikoa eta dekoradorea da. Zinemaren munduan Javier Rebolloren Bizkaiko Golkoa (1985) filmarekin sartu zen, zuzendari artistikoaren laguntzaile gisa. 1986an zuzendari artistikoa izan zen Ernesto del Ríoren El amor de ahora. Eginkizun bera izan zuen Juan Ortuosteren El mar es azul (1989), Ernesto del Ríoren No me compliques la vida (1990) eta Hotel y domicilio (1995), Javier Rebolloren Calor (1996) eta Juan Ortuosteren Entre todas las mujeres (1997) filmetan.

Mikel Aranburuzabala
Bizitza
JaiotzaBilbo1952ko urtarrilaren 29a (72 urte)
Herrialdea Bizkaia, Euskal Herria
Jarduerak
Jarduerakzinema ekoizlea
IMDB: nm0032937 Edit the value on Wikidata

Erreferentziak aldatu


  Artikulu hau Bizkaiko biografia baten zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.