Ezkerraldeko Ukraina

Ukrainako ezkerraldea» orritik birbideratua)

Ezkerraldeko Ukraina (ukraineraz: Лівобережна Українаtranslit.: Livoberezhna Ukrayina; errusieraz: Левобережная Украинаtranslit.: Levoberezhnaya Ukraina; polonieraz: Lewobrzeżna Ukraina) Ukrainako eskualde historikoa da. Dnieper ibaiaren ekialdean (ibaiaren ibilbidearen arabera, ezkerraldean) kokaturik, Txernihiv, Poltava eta Sumyko egungo oblastak hartzen ditu, baita Kiev hiriko eta Txerkasyko oblasteko ekialdeko zatiak ere.

Ezkerraldeko Ukraina
MotaUkrainian historical regions (en) Itzuli
Geografia
Honen parte daDnieperreko Ukraina
Ur-gorputzaDnieper

1654ko Pereiaslaveko Itunaren bidez, Ukrainako eremu hori Moskuko Tsarerriarren kontrolpean geratu zen, ondoren 1667an Andrusovoko Itunak eta 1686an Poloniar-Lituaniar Batasunak eta Moskuko Tsarerriak sinatutako Betiko Bake Itunak berretsita.

Ezkerraldeko Ukrainak nolabaiteko autonomia maila izan zuen Moskuko Tsarerriaren barruan (1721etik Errusiar Inperio bihurtua), Kosakoen atamanerria bezala, XVIII. mendean zehar pixkanaka galtzen joan zena.[1]

Erreferentziak aldatu

  1. (Ingelesez) Subtelny, Orest. (2000). Ukraine History. University of Toronto Press, 117-145-146-148 or. ISBN 0-8020-8390-0..

Kanpo estekak aldatu