Txurruka kaiko 60 zenbakidun eraikina

eraikitako euskal ondare nabaria Portugaleten

Txurruka kaiko 60 zenbakidun eraikina Portugaleteko eraikina da, Kai Barrian Bizkaiko Zubitik gertu dagoena.

Txurruka kaiko 60 zenbakidun eraikina
 Eraikitako euskal ondasun nabarmena
Fatxadaren ikuspegia
Kokapena
Herrialdea Euskal Herria
Probintzia Bizkaia
HerriaPortugalete
Koordenatuak43°19′32″N 3°01′16″W / 43.325523°N 3.021094°W / 43.325523; -3.021094
Map
Arkitektura
Ondarea
EJren ondarea25

1999ko martxoaren 8an, Eusko Jaurlaritzak monumentu izendatu zuen, Sailkatutako Kultura Ondasuna.

Deskribapena aldatu

Portugaleten kokaturiko eraikina da, oin laukizuzena eta erdigunean eskilaradun sarrerarekin bere fatxada nagusian hormoin bat duela, bere ataurrea harrizko balaustrada batek defendatuz.

Behe solairua ertzetan bi bano hirukoitzez osatzen da, egurrezko behatoki kubiko batek jarraitzen duelarik, sarrera nagusiak eta elementuen errepikapenak (behatokia eta bano hirukoitzak) fatxadaren beste aldean. Bi behatokietan dauden pilastra kopurua nabarmentzen da.

Hiru solairudun gorputza harrizko bi pabilioiz antolatua gelditzen da, hauetako batek kantoiko alboko fatxadaruntz izanik garapena, bihurgune haundiz.

Barnealdeko horman bost bano ardatz irekitzen dira, lehen solairukoek burdinlandun barandetan landareria hornidura eta goialdean dintela agertzen dute; bigarren solairukoek, itsasontzi lepo moduan arkutuak hornidura berdintsuarekin; eta hirugarren solairuan itsasontzi lepo moduko banoekin, hornidurarik gabe bere dintelean; non jarraiko friso bat baitago mansarda bat aurkeztuz bi arlo zatitzen dituena, bata behatokien erremateek osatzen dutena balaustradadun balkoi bat sortuz, eta bestea, frontoia zatituta azaltzen duten bost banoek osatzen dutena (hauek fatxadaren barneko hormaldearekin bat datozelarik).

Kantoialdera ematen duen fatxadak behe solairuan zazpi bano ardatz irekitzen ditu eta sei besteetan. Atzealdeko fatxadan sarrerako atariaren ingurua nabarmentzen da.

Deskribapena «eklektiko» eraikin moduarekin dator bat, mende honen haseran eraikia izateagatik bere aldakortasunagatik ezaguna den arkitektura estilo hori jarraituz, forma, material berrien erabilpena, eta abarren aniztasunean murgilduz, ordura arteko arkitektura estilo bakunen nagusitzari amaiera emanaz. Zehazki, eraikin hau Eklektikotasunaren barne dagoen Bigarren Inperioko estiloari dagokio, frantziar arkitekturaren ezaugarriak dituzten hainbat elementurekin.

Txurruka Nasaren kaleko beste eraikin batzuekin batera, hau mende haserako etxebizitza arkitekturaren eredu nabarmena da, garai eta arkitektura estilo baten testigu. Bera nabarmentzen da Ibaizabal ibaiaren aurrealdeko Portugaleteko udalerriaren hiri irudi eta fatxada bezala. Eraiki zen garaiko eraikin eder bezala, Txurruka Nasaren kaleko besteekin batera, hirigintza osagai zehatzaile eta egituratzaile bilakatu da, gune horren ondorengo garapenaren ildoa ezartzeko balio izan duena.

Erreferentziak aldatu

Kanpo estekak aldatu

Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena:
Euskal Wikiatlasa