Txitxardin zuria (Clavaria fragilis) onddo espezie bat da.[1] Ez da jangarria. Nahiko ohikoa Euskal Herrian. Autore batzuen ustez, Clavaria fragilis, Clavaria vermicularis espeziaren aldaera bat da.[2]

Txitxardin zuri
Sailkapen zientifikoa
ErreinuaFungi
KlaseaAgaricomycetes
OrdenaAgaricales
FamiliaClavariaceae
GeneroaClavaria
Espeziea Clavaria fragilis
Holmsk., 1790
Mikologia
 
himenio leuna
 
txapelik ez
 
ez dauka orririk
 
espora zuriak dauzka
 
saprobioa da
 
jangarria da

Oharra: ez fidatu soilik orri honetan ematen diren datuez perretxiko bat identifikatzeko orduan. Inolako zalantzarik izanez gero, kontsultatu aditu batekin.

Deskribapena aldatu

Karpoforoa: Erabat zuri kolorekoa, zahartuaz soilik puntak horitzen dira apur bat, isolatuta agertzen da, edo estu kimu soilen taldeetan, 10 cm-ko altuerara iritziz. Argala da, liraina, hauskorra, sinplea, adartsua ez, Ramaria generokoekin gertatzen den bezala eta baita Clavulina batzuekin ere, cristata, cinerea etab., kimuak 5 mm-ko diametrokoak dira eta barnehutsak edo fistulosoak.[3]

Etimologia: Clavaria terminoa latinetik dator, "clavarius" hitzetik eta borra, iltze, esan nahi du. Bere itxuragatik. Fragilis epitetoa latinetik dator eta fruituen gorputz hauskorrei egiten die erreferentzia.

Jangarritasuna aldatu

Sukaldaritzarako baliorik gabea.[4]

Nahasketa arriskua aldatu

Clavaria fumosa delakoa antzekoa da, baina gris kolorekoa da. Clavaria acuta ere antzekoa da, baina esporengatik bereizten da.

Sasoia eta lekua aldatu

Udazkenean, belardi eta larreetan; beti leku ireki eta belartsuetan.[5]

Banaketa eremua aldatu

Ipar Amerika, Europa, Asiako iparraldea, Australia.

Erreferentziak aldatu

  1. Euskal Herriko perretxiko eta onddoak, 2013, 2014, 2016, 2017, Fernando Pedro Pérez, Kultura Saila, Eusko Jaurlaritza  •   Bizkaiko Perretxiko eta Onddoak, A.D.E.V.E., 2012  •   Euskalnatura  •   Euskal Herriko Onddoak. 5 tomos, Luis García Bona, Kriselv, 1987  •   Catálogo micológico del País Vasco, Aeranzadi, 1973  •   Mendizalearen Hiztegia [mikologia], Ostadar Mendi Taldea.
  2. (Gaztelaniaz) Kutxa Fundazioa Sozial eta Kulturala. (1992). Euskal Herriko perretxikoak. Litografía Danona s. coop.ltda., 445 or. ISBN 84-7173-211-4..
  3. (Gaztelaniaz) Mendaza, Ramon, Diaz, Guillermo. (1987). Guia fotografica y descriptiva 800 especies a todo color. Iberduero, 548 or. ISBN 84-404-0530-8..
  4. (Gaztelaniaz) Palacios Quintano Daniel. (2014). Disfrutando con las setas. Leitzaran, Grafikak S.L. Andoain, Gipuzkoa, 432 or. ISBN 978-84-617-0196-4..
  5. (Gaztelaniaz) Bon,Marcel. (1988). Guia de Campo de los hongos de Europa. Ediciones Omega, S. A. Barcelona, 308 or. ISBN 84-282-0865-4..

Kanpo estekak aldatu