Tximistako zubia, Gipuzkoako Ordizia udalerrian dagoen zubi bat da, Goierri eskualdean. Oria ibaia zeharkatzen duten udalerriko zubietako bat da. Gudarien etorbideak zubia zeharkatzen du. Bestalde, berarekiko paraleloki eta metro eskasera oinzubi bat du.

Tximistako zubia
Kokapena
Herrialdea Euskal Herria
Probintzia Gipuzkoa
UdalerriaOrdizia
Koordenatuak43°03′12″N 2°10′31″W / 43.053447°N 2.175197°W / 43.053447; -2.175197
Map
Gurutzatzen duOria

Tximista errotatik hartu du izena. Garai batean, Errotazar izeneko errota Itsasondo eta Ordiziako indar elektrikoa edo argindarra lortzeko erabili zen eta horregatik errotak Tximista errota izena jaso zuen[1].

Ordizian herriguneko ibilgailu trafikoarentzat ezinbesteko garrantzia duen zubia da, orain dela gutxi arte herrigunean Oria ibaia zeharkatu eta Ordiziako herrigunea eta Bustuntza, Otegi Enea eta Altamira auzoak elkarlotzen zituen zubi bakarra baitzen, bide batez, baita Ordiziako herrigunea eta Zaldibia eta Gaintzara doan errepidea ere.

Ondoren, XXI. mendearen hasierarekin batera, Ordiziako iparraldean, Bustuntza eta San Joan auzoak Oria ibaia zeharkatuz elkarlotzen dituen ibilgailu trafikoarentzako beste zubi bat eraiki da, bai eta hirugarren oinzubi bat ere.

Erreferentziak

aldatu

Kanpo estekak

aldatu