Hamalau zortzimilakoak mapan.

Zortzimilakoak Lurrean dauden mendi garaienak dira. 8.000 metrotik gorako altuera dutelako eman zaie izen hori. Guztira 14 mendi dira eta denak Asian daude.

Kokapena aldatu

Mendi guztiak bi mendikatetan daude: Himalaia eta Karakorum. Mendi altuena Everest da eta Himalaian dago. Bigarrena K2 mendia da eta Karakorumen dago.

Igoerak aldatu

Mendirik altuenak direnez, mendizale asko saiatu dira igotzen. 1950 urtean lortu zen lehenengo mendia igotzea. Gaur egun mendizale askok lortu dute 14 mendiak igotzea, euskaldunek ere bai.

Mendien zerrenda aldatu

  1. Everest (8.848 m): Nepal eta Txinako Herri Errepublikan dago. Tibeten Chomolungma izenez ezagutzen da; Nepalgo xerpek Chomolangma deitzen diote eta Txinan, berriz, Zhumulangm Feng, Chu-mu-lang-ma Feng edo Qomolangma Feng deitzen diote. Nepaleko hizkuntzan, Sagarmatha izena ere erabiltzen da ("Munduaren gailurra" esan nahi du). 1953ko maiatzaren 29an, Edmund Hillary eta Tenzing Norgayek igo zuten lehen aldiz.
  2. K2 (8.611 m): munduko mendirik altueneetan bigarrena da eta Txinaren eta Pakistanen artean dago kokatuta. Lehen aldiz, 1856an igo zuen T.G. Montgomery europarrak.
  3. Kanchenjunga (8.586 m): Indian dago. Kachendzonga ere deitzen zaio. George Band eta Joe Brown izan ziren lehenak igotzen 1955ean.
  4. Lhotse (8.516 m): munduko mendirik altuenetan laugarrena da, eta Everest mendiari lotuta dago Hegoaldetik. Beste bi gailur ditu alboan, 8.414 eta 8.383 metrokoak. 1956ko maiatzaren 18an igo zuten lehenengo aldiz Ermst Reiss eta Fritz Luchsinger suitzar alpinistek.
  5. Makalu (8.462 m): Munduko mendirik altuenetan bosgarrena da. Nepal eta Txinaren artean dago. 1955eko maiatzaren 15ean, Lionel Terrayk eta Jean Couzyk igo zuten lehenengo aldiz.
  6. Cho Oyu (8.188 m): Nepalen eta Txinako Errepublikan dago. Cho Oyo edo Zhuoaoyou izenez ere ezagutzen da. Lehenengo aldiz 1945eko urriaren 19an igo zuten Herbert Tichy, Joseph Joechler austriarrek eta Pasang Dawa Lama xerpak.
  7. Dhaulagiri (8.167 m): mendi hau munduko mendirik altuenetan zazpigarrena da. Nepalen kokatuta dago. Kurt Diemberger, Peter Diener, Ernst Forrer, Albin Schelbert, Nyima Dorji eta Nawang Dorjik igo zuten lehen aldiz 1960ko maiatzaren 13an.
  8. Manaslu (8.163 m): Nepalen kokatuta dago. Kutang izena ere badu. 1956an igo zuen lehen aldiz japoniar talde batek.
  9. Nanga Parbat (8.125 m): munduko mendirik altuenetan bederatzigarrena da. Himalaia mendietan dago, Pakistango lurretan. Hermann Buhl austriar alpinista izan zen igotzen lehena, 1953ko uztailaren 3an.
  10. Annapurna (8.091 m): Munduko hamargarren altuena da. Nepalen dago. Munduko mendirik arriskutsuena da. Igo dutenetatik, % 41ak bizia utzi du. 1950eko ekainaren 3an, Maurice Herzog eta Louis Lachenal frantziarrek lehen aldiz igo zuten.
  11. Gasherbrum I (8.068 m): Pakistan eta Txinako Errepublikan dago. Hidden Peak izena ere badu. Talde amerikar batek igo zuen lehen aldiz, 1958an.
  12. Broad Peak (8.047 m): munduko mendirik altuenetan hamabigarrena da eta Gasherbum mendigunean dago. 1957ko ekainaren 9an Fritz Winterstellerk, Marcus schmuck, Kurt Diembergek eta Hermann Buhlek igo zuten lehen aldiz.
  13. Gasherbrum II (8.035 m): Pakistan eta Txina artean kokatuta dago. K4 izena ere badu. 1856ean igo zuen lehen aldiz espedizio batek.
  14. Shishapangma (8.013 m): Txinan dago. Lehenengo aldiz Hsu Ching txinatarrak igo zuen 1964ko maiatzaren 2an.

Datu jakingarriak aldatu

   Ba al dakizu    

Gizakiok ezagutzen dugun mendirik altuena ez dago gure planetan. Oraingoz ezin ditugu gure eguzki-sistematik kanpoko planetetako (exoplanetetako) mendiak ikusi, ezta munduko teleskopiorik onenekin ere. Baina eguzki-sisteman badakigu zein den mendirik altuena. Marten dago eta Olinpo edo Olympus Mons deitzen da.

  • Mendi altuena: Everest.
  • Igo zen lehen mendia: Annapurna.
  • Mendi arriskutsuena: Annapurna.
  • 14 mendiak igo zituen lehen gizonezko mendizalea: Reinhold Messner italiarra.
  • 14 mendiak igo zituen lehen emakumezko mendizalea: Edurne Pasaban, Euskal Herria.
  • Gehien igo den mendia: Everest.
  • Gutxien igo den mendia: Annapurna.

Irudiak aldatu