Everest mendia Tibetetik ikusia.

Everest munduko mendirik altuena da. Itsasoaren mailatik 8.848 metrora dago. Asian dago, Himalaia mendikatean, Txina eta Nepal artean.

George Everest geografoaren izena jarri zioten mendiari.

Nepaleko hizkuntzan, Sagarmatha izena du ("Munduaren gailurra" esan nahi du). Xerpek Chomolungma esaten diote ("Lurreko Ama Jainkosa" esan nahi du)

Lehenengo igoera

aldatu

Edmund Hillary (Zeelanda Berrikoa) eta Tenzing Norgay (Himalaiakoa) izan ziren gailurreraino iritsi ziren aurreneko bi gizakiak. 1953ko maiatzaren 29an izan zen.

Euskaldunek 1980an igo zuten lehen aldiz. Martin Zabaleta mendizaleak lortu zuen.

Irakurri artikulu hauek

aldatu