Cho oyu munduko mendirik altuenetan seigarrena da, 8.201 metro baititu. Everest menditik 20km mendebaldera dago, Tibet eta Nepalen artean.
Izena aldatu
Zhuoaoyu ere deitzen zaio. Izenak Jainkosa Turkesa esan nahi du.
Lehenengo igoera aldatu
Herbert Tichy, Joseph Joechle eta Pasang Dawa Lamak igo zuten lehenengo aldiz 1954ko Urriaren 19an, austriar espedizio batean.
1985eko maiatzaren 15ean Juanito Oiarzabal bihurtu zen lehenengo euskal menditzale tontor honetara iristen, berarekin batera Juan Jose Amizgarai, Iñaki Querejeta eta Mikel Ruiz de Alpodaca joan zirelarik.